Hiztegia: Amodioa eta sexua

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

trankatente. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) mujeriego/a. 1. Nesketan aritzeko beti pronto dagoen gizona. (I)

txakilletan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo. (BB)

txapapera bota. ad. (Amodioa eta sexua) dar marcha atrás. Txortan gabiltzanean, isuri baino lehen zakila atera. Txapel barik gebizan eta, azkenian, txapapera bota bihar. (BB)

txapel. iz. (Amodioa eta sexua) condón. Preserbatiboa. Etxetik kanpora txortan egittekotan, txapela ipiñi! (BB)

txiki. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.

txintxin. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

txipiroi. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

txipiroia garbitu. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu. Han ibili nintzonan atsaldian txipiroi garbitzen atzamarrakin, premiñia be bai gero! (BB)

txirula. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

txirula jo. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.

txitxarro. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

txitxi. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

txokora jun. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar.

txolan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo. Haren txolan ein biharrak ez eukan akaburik. (BB)

txoriputa. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) buitre, águila. Beti zain-zain dagoena, ligatzeari dagokionez.

txorrostada. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa. Hazia. Txorrostada-bankuan egon nitzuan martitzenian, eta edarto pagatzen juek. (BB)

txortan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo. Hanka puntetan be egingo giñuke txortan; ha zuan beroaldixa! (BB)

txotxamen. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

txubaskero. iz. (Amodioa eta sexua) condón. Preserbatiboa.

txupadie ein. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.

txupatu. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.

txupetoi. iz. (Amodioa eta sexua) chupón.

txurroa busti. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

txutxo. iz. (Amodioa eta sexua) bollito. Pertsona polita eta erakargarria. Nor zonan hire aurrian eguana? Hori don hori txutxua! (BB)

ume iteko egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar preñada. Haurdun egon.

untxi. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

uso-pase. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Uso-pasie dau gaur, itxurie.

xakilixut. adj. (Amodioa eta sexua) follador/a. 1. Larrutarako beti prest dagoena. (I)

xamingoxo. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa. Hazia.

zakil. iz., adj. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. 1. Buztana. 2. babalorea.

zantar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a. 1- Gauza txarrak egiten dituena. (BGP) 2- Ez atsegina, zatarra, zikina. 3- Lizuna. Mendi altuen edurre, bota sutera egurre, alaba galanten amak mutil zantarren bildurre. (Bizkaiko kopla herrikoia)

zasta-zasta egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

zatuek. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) perolas, delantera. Zato earrak zauzken horrek!(AN)

zeozetara ailleau. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar.

zirkua montau. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

zirri(ak) egin. ad. (Amodioa eta sexua) meter mano, hacer carantoñas. Pertsona biren artean laztandu, maite egin... jolasean ibili. Pelikulia ikusten baiño denpora gehixago pasau giñuan zirrixak egitten. Alde edarra jaon! (BB)

zistor. adj. (Amodioa eta sexua) estéril. 1. Emakumea ernaltzeko gauza ez den gizona. (I)

zupa-zupia egin. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada. Zurrupatu. Felipe, egidak zupa-zupia politto-politto. (BB)

zutitu. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.