Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
uzkerrontzi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. Puzkerrak botatzen dituena.
uzkerti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. Puzkerrak botatzen dituena. (BGP)
uzkur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
windos. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
xagu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) travieso/a. 1. Bihurria, maltzurra... adierazteko erabiltzen den iraina. (I)
xanue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Xanue den, ba, zuen semie! Bate malizik etzauken!(AN)
xapoton. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desmañado/a, poco hábil. Edozein jarduera ikasten zailtasunak dituena edo jarduerak zuzen eta behar den moduan egiten ez dituena.
xatelite. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pesado/a, pelma. 1. Besteen inguruan jira-biraka dabilen matrakosoa. (I)
xerbel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Gatz gutxiko pertsona.
xetume. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.
ximaur potea. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. Pertsona nardagarria, nazkagarria.
xinpro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza.
xixante. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) provocador/a.
xupositorio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acoplado/a. 1. Apurka-apurka toki edo lagunarte batean sartzen dena. (I)
xur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) agarrado/a, tacaño/a, seco/a. Duena beretzako gordetzen duena. Zentimoik´e ez du barkatzen. Xurre da, ba! (AZK)
zakar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, torpe, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. Izaeran leuntasunik ez duen pertsona. Geo ta zakarro dao gure hori! (AZK)
zakarraldiye euki. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, seco/a, soso/a. Takar erantzuten duena. Ze pasau zikon gaur horrei? Kriston zakarraldiye zauken! Etzonat hitz goxo bat aitu egun osuen!(AN)
zakarripurdi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) brusco/a.
zakilixut. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a.
zakilmotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. 1. Ergela. (I)
zaku-patata. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena. Negurako preparatzen ala? Zaku-patata tipua hartzen hasi haiz. (BB)
zakur. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
zakuto. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rechoncho, -a. Txikia, gizena eta sendoa (https://www.argia.eus/blogak/imanol-epelde/wp-content/uploads/2011/09/esanindarra1.pdf)
zalapartero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
zale. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a, juerguista. 1-Sarri mozkortzen dena. 2-Parrandan ibiltzea gustatzen zaiona.
zangarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cagaprisas. 1. Beti korrika eta presaka dabilena. (I)
zangobihur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. 1. Hanka mehe eta okerrak dituenari esaten zaio. (I)
zanpan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, atontado/a. Oso argia ez den emakumezkoa. Zanpana haiz ba, neska! (AZK)
zanpon. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) peleón/a.
zantar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a. 1- Gauza txarrak egiten dituena. (BGP) 2- Ez atsegina, zatarra, zikina. 3- Lizuna. Mendi altuen edurre, bota sutera egurre, alaba galanten amak mutil zantarren bildurre. (Bizkaiko kopla herrikoia)
zapaburu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezota, cabezón. 1. Buruhandia. Kaskagorra. (I)
zapazto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, dejado/a, desaliñado/a. Ulezto. (BGP)
zapero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) avispado/a, espabilado/a.
zaputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal genio.
zarpail. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) basto/a, ordinario/a, grosero/a, harapiento/a, andrajoso/a. 1- Trauskila, baldarra. 2- Itxura txarrarekin edo gaizki jantzita dabilena, arlotea.
zarrapel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.
zartada eduki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Horrek daka zartadia horrek! Gauza bakar bat be ez dau eitten normal!
zatar-ipurdi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) amorfo/a. Oso itsusia.
zazpiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, impaciente. 1- Haserretzeko edo kezkatzeko gauza gutxi behar izaten duena. 2- Pazientziarik ez duena. Zazpiki samarra zuan gaztetan, gerora lasaittu dok hori. Badakik, urtiak ez dittuk aplerrik pasatzen! (BB)
zelabaitteko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dudoso/a, deficiente. Kalitate txarrekoa, pertsona edo tresna. (BB)
zentzugabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loco/a.
zeoze eman. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dar un chungo.
zepelantonio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
zepelontzio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
zepeltzio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
zernahi erran. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) poner a caldo a alguien.
zerri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. 1. Ugerdo, zikina. 2. Besteei beti txarto egiten dabilena. (BGP)
zerri alena. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) asqueroso/a, cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. 1. Ugerdo, zikina. 2. Besteei beti txarto egiten dabilena.
zerriurde. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cochino/a, guarro/a, malo/a. 1. Maltzurra 2. Garbitzen ez dena.
zezel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tartamudo/a.