Hiztegia: Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

aguado. iz., adj. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) abstemio/a. Alkoholik edaten ez duena. Aguado bihurtu biharko gaittuk hille batzutan; holako martxan ezin juau jarraittu. (BB)

aho bizarrak euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener lengua de esparto, tener la boca reseca. Parranda egin eta biharamunean aho latza edo lehorra eduki. Zer, laranja jaten? Aho-bizarrak kentze aldera ala? (BB)

aho zaperua euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener lengua de esparto, tener la boca reseca. Parranda egin eta biharamunean aho latza edo lehorra eduki.

aho-lehorra euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener lengua de esparto, tener la boca reseca. Parranda egin eta biharamunean aho latza edo lehorra eduki. Atzo ibili nitxian ta kriston aho-lehorra zaukeat!

aje. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza. Demaseko ajia jaukanat eta gaur ez non etxetik urtengo.

akabaute egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondoren ondoeza izatea.

albora kargia eruan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir doblado/a. Mozkor-mozkor eginda joan. Hamaikak arte txikiteuan egin eta albora karga ederra eruan jon. (BB)

alkohol jana egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ponerse hasta el culo de alcohol, ponerse hasta las orejas de alcohol. Tokatzen den alkoholetik ugari edan. Adibidez: ardo jana egin, garagardo jana egin edo patxaran jana egin. Poton tabernan hanka geldixan ardau jan dezentia egin giñuan afal aurretik. (BB)

andapandangun ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena. Atzo andapandangun ibiliko hitzean eta gaur jaiki ezin! (AN)

ardoz beteta egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba.

arraildu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.

astelehen. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, parranda osteko ondoeza.

atala harrapau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik.

atuna harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.

atxur. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkor.

atxurkillia harrapau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pillar el punto. Erdi mozkortu. Lau zerbeza eta marijuana haizpurutxo batekin atxurkilla politta harrapau giñuan. (BB)

atxurra harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo.

atxurtu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik.

baba-kanpaiak jo. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) la hora de jamar. Bazkalordua heldu. Baba-kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biharko juau. (BB)

baraua apurtu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) jamar, llenar la panza. Aurreko egunetik, gutxienez, datorren jan ezari amaiera eman zerbait janda. Txorixo mutur batekin apurtu giñuan baraua goizeko zortziretan. (BB)

baraua hausi. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) jamar, llenar la panza. Aurreko egunetik, gutxienez, datorren jan ezari amaiera eman zerbait janda.

bestondo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.

betekada. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.

betekax. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Mozkor franko harrapatzen duenari esaten zaio. (I)

biajea izan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

biharamun. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Festa ondorengo ondoeza. Buf... ze ibili giñonazen atzo? Demaseko bixamonakin esnatu non!

bisigu begiak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ojos de clavo. Parranda egin ondoren, biharamunean geratzen zaizkigun begi gorri eta handituak. Zer, gaba osuan elektrikiakin sopletatzen ibilli haiz ala? Horrek dittuk bisigu begixak! (BB)

bokalak ahotik erorita ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

botia zimurtu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) darle culo a la bota. Zahato barruan dagoen dena edan. Ez jok denpora asko egin botia zimurtzen, arraixua! (BB)

burura jo. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) subirse a la cabeza. Alkoholak edo beste gauzaren batek burura igo. Goizeko zortziretan baraurik haizpurutxu bat erre najuan eta aguro jo jostan burura. (BB)

busti. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. Sarri mozkortzen dena. Oin´e kopie eskuen hartute? Bustixe haiz gero!

danbatekoa harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.

dangatero. adj. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Zurrutari ematen diona. (I)

dantzan balantzan ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

earra jun. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena. Atzokua earra jun huan!

edu egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

entierro zibila egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) llevar a rastras a casa. Asko edan duenari etxeraino lagun egin, bera bakarrik joateko gauza ez delako. Bart harrapau juan harrapatzeko atxurra! Kerten eta guztikua. Azkenian entierro zibilla egin jotsen. (BB)

entramia euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener apetito. Jateko gogo handia eduki. Horrek jakak entramia! Txahal osua jango leuke. (BB)

eskiatzera jun. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) meterse una raya, meterse un tiro. Marra bat sartu.

farola hustu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) darle culo a la botella. Botila ardoa hustu. Lehenengo farola hustu juau, bigarrenari be gutxi falta jakok, eta holako martxan hirugarrenak perra-hots edarra eruan bihar jok. (BB)

farra. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona.