Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

nagi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, holgazán/-a, perezoso/a. Alferra.

nano. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Garaieraz txikia dena.

narras. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desgarbado/a, dejado/a, cerdo/a, sucio/a, guarro/a, marrano/a. 1. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona. 2. Pertsona zikina.

nazkantie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) plasta, plomo, pesado/a, pelma. Pertsona astuna. Guazeyon beste taberna batea, tipo hori nazkante hutse den eta eztiñat nahi gurekin katiatzie.(AN)

negarti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica, llorón/a. Negar handiak egiten dituena.

ninfo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.

ñirñirkari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1. Bere burua besteen aurrean goratzeko joera duena. (I)

obixpo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1.Bere burua besteen gainetik nabarmendu nahi duenari esaten zaio. (I)

odolbako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo. Gatz gutxiko pertsona. (BGP)

odolbizi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a. 1. Edozein eginbeharrekorekin urduri jartzen dena. (I)

odoltxar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Pertsona gaizto eta zitala. (I)

oilar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1. Harroputza. (I)

oilargizon. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica, cobarde. 1. Koldarra. (I)

olagarro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pulpo. 1. Eskua sartuz, zirri egiten ibiltzen dena. "Kentzak esku hori nire hanka gainetik, olagarro horrek!"

olluen ipurdiye janda egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia izan. Olluen ipurdiye jan al dek? Ez haiz ixildu’re in alleau haizenetik!(AN)

ondo betebako lukainka. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) impaciente. 1. Pazientzia gutxiko pertsona. "Josetxuk ez du pazientziarik, ondo betebako lukainkie dozu!" (I)

ozpindu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) amargado/a. 1. Umore garratzeko pertsona. (I)

panparroi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1. Harroputza. (I)

panpota. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) mozo/a. 1- Pertsona puztua edo sendoa dela adierazteko.

papeljale. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos, pelota, pelotillero/a. Gauzak gehiegi laudatzen dituen pertsona eta, gainera, bere onerako. (BB)

paper erre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inútil, inútil. 1. Deus balio ez duena. (I)

paxpana. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Oso argia ez den emakumezkoa.

pepelontzo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a, atontado/a, lerdo/a. Memeloa. (BGP)

petral. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Erraz haserretzen den pertsona.

pigurebako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia. (BGP)

pikue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a. Pertsona ergela.

pikutero/a. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a, correveidile, soplón/a, acusica. Salataria. Hi pikutero bat haiz; heu juan haiz irakasliagana kristala zeiñek apurtu daben esaten. (BB)

piper. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, borde. Pertsona errea, oso erraz haserretzen dena. Marisa maistrie piperra hunan behintzet! (AZK)