Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
aberaskillo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ricachuelo/a. Aberatsari deitzeko forma despektiboa. Aberatsa danari jaixokeratik igarri egitten jakok, beste asko aberaskilluak dittuk. (BB)
adardun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cornudo/a. Gizon bati honela esaten zaio bikotekidea beste gizonen batekin dabilenean. "Pauxtin adardun handia duk, bere emaztea Martinekin baitzebilek!" (I)
adarjotaile. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vacilón/a. Adarra jotzen sarritan ibiltzen dena. Gure Iker adarjoteille fiña, bai horixe! (BB)
adarra joteko makiña. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vacilón/a. Adarra jotzen sarritan ibiltzen dena.
adarzorrotz. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cachondo/a. Zakila beti pronto duena (I).
adingabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
adurti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a. Gozoa izan nahi eta higuingarria besterik ez dena. Hori mutillori idisko ederra bai, baiña adurti galanta be bai; joan dedilla Otxandixora pikutara! (BB)
afanoso/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) afanoso/a, ufano/a. Itxurakerietan ibili eta astuna egiten dena. Mutiko afanosua da, gero, gure semia, beti harropuzkerixan! (BB)
aguretu. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envejecer antes de tiempo. Fisikoki edo pentsakeraz pertsona zaharkitu. Zer mutillak, golpian aguretu gaittuk ala? Ekiozue biharrari bihar dan letxe, bestela bixarko baba kanpaiak be bertan joko joskuek eta. (BB)
ahalkegabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza.
aho-handi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak.
ahobeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a.
ahobero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a, charlatán/a, chulo. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak.
ahofin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. Beti onetik eta gozo jaten duena. Ez jok ahofiñorrek urdei asko jango, bada be urdeiazpikua eta iberikua, badaezpada. (BB)
ahogaizto. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. Zakar edo biraoak erabiliz berba egiten duena. Hasarretzen danian ahogaiztokua dok, kontu horrekin! (BB)
ahoustel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
ahozabal. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a, charlatán/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak. Hori don ahozabala hori, Mendarotik Gatzagara 100 km dagozela; beruanak kendu! (BB)
ahozatar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. Zakar edo biraoak erabiliz berba egiten duena.
ahozikin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. Zakar edo biraoak erabiliz berba egiten duena.
ahuntz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loco/a.
ahuntz zahar. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) viejales. 1. Pertsona zahartu samarra. 2. Bizar txikia duen gizona. (I)
ailperitixa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Pertsona nagia. (I)
Aizkoraren aurpegia baino aurpegi zorrotzagoa izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a.
ajetu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) estéril.
akain. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pegajoso/a. 1. Pertsona matrakosoa, besteekin itsatsi egiten dena. "Maite beti izan da oso neska akaina, Joxerekin ateratzen hasi zenean ere, ezin nuen paretik kendu" (I)
aldebiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, hipócrita. Borondate onaren edo gogo onaren itxurakeriak egiten dituena, alderantziz izanda. Argi horrekin, aldebikua don-eta. Zer komeni jakon, haxe egin; batzutan alde batera, bestietan bestera. (BB)
aldi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Tenperamentuz edo aldartez erraz aldatzen duena.
aldrebes. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desmañado/a, poco hábil. Edozein jarduera ikasten zailtasunak dituena edo jarduerak zuzen eta behar den moduan egiten ez dituena.
alfer. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a.
alfergorotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
alferrontzi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Alferra.
alimale. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) irresponsable.
alkauete. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a.
alu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
alukaka. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
ama perrien imi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta. 1. Putasemea, sasikumea. "Bakotxik...jun popatik hartzen ama perrien imi hori!" (I)
amaloi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta.
amandola. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. 1. Emakume gizen eta alfer samarrei esan ohi zaie, beren gizentasunagatik gehienbat. "Mañoli, hi beti hor eserita, berriz amandola galanta egongo haiz!" (I)
amazulo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) enmadrado/a, apegado/a a la madre. Amaren gonapetik ateratzen ez dena. Ume-umetatik amazulua izan dok eta oin edozer egitteko laguna bihar. (BB)
amorragarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) fastidioso/a, mosca cojonera, odioso/a, irritante. Amorrua edo asperdura sortu edo eragiten duena.
amorraye. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. Pertsona gaizto eta zitala. Hi haiz amorraye!(AN)
animalia. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
antipar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gafotas. 1. Betaurrekoduna gaitzesteko iraina. (I)
antojugarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a.
antsikabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre, comilón/a.
apajo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria. Hi haiz hi apajue! Beti geiztokeixen! (I)
aparejue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona. Apajo earra inde zion hire iloba hori!(AN)
apo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a, marrano/a. Motza (itsusia, zatarra) eta zikina. (BGP)
aprobetxategi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gorrón, chupóptero/a, parásito. Inoiz ordaintzen ez duena, edo doakoak diren kontuetara bakarrik apuntatzen dena.
arbilore. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.