Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
(narrua) eskeiñi. ad. (Amodioa eta sexua) querer llevar al huerto. Sexurako gogoa daukagunean norbaiti adierazi. Eskeiñi najotsan, baiña azak emon jostazan. (BB)
(norberaren) fraketan sartu. ad. (Bestelakoak) no tener vela en este entierro. Norbait berari ez dagozkion gauzetan sartu. Hori ez dok hire arduria eta badakik zer egin, heure fraketan sartu. (BB)
abarketia euki. ad. (Bestelakoak) dar la brasa, meter la chapa. Jardun astuna izan norbaitek. Orduerdi baiño ez nok egon berakin, baiña horrek jaukak eukitzeko abarketia! (BB)
aberaskillo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ricachuelo/a. Aberatsari deitzeko forma despektiboa. Aberatsa danari jaixokeratik igarri egitten jakok, beste asko aberaskilluak dittuk. (BB)
aberiye euki. ad. (Haserrearen adierazleak) estar pirado, estar como una cabra. Horrek zaukek aberiye! Idea bat natulik etzaukek…! (AN)
adar. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
adar puntak. iz. (Amodioa eta sexua) pezones. Titi puntak. Bero-bero jartzen najok horrek adar puntok kamisetan markauta ikustiak. (BB)
adar soiñua euki. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu. Hi, adar soiñua dakak ala? Anboto Gipuzkoan dagoela, adarra jotera beste leku batera! (BB)
adar soiñuan ibili. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu. (BB)
adardun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cornudo/a. Gizon bati honela esaten zaio bikotekidea beste gizonen batekin dabilenean. "Pauxtin adardun handia duk, bere emaztea Martinekin baitzebilek!" (I)
adarjotaile. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vacilón/a. Adarra jotzen sarritan ibiltzen dena. Gure Iker adarjoteille fiña, bai horixe! (BB)
adarmotz. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pichacorta. Zakil txikia duen gizona (I)
adarra jo. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu.
adarra jo. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
adarra joteko makiña. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vacilón/a. Adarra jotzen sarritan ibiltzen dena.
adarrean ibili. ad. (Bestelakoak) vacilar, tomar el pelo. Norbaiti burla egin edo ziria sartu. Hi, adarrin al habil? Potrotaiño eitten ai nauk, e!
adarzorrotz. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cachondo/a. Zakila beti pronto duena (I).
adi egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexurako gogoz egon.
adingabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
adurra darixola egon. ad. (Amodioa eta sexua), (Bestelakoak) babeando, cayéndosele la baba. Miretsita begira egon. Nobixua kriston idiskua dala-eta hor jabin adurra darixola Goreti. (BB)
adurti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a. Gozoa izan nahi eta higuingarria besterik ez dena. Hori mutillori idisko ederra bai, baiña adurti galanta be bai; joan dedilla Otxandixora pikutara! (BB)
afan usaiña (euki). iz., ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Afankeria; harrokeria. Morora bajatu eta kriston materixala ekarri dok, bale, baiña ez hari etorri afan usaiñekin laster kenduko duazau-eta. (BB)
afana emon. ad. (Bestelakoak) darle cancha a algo, exagerar. Gehiegizko miresmena edo arreta eskaini zerbaiti edo norbaiti. Hainbesterako ez dok, ez egixok holako afanik emon ez dan gauziari. (BB)
afanoso/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) afanoso/a, ufano/a. Itxurakerietan ibili eta astuna egiten dena. Mutiko afanosua da, gero, gure semia, beti harropuzkerixan! (BB)
afroi. adj. (Amodioa eta sexua) sexy. Sexualki erakargarria dena. Hori don gauzia edarra! Harrapauko baneu afroi hori. (BB)
aguado. iz., adj. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) abstemio/a. Alkoholik edaten ez duena. Aguado bihurtu biharko gaittuk hille batzutan; holako martxan ezin juau jarraittu. (BB)
aguretu. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envejecer antes de tiempo. Fisikoki edo pentsakeraz pertsona zaharkitu. Zer mutillak, golpian aguretu gaittuk ala? Ekiozue biharrari bihar dan letxe, bestela bixarko baba kanpaiak be bertan joko joskuek eta. (BB)
ahalkegabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza.
aho bizarrak euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener lengua de esparto, tener la boca reseca. Parranda egin eta biharamunean aho latza edo lehorra eduki. Zer, laranja jaten? Aho-bizarrak kentze aldera ala? (BB)
aho zaperua euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener lengua de esparto, tener la boca reseca. Parranda egin eta biharamunean aho latza edo lehorra eduki.
aho-handi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak.
aho-lehorra euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener lengua de esparto, tener la boca reseca. Parranda egin eta biharamunean aho latza edo lehorra eduki. Atzo ibili nitxian ta kriston aho-lehorra zaukeat!
ahobeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a.
ahobero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a, charlatán/a, chulo. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak.
ahofin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. Beti onetik eta gozo jaten duena. Ez jok ahofiñorrek urdei asko jango, bada be urdeiazpikua eta iberikua, badaezpada. (BB)
ahogaizto. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. Zakar edo biraoak erabiliz berba egiten duena. Hasarretzen danian ahogaiztokua dok, kontu horrekin! (BB)
ahokaie katiau. ad. (Amodioa eta sexua) darse el lote, morrearse, comerse los mocos. Elkar musukatzen ibili.
ahoustel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
ahozabal. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bocazas, exagerado/a, charlatán/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak. Hori don ahozabala hori, Mendarotik Gatzagara 100 km dagozela; beruanak kendu! (BB)
ahozatar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. Zakar edo biraoak erabiliz berba egiten duena.
ahozikin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. Zakar edo biraoak erabiliz berba egiten duena.
ahuntz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loco/a.
ahuntz zahar. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) viejales. 1. Pertsona zahartu samarra. 2. Bizar txikia duen gizona. (I)
ailperitixa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Pertsona nagia. (I)
Aizkoraren aurpegia baino aurpegi zorrotzagoa izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a.
aje. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza. Demaseko ajia jaukanat eta gaur ez non etxetik urtengo.
ajetu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) estéril.
Aka(b)o ba!. int. (Haserrearen adierazleak), (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) ¡claro!, ¡por supuesto!. -Karnabaletan erten beher al dezue disfrazaute? - Aka(b)o ba! (AN)
akabaute egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondoren ondoeza izatea.
akain. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pegajoso/a. 1. Pertsona matrakosoa, besteekin itsatsi egiten dena. "Maite beti izan da oso neska akaina, Joxerekin ateratzen hasi zenean ere, ezin nuen paretik kendu" (I)