Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
saskilon(tzo/a). adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. Saskil handia. (BGP)
segail. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a.
segapoto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
semaforogorri. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mandona. 1. Dena galarazten duenari esaten zaio. (I)
siku. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) agarrado/a, tacaño/a, seco/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. Hori don izateko sikua, dirua nahikua eta basuraik basura ibiltzen don jateko billa! (BB)
simaurpila. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica, cobarde. 1. Kakatia, beldurtia. (I)
sinkulin. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica. 1. Ndegartia. (I)
sitxa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, jeta, descarado/a, travieso/a, pillo/a, malo/a. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria.
soinubakar. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pesado/a, pelma. 1. Beti gauza bera errepikatzen duena. (I)
sorgin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bruja. Izaera bihurri edo gaiztoko emakumea.
sorgints. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) feo/a.
sudursartu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla.
sugea baino beroagoa izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a.
sugemihi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mentiroso/a. 1. Hitz faltsuez mintzo dena. (I)
sugepozoin. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Gaizto samarra, zital handia. (I)
sukaldelapiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena.
sur-handi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) narigudo/a, narizotas. Sudur handia duena. (BGP)
sustantzibako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre. 1. Geldoa, motela.
takar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. 1. Abileziarik edo trebetasunik gabea. 2. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. Izaeraz zakarra. 1. Hi oso takarra haiz lan fin hauek eitteko! (AZK) 2. Hain da takarra, iñok ez dula nahi izeten bearekin jolasin ibili. (AZK)
takel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a. 1. Gizena, lodia. (I)
taket. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Tentela, motela. (I)
taket. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, grandullón/a. Handikotea, baldarra. Lekeition kirolen batean txarra denari esaten zaio (https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/). Taket galanta ein da zure semia / Zure seme taketak eindako astokerixia.
talo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a.
tarrapatari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cagaprisas. 1. Beti korrika eta presaka dabilena. (I)
tarratari. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a.
tarratatu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a.
tarratero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. 1. Uzkertia. (I)
tartail. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cochino/a, guarro/a.
tartaka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) charlatán/a. 1. Berritsua, kalakaria. (I)
tartar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla.
tartera zahar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a. Mugimendu gutxikoa. (BGP)
tatan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) insignificante. 1. Txikia, baliorik gabea. (I)
tatar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal genio.
temati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki.
temoso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki.
tenker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.
tentapatxiku. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) provocador/a.
tente. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena.
tentel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, atontado/a.
tetel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tartamudo/a.
tipulaburu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. 1. Txoriburua, ergela. (I)
tipulanegar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Negar faltsutan aritzen dena. (I)
tirtiri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inquieto, guindilla, culo inquieto/a. Leku batean geldirik egon ezin dena. Ezin du geldik eon, tirtiri hutse da. (AZK)
tongolari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tramposo/a. 1. Tranpati samarra. (I)
tontoharrue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ponerse gallito, farruco/a. Dana jakingo balu bezela hitzeitein baño tontoharro bat den!(AN)
tontolapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela. Tontolapikue haiz ba! Ez haiz festikin enteratzen! (AZK)
topolo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a. 1. Lodikotea. (I)
trakets. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe. Moldakaitza, baldarra; sotiltasunik edo dotoretasunik ez duena. Gauze danak geizki eitten dittuk, moteil! Hi baiño traketsoik ez diat iño ikusi. (AZK)
trankatente. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) mujeriego/a. 1. Nesketan aritzeko beti pronto dagoen gizona. (I)
trauskil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desgarbado/a, basto/a. Moldakaitza, baldarra; sotiltasunik edo dotoretasunik ez duena. (BGP)