Hiztegia: Amodioa eta sexua
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
(narrua) eskeiñi. ad. (Amodioa eta sexua) querer llevar al huerto. Sexurako gogoa daukagunean norbaiti adierazi. Eskeiñi najotsan, baiña azak emon jostazan. (BB)
adar. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
adar puntak. iz. (Amodioa eta sexua) pezones. Titi puntak. Bero-bero jartzen najok horrek adar puntok kamisetan markauta ikustiak. (BB)
adardun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cornudo/a. Gizon bati honela esaten zaio bikotekidea beste gizonen batekin dabilenean. "Pauxtin adardun handia duk, bere emaztea Martinekin baitzebilek!" (I)
adarra jo. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
adarzorrotz. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cachondo/a. Zakila beti pronto duena (I).
adi egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexurako gogoz egon.
adurra darixola egon. ad. (Amodioa eta sexua), (Bestelakoak) babeando, cayéndosele la baba. Miretsita begira egon. Nobixua kriston idiskua dala-eta hor jabin adurra darixola Goreti. (BB)
afroi. adj. (Amodioa eta sexua) sexy. Sexualki erakargarria dena. Hori don gauzia edarra! Harrapauko baneu afroi hori. (BB)
ahokaie katiau. ad. (Amodioa eta sexua) darse el lote, morrearse, comerse los mocos. Elkar musukatzen ibili.
ajetu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) estéril.
aketz. iz. (Amodioa eta sexua) cachondo/a. 1. Beti harreman sexualak edukitzeko prest dagoena. 2. Gizonezkoa. 3. Antzutua. (I)
almeja jan. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.
altan egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Ikusten dittuten neska danak edarrak jaozak; hau altan egotiau ez dok bape ona. (BB)
alu. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño.
Ameriketako tio etorri. ad. (Amodioa eta sexua) venir la berza, bajar la regla. Hilekoa etorri.
antxoa txikia. iz. (Amodioa eta sexua) polla.
apo. iz. (Amodioa eta sexua) putero. Apotan asko egiten duena. (BB)
apotan egin. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas. Larrutan ordainduta egin. Apotan habillenian txapela buruan eta... baitta kertenian be. (BB)
apote. iz. (Amodioa eta sexua) putero. Apotan asko egiten duena. Apote ederra egindda jaok; soldata erdixa lagatzen jok, narru joten! (BB)
argi gorritara jun. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas.
arkaizto. adj. (Amodioa eta sexua) estéril. 1. Neska antzua. (I)
arkera egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Emakumezkoentzat erabili izan da. Argi ibiltzia jaken aldemenian dabizen mutillak, arkera samar najaon-eta. (BB)
armatente. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cachondo/a, calentorro/a. 1. Harreman sexualetarako beti prest dagoen gizona. (I)
arperi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) comehombres. 1. Neska edo emakume gizonzalea. Batez ere, gizon ezkonduen atzetik dabilena. "Hemen, hemen arperi hori!" (I)
arrantzan ibili. ad. (Amodioa eta sexua) ligar.
arrastada. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa. Hazia.
arrautzak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones.
astarraldixa euki. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Gizonezkoekin erabili izan da. Zer, astarraldixa ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (BB)
astinalditxo. iz. (Amodioa eta sexua) paja. Gizonezkoaren masturbazioa.
astindu bat emun. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
astindue eman. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano.
atsogizon. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) afeminado, maricón, marica.
atsogizon. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) marichico, marimacho.
atxopabie. adj. (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón, lindo/a, bonito/a. Neska ederra eta erakargarria. Kriston atxopabie inde zion hire lengusue!(AN)
atzamarrakin ibili. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.
atze ederrak. iz. (Amodioa eta sexua) culo macizo. Ipurdi polita eduki. Atzezabala dala? Zer diñon hik? Atziak edarrak jakanaz horrek! (BB)
atzelari. iz., adj. (Amodioa eta sexua) afeminado, maricón. Gay.
aurrebero. iz., adj. (Amodioa eta sexua) cachondo/a. Sexu kontuan sutsua dena. Aurreberua don, baiña ordua danian hoztu be segittuan egitten don. (BB)
azak emon. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan. Gaur mutillak "borondate haundiko" jaonaz, azak ugari emoten jittune.
aztartue eman. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano.
azukre kozkorra. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
bandera. iz. (Amodioa eta sexua) chica fácil. Ligatzeko neska erraza. Nahixago neukek gaur gabian neska bandera batekin tope egingo baneu. (BB)
bandera kerten. iz. (Amodioa eta sexua) chico fácil. Ligatzeko mutil erraza. Horixe don zapatu gaba pasatzeko falta jatan bandera kertena. (BB)
barau eta bijilixa. iz. (Amodioa eta sexua) no comerse un rosco. Jarduera gutxi sexu kontuetan. Garizumia luzia dala? Hau barau eta bijilixa aldixau ez dok askoz motzaua! (BB)
barea bezala arrastoa utzi. ad. (Amodioa eta sexua) babeando, cayéndosele la baba.
barrabilak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones.
behatza(k) sartu. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.
behobiara joan. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas.
bero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.