Hiztegia: Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
pote batzuk hartzera joan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potear, ir de tragos.
poteoan ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir de tragos.
puntapaitza. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.
puntazu. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) subidón.
sakea eduki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener apetito. Jateko gogo handia eduki. Horrek zaukek sakie, katxapue bezela jarrikok. (AZK)
sekulako besta bota/in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
sorgin afaria. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.
sudurra zuritu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) meterse una raya, meterse un tiro. Marra bat sartu. Edarra illaria jauan komunian sartzeko, surra zuri-zuri makillauta urtetzen juan jentiak. (BB)
tinba . iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona. Tinba earra zeuan atzo!
trago batzuk hartu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potear, ir de tragos. Trago batzuk hartzen goiez. Bazatoz?
tranpak ein. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) colocarse, chutarse, pegarse un viaje.
tripa-zorrixak euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) cantar las tripas. Goseak egon, eta horrela egonda tripek ateratzen duten zarata. Hamaikak aldera tripa-zorrixak martxan jartzen dittun. (BB)
tubi. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) rulo. Kokaina esnifatzeko tutua.
turrutero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Asko edaten duena. (I)
turulo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) rulo. Kokaina esnifatzeko tutua.
turuta. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) rulo. Kokaina esnifatzeko tutua.
txahala egin/bota. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potar, echar la pela. Zerbaitek kalte egin eta sabelean daukaguna ahotik bota. Badakin, azkenengo traguak kalte egin eta txahala bota najonan etxera erretirau aurretik. (BB)
txakalaldia. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) blancazo, chungazo, pálida.
txantxu. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) trapicheo.
txatxolia euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkorra egon/ibili.
txerrapelekue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra. Hoi txerrapelekue harrapau genduna lengokuen!(AN)
txikiteoa egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potear, privar. Tabernarik taberna ardoak, zuritoak, mostoa... edaten ibili. Txikiteuan hamar txikito jo eta lapur bilddurrik barik joan giñuazen etxera. (BB)
txilibriskau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik. (BB)
tximino. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mono.
tximiñua euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener mono. Atzotik erre barik dao eta tximiñua daka.
txipiroie sartu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) meterse una raya, meterse un tiro. Marra bat sartu. Nei txipiroie sartziek baño geyo eragiteit kafe bat hartziek.(AN)
txiringo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) garito, tasca. Guazemak hemendik, txiringue itxitte ziok eta!
txirri. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro.
txirri bat in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) liar un porro.
txirrinta. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mono.
txispau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pillar el punto. Erdi mozkortu.
txitiak beste jan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) comer como un pajarito. Oso gutxi jan. Bardin dok horrekin babak ipiñi, makarroiak edo azia, txitiak beste jaten jok-eta. (BB)
txokolate. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) costo, chocolate.
txuriki. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) blancazo, chungazo, pálida.
txuriko. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) blancazo, chungazo, pálida.
txurikote. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) blancazo, chungazo, pálida.
txuriyak eman. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) entrar la blanca.
txusterra. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro. Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa. Hi, pasaiek txusterra! Dana heuk erreber al dek, ala?!.(AN)
xaguxar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga. 1. Gautxori. Gauez bizia egiten duena. (I)
ximaur. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.
xixa. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) china.
zakar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) choja, pasta. Dirua. Horri eskau kajie ipintzeko, e! zakarra lepo zauken-da.
zakar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) speed.
zale. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a, juerguista. 1-Sarri mozkortzen dena. 2-Parrandan ibiltzea gustatzen zaiona.
zepelina. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
zepillo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.
zerria erabili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ponerse las botas comiendo. Jatordu baten asko eta bizkor jan. Ha zuan ha zerria erabili Sagardo Egunian plazan! Ordu erdixan dana amaittu zuan; badakik, duan danian gauzia... (BB)
ziminotu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.
zingotero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Asko edaten duena. (I)
zintzurkoi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) comilón/a. 1. Neurririk gabe jaten duena. (I)