Hiztegia: Ezaugarri fisikoekin lotutakoak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

adarmotz. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pichacorta. Zakil txikia duen gizona (I)

ahuntz zahar. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) viejales. 1. Pertsona zahartu samarra. 2. Bizar txikia duen gizona. (I)

antipar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gafotas. 1. Betaurrekoduna gaitzesteko iraina. (I)

apatx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zarpa, manaza. Esku handia. Pluralean erabiltzen da sarritan. Horrek ez dittuk eskuak, horrek apatxak dittuk. (BB)

atzebikotx. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena.

atzezabal. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena. Atzezabala don, baiña arpegi politta jakan. (BB)

azaburu. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cabezón. Buru handia. Azaburu galanta jakak, baiña lepo gaiñian erabiltzeko bakarrik. (BB)

azaorriak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) orejones, orejotas. Belarri handiak. Horrekin azaorrixokin ez jaok bentiladore faltarik. (BB)

bainepalu. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a. Handia, argala eta luzea.

baldur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Handi-handia eta ibilera traketsa daukana. (BGP)

begi-oker. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) bizco/a, virojo/a. Begiak alde ezberdinetara begira dituena. Heuri begira daguelakuan, aldemenera begiratzen jon horrek begiokerrorrek. (BB)

belarri-handi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) orejón/a. Belarri handi-handiak dituena.

bisigu begiak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ojos de clavo. Parranda egin ondoren, biharamunean geratzen zaizkigun begi gorri eta handituak. Zer, gaba osuan elektrikiakin sopletatzen ibilli haiz ala? Horrek dittuk bisigu begixak! (BB)

burduntzipalu. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a, palillo, alambre. Mehea eta luzea. (BGP)

eperdisakuto. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena. (BGP)

eperditxikola. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi gauzeztana duena. (BGP)

epo. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki ezereza. (BGP)

exkallu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena.

fiua baiño estuagua izan. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) ser un palillo. Oso pertsona iharra izan. Eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (BB)

ganbara. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Hi ganbaratik ondo al hao? (AZK)

ganbela. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Hori ez dabil ganbelatik ondo. (AZK)

gauzeztan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pequeñajo/a, insignificante, enano/a. 1-Txikia. 2- Ez duena ezertarako balio.

gaztai. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Harri batekin gaztaian jo ezkero, lurrera joiak. (BB)

ginbalet. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a. Argal tipo barregarria duena. (BGP)

girgilluak euki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tener michelines. Mamiak soberan eduki. Gimnasiora juaten hasi bihar nok, honek girgilluok kentzeko, laster jatok udia-eta. (BB)

griñak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) greñas. Ile luze eta nahasia.

hagin-handi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) dentudo/a, dientes de conejo. Hortz edo hagin handiak dituena. (BGP)

hanka-oker. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. Hankak parentesi forman dituena. Itxuria, hire onduan dagon hankaokerra zaldi gaiñian ibiltzen gazteik hasi zonan; edo, bestela, horren koskabilluak astunak dittun. (BB)

hankatrebero/a. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. Hanka-okerra. (BGP)

ihar. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, flacucho/a, palillo, alambre. Argala.

ipurdifrontoi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. 1. Oso ipurdi handia dutenei esaten zaien gutxiespeneko iraina. (I)

ipurrigar. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi estuko pertsona. Bata atzebikotxa, bestia ipurrigarra; anaiak direnik be ez jone emoten. (BB)

ipurtandi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi masailak handiak dituena.

ipurtestu. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi estuko pertsona.

isatsandi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) pedazo de polla. 1. Zakil handia duen gizonezkoa. (I)

isatsdun. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) pedazo de polla. 1. Zakil handia duen gizonezkoa. (I)

itxuragabeko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia.

kako. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña, napia. Sudurra (batez ere handia edo okerra denean erabiltzen da). Horrek zaukek kakue! (AZK)

kankailu/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Pertsona handia eta ibilkeraz baldarra. Horrek gangailluorrek dakan itxuriakin gutxienez saskibaloiko jokalarixa izango don. (BB)

kardatx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) nudo (del pelo).

kazkar. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua, buru hezurra.

kedarria baiño baltzagua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) más negro que los cojones de un grillo. Larru azal beltzaranekoa. Ordubete solariumian egin, eta kedarria baiño baltzagua urten juan Mikelek. (BB)

kontrabista. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) bizco/a, virojo/a. Begi-okerra. (BGP)

makailu hazur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena. (BGP)

makal. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) enclenque. Indar gutxi duena, ahula. Ene, makala da, ba! Ezertako kemenik ez dauke. (AZK)

makerazar. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Andre handia. (BGP)

marihandi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Emakume oso handia, kankaila. (BGP)

mokodun. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) charlatán/a, narigudo/a, narizotas. 1. Sudur edota kokots luzea duena. 2. Berritsua. (I)

moloton antza. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Lodia. (BGP)

motzolina. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena. (Neskekin erabiltzen da normalean) Neska motzolina batek erten zin atea. Harek zauken gerri-bueltie!

ñañarro. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) enano/a. 1. Txiki samarra modu iraingarrian, gauza handirik ez den pertsona. (I)

panpin. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena. 1. Emakume polita edo ederki apaindua. "Horiek neska panpinak!"

panpota. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) mozo/a. 1- Pertsona puztua edo sendoa dela adierazteko.

papalote. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. 1. Potolo samarra, lodikotea. (I)

pigurebako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia. (BGP)

popaundi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. 1. Ipurdi handia duen emakumeari esaten zaio. " an, jan beldur barik, popaundi horrek!" (I)

porra. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia grande, tocha. Sudur handia. Horrek jakak porria! Oiñetakuekin baiño lehen surrakin joko leuke hormia. (BB)

potin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia. (BGP)

pulpa-zakua emon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon.

sarnoso. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) deforme. 1. Aurpegian akatsak/deformazioak dituenari deitzen zaio.

sur-handi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) narigudo/a, narizotas. Sudur handia duena. (BGP)

sur-kako. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña. Sudur okerra. Horren sur-kakua eta lorito baten pikua antzerakuak. (BB)

sur-karakote. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña. Sudur okerra. (EAH)

sur-makur. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) ganchudo/a, aguileño/a. Sudur okerra duena. (BGP)

talo-aurpegi. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cara de pastel. Aurpegi handi eta biribila. (BGP)

tatan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) insignificante. 1. Txikia, baliorik gabea. (I)

tripotx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga. Janarekin eta edanarekin hazitako tripa. Hi, tripotx earra erten dik!

txankamehe. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a. Hanka meheak eta luzeak dituen pertsona. Gizurra dirudi, baiña frakak erosteko kriston arazuak eukitzen jittun hain txangamehia izanda. (BB)

txepetx. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia dena. (BGP)

tximak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) greñas. Ile luze eta nahasia. Ezer ikusten dok horrekin tximokin? Ipiñik zinttaren bat edo zeozer. (BB)

zaku-patata. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena. Negurako preparatzen ala? Zaku-patata tipua hartzen hasi haiz. (BB)

zaku-patatia emon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon. Zaku-patatia bezelaxe dago.

zangobihur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. 1. Hanka mehe eta okerrak dituenari esaten zaio. (I)

zilbot. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga. Janarekin eta edanarekin hazitako tripa. Hainbeste garagardo edanda, ez dok harritzekua holako zilbota eukitzia. (BB)

zimel. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a. 1. Mami gutxikoa, argala. (I)

ziztrin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) esmirriado/a, insignificante, de mala pinta, poca cosa. Gorpuzkeraz gauza gutxi dena edo itxura eskasekoa. Pertsonei edo gauzei egin diezaieke erreferentzia. - Ziztrin bat don hori, libra bat pasautxo. - Oiñetako ziztrin hoixekin etorri ein ber din boda batea pertsonik! (BB)

zorri. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia dena.