Hiztegia: Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
galduteiro. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) gaupasero/a, desfasado/a. Gaupasa eginda hurrengo egunean tragoa eskuan duela noraezean dabilena. Makiña bat galduteiro jauan Gaztetxe aurrian goizeko zortziretan. (BB)
ganbelakue euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkorra egon/ibili. Horrek zaukek ganbelakue horrek!
gaupasa. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pasar toda la noche de juerga.
gixa-gixa einde eon/ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Gixa-gixa einde zaon hori.
goiti(ka) bota/egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potar, echar la pela.
goiz oilanda. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) juerguista.
gonbittau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potar, echar la pela.
goxua egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Goxua hoa!
gozo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) cocaína. Kokaina.
haizpurutxo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro. Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa. Hik hire etxian batutako marijuania mundiala jaok; hiru haizpurutxokin edarra atxurkillia harrapau giñuan. (BB)
hartxabal. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) placa. Hatxis zati handia. Ez jon merke ipiñi hartxabala, baiña besterik ez jaon. (BB)
hartxinga. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) china. Hatxis zati txikia. Hartxinga dezentia sartu egixon, jente asko gaonaz-eta. (BB)
hartxinga zuri. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) roca. Kokaina harria denean, eta ez hautsa. Hartxinga zurixa besterik ez jauan, hautsa ikusi be ez. (BB)
hauts. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) cocaína. Kokaina.
hondue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Klaro! Bart kixton parrandie bota ta gaur honduei bueltie eman ezinde hao. (AN)
hotzaatik bazabilen/k!. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Hotzaatik bazabilean atzo hire lagune! Gaur jaxue eongoek!(AN)
iltze. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza. Atzo parrandan ibili giñen ta gaur sekuleko untziaz esnatu naz.
inka. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
irentsi. adj., ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) devorar, tragar la comida, envidioso/a. Jatekoa azkar jan, ia kalte egiteko moduan. Hik jan ez dok jaten, hik iruntsi egitten dok. (BB)
itsua. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ciego. Droga baten ondorioen menpe egon.
jaxue egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener resaca. Jaxue eongo nitxian ni, porlos, bi ordu bakarrik lo in banitun! (AN)
jira-jira inda egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Atzo ardo-egune zan eta atsaldeko lauretako jira-jira inda neon… xiexta junber izen nun!(AN)
jiraue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra. Hoi jiraue harrapau genduna atzo tonto-plantan! Ezta hasiberriyek izen baninen’e!(AN)
jornaie. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra. Aze jornaie harrapau huana lengokuen, eh? Ez hitzean bapue eongo hurrungo egunien!(AN)
jorra. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
juerga. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona.
kaka. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.
kaka. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, parranda osteko ondoeza.
kaka bildu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu.
kankar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.
kargau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu. Sapaturo bezela, etxea kargaute. (AZK)
katua harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.
kaxka hartu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu.
klentxo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro.
kogu. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
kopaua egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) jamar algo. Zerbait jan. Kopaua egingo jonau? Ordua badon, gaiñera, tripa zorrixak jakanaraz. (BB)
kriston besta bota/in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
kriston gixauakin ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.
kriston paketia bildu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu.
kristona bota. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena. Parranda handia egin.
kristona harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo.
lafiau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik. - Zer moduz Oñatiko San Migeletan? - Betikua, ligau gutxi eta lafiada edarra harrapau. (BB)
lapur bilddurrik barik juan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir doblado/a. Mozkor-mozkor eginda joan.
latza bota/in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
lau pelau. adlg. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa), (Bestelakoak) cuatro pelaos. Kriston kontziertue montau ziaben eta lau pelau gatxaudean publikuen…(AN)
legatza harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.
leka galantakin joan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Leka galantakin doie hori.
lera eta gurdikue euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Kriston leatagurdikuekin alleau nitxian etxea… bal al dakik zenbat eran gendun? (AN)
lerdotu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu. Atzo earki lerdotu hitzean!(AN)
litrada. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) botellón, litronas.