Hiztegia: Amodioa eta sexua
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
larrua jo. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar.
larrutan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.
laztana. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
lekuz kanpo egon. ad. (Amodioa eta sexua) ir de carabina, ir de sujetavelas.
lepazuri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a.
liatu. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar, darse el lote, morrearse, comerse los mocos.
likits. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) falso/a, sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.
lizun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.
lohi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.
loran egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar buena una chica. Oso ederra edo erakargarria izan emakumea. Berrogei urte eukiko jittuan, baiña oindio loran jaon. (BB)
lortu. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar.
lumitara jun. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas.
maitale. iz. (Amodioa eta sexua) amante.
maitea. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
makailaua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tio bueno.
maluta. iz. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Amodioa eta sexua) tía buena. Neska ederra (iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)
mari-bandera. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) chica fácil. Ospe txarreko emakumea.
mari-buztan. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) chica fácil. 1. Mutilen atzetik dabilena. (I)
mari-motrailu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) marichico, marimacho.
mari-mutiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) marichico, marimacho.
mari-mutil. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) marichico, marimacho. Mutilen joerak dituen neskari esan ohi zaio. Haixen ama mari-mutille ta takarra da, ba! (AZK)
mari-neska. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) maricón.
maritxu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) afeminado, maricón. Gay.
marmitak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones. Barrabilak. Hik dauzkek marmittek, moteill!
marmitak hustu. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Hazia isuri.
material ona. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
matxor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) estéril.
metaziri. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
mikroondas. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena.
motxin. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.
mukiak jan. ad. (Amodioa eta sexua) darse el lote, morrearse, comerse los mocos. Elkar musukatzen ibili. Hori dok moko jatia, laster paiñelua etara biharko juau. (BB)
mutiletan egin. ad. (Amodioa eta sexua) ligar. Mutilekin ligatu.
muxukatu. ad. (Amodioa eta sexua) darse el lote, morrearse, comerse los mocos. Elkar musukatzen ibili.
narrua emoten dabena. adj. (Amodioa eta sexua) echado/a para adelante. Beroa den pertsona.
narrutan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.
neska anpolari. iz. (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón. Neska ederra eta erakargarria.
neska/mutil katxarruak. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
neska/mutil puskak. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
neskatan egin. ad. (Amodioa eta sexua) ligar. Neskekin ligatu. Mutrikuko Madalenetan neskatan egittia erreza dala jiñuek. (BB)
ninfo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.
nokierokue eman. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan. Ze, nokierokue eman al din? Lasai, hurrungun onartukoin inbitaziyue!(AN)
odolki. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
odolkia sartu. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.
odoloste. iz. (Amodioa eta sexua) picha flácida. Biguna dagoen zakila. Hogeta hamar zerbeza edan ostian, ordua aillegau zanian, odolostia moduan najakan: haundi-haundixa, bigun-biguna eta bal-baltza. Ezetarako be ez! (BB)
ohaide. iz. (Amodioa eta sexua) amante. 1. Maitalea. (I)
oillandia. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón, lindo/a, bonito/a. Neska ederra eta erakargarria.
oilo habiye. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) canalillo. Gure amamak oilo-habiyen gorde ohi zinenan ezpañetako pinturie.(AN)
okil. iz. (Amodioa eta sexua) ligona. Asko ligatzen duen neska. Gaur ez jon azarik hartuko gure okillak, ondo preparauta etorri don erropa barrixekin. (BB)
olixue galdu. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) afeminado, maricón. Gay.
panderoa jo. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.