Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
aztunpa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
babalasto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
babalore. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bobalicón/a, alelado/a, soso/a, sin sangre. Maleziarik gabekoa eta lasaia. Hi haiz izateko babaloria! Zelan esan dotsan hori Mikeli? Ikusiko don bueltia. (BB)
babazto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a. Adurra dariola berbetan dagoena.
babo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Mutil hori babua galanta!
badaezpadako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dudoso/a, deficiente. Kalitate txarrekoa, pertsona edo tresna.
baju egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar depre. Baju eon nauk, baiño asteburukin pentsaute, hasi nauk animatzen!
balakari. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Norbaiten onginahia irabazteko hitz faltsu ederrak esaten dizkiona. (I)
baldar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desgarbado/a.
baldarrio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
baldur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Handi-handia eta ibilera traketsa daukana. (BGP)
bano. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
baranda. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a. Pertsona bihurri eta lotsa gutxikoa. Bere etxian halako barandia badok, kalian zer izango ete dok. (BB)
bare. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) soso/a.
bargasta. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descarada, fresca, echado/a para adelante. Emakume matraka, bihurria, bizia, ausarta eta lotsa gutxikoa. Txanpan pixka batekin eztarria bustiz, Ikusi berria naiz pesta ona guztiz, neska bargasta batek egin zun striptis, ai, ai, egin zun striptis, begiak ase ditut ipurdiz ta titiz. (Trikiti kopla; hitzak: Imanol Lazkano)
bargastona. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descarada, fresca, echado/a para adelante. Itxura baldar eta lotsa gutxiko emakumea.
barraban. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla, pillo/a. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria.
barrabas. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salsero/a.
barrabilak ukan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
barrabilandi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
barraka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
barraxketa. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) irresponsable.
barrengaldu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
barriketero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. (ARA)
basa. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a.
basaganau. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salvaje. Inongo errespeturik ez diena ez pertsonei, ez gauzei. Aperrik ibiliko zuan eskola onian. Lasturko zezenak baiño basaganau haundixagua dok! (BB)
basapizti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
basati. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salvaje. Inongo errespeturik ez diena ez pertsonei, ez gauzei.
basati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
basurde. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
baxtarta. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta.
bazter-nahastaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) liante. Saltsa guztietan parte hartzeko zaletasuna duena, baina nahi eta ezinean ibiltzen dena. Baztar-nahastaille hutsa don; oin be edarra egin jon Gaztetxerako bafliak erostiakin. Gozua jaon jentia! (BB)
begi-handi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla.
begigose. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) comilón/a.
begioker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. 1. Beti kuxkuxeatzen dabilena. (I)
begiurri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envidioso/a.
bekainilun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
bekets. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envidioso/a.
belarriko zolda baino eskasagoa izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
belarrimotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Euskaraz ongi hitz egiten ez dakiena.
belarriyak gorri jarri. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) poner a caldo a alguien.
belaxka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) poco hábil, blandengue.
beldurti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a. Erraz beldurtzen den pertsona.
belendrin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chinche, travieso/a. Ume zirikatzaileak edo bihurriak izendatzeko erabiltzen da. Zertan habil hor belendriñori; harrapatzen bahaut, ikusiko don! (BB)
beleta. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inestable. Norbait aldakorra dela adierazteko adjektiboa.
belunabo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo. Gatz gutxiko pertsona. Ez haizela konturatu zer egin daben, hi haiz izateko belunabua! (BB)
berbalapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. Ezin jonat berbalapiko horren onduan egon, kriston abarketia jakan-eta. (BB)
berdiek. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) picolo.
berekoi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) egoísta. Bere buruarengan bakarrik pentsatzen duena. Berekoi hutse izen den Mikelekin ertetzen hasitte! Bazakiñan neri´re gustatzen zitela.
berezi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tiquismiquis, quisquilloso/a.