Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

zanpan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, atontado/a. Oso argia ez den emakumezkoa. Zanpana haiz ba, neska! (AZK)

zanpantorta eman. ad. (Bestelakoak) quedarse cuadrado. Zanpantortie emate ziñenan, ez aurrea ta ez atzea!(AN)

zantar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a. 1- Gauza txarrak egiten dituena. (BGP) 2- Ez atsegina, zatarra, zikina. 3- Lizuna. Mendi altuen edurre, bota sutera egurre, alaba galanten amak mutil zantarren bildurre. (Bizkaiko kopla herrikoia)

zapaburu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezota, cabezón. 1. Buruhandia. Kaskagorra. (I)

zapazto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, dejado/a, desaliñado/a. Ulezto. (BGP)

zapero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) avispado/a, espabilado/a.

zaplada eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

zaplastekoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

zapua euki. ad. (Bestelakoak) coger manía, coger tirria, coger asco. Norbaitenganako gorrotoa edo nazka sortu. (BB)

zarpail. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) basto/a, ordinario/a, grosero/a, harapiento/a, andrajoso/a. 1- Trauskila, baldarra. 2- Itxura txarrarekin edo gaizki jantzita dabilena, arlotea.

zarrapel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.

zarrazoi. iz. (Bestelakoak) chaparrón.

zartada eduki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Horrek daka zartadia horrek! Gauza bakar bat be ez dau eitten normal!

zartaye. iz. (Bestelakoak) paliza.

zasta-zasta egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

zatuek. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) perolas, delantera. Zato earrak zauzken horrek!(AN)

zazpiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, impaciente. 1- Haserretzeko edo kezkatzeko gauza gutxi behar izaten duena. 2- Pazientziarik ez duena. Zazpiki samarra zuan gaztetan, gerora lasaittu dok hori. Badakik, urtiak ez dittuk aplerrik pasatzen! (BB)

ze birikak!. int. (Haserrearen adierazleak) ¡qué huevos!.

zelabaitteko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dudoso/a, deficiente. Kalitate txarrekoa, pertsona edo tresna. (BB)

zeozetara ailleau. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar.

zepelina. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.

zepillo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.

zerri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. 1. Ugerdo, zikina. 2. Besteei beti txarto egiten dabilena. (BGP)

zerri alena. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) asqueroso/a, cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. 1. Ugerdo, zikina. 2. Besteei beti txarto egiten dabilena.

zerria erabili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ponerse las botas comiendo. Jatordu baten asko eta bizkor jan. Ha zuan ha zerria erabili Sagardo Egunian plazan! Ordu erdixan dana amaittu zuan; badakik, duan danian gauzia... (BB)

zerriurde. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cochino/a, guarro/a, malo/a. 1. Maltzurra 2. Garbitzen ez dena.

zilbot. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga. Janarekin eta edanarekin hazitako tripa. Hainbeste garagardo edanda, ez dok harritzekua holako zilbota eukitzia. (BB)

zimel. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a. 1. Mami gutxikoa, argala. (I)

ziminotu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.

zipot in. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.