Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

zirkua montau. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

zirri(ak) egin. ad. (Amodioa eta sexua) meter mano, hacer carantoñas. Pertsona biren artean laztandu, maite egin... jolasean ibili. Pelikulia ikusten baiño denpora gehixago pasau giñuan zirrixak egitten. Alde edarra jaon! (BB)

zisko eginda. adlg. (Bestelakoak) hecho polvo. Egun osun lanin pasau diñat ta zisko einde natxion. (AZK)

zistor. adj. (Amodioa eta sexua) estéril. 1. Emakumea ernaltzeko gauza ez den gizona. (I)

zital. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Oso erraz haserretzen dena. Andereño xittela tokau zaku ba aurten! (AZK)

ziztrin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) esmirriado/a, insignificante, de mala pinta, poca cosa. Gorpuzkeraz gauza gutxi dena edo itxura eskasekoa. Pertsonei edo gauzei egin diezaieke erreferentzia. - Ziztrin bat don hori, libra bat pasautxo. - Oiñetako ziztrin hoixekin etorri ein ber din boda batea pertsonik! (BB)

ziztu putean. adlg. (Bestelakoak) pisar a fondo.

zokormazue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a. Hi haiz zokormazue! Behin gauze bat buruen sartze zakenien alperrik dek!(AN)

zontzona. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Alperrik ai gaitun, mille aldiz esplikau arren eztiñ entendiuko, zontzona den zihero!(AN)

zopa saldia emon. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu. Lapurretan harrapau jittune denda barruan, eta kuadrilla baten artian zopa salda ederra emon jotsene. (BB)

zorri. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia dena.

zorritsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezota, cabezón. 1. Berea egin behar duena kosta ala kosta. "Gizon jatorra zen, ez horietako zorritsu bat". (I)

zozoilo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. 1. Ergela. (I)

zozopilota. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Gatz gutxiko pertsona.

zukutu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

zulo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) garito, tasca, antro.

zulua. iz. (Bestelakoak) tumba.

zulue. iz. (Bestelakoak) cárcel.

zupa-zupia egin. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada. Zurrupatu. Felipe, egidak zupa-zupia politto-politto. (BB)

zupatzaile. adj. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Edale amorratua. (I)

zurezko trajia jantzi. ad. (Bestelakoak) palmarla. Pertsona bat hil. Zurezko trajia jantzi, eta hankak aurrian direla etara juek. (BB)

zuri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, hipócrita, vago/a. 1- Borondate onaren edo gogo onaren itxurakeriak egiten dituena, alderantziz izanda. 2- Pertsona alferra. Hori dok zurixa izan! Laneko erreminttia ikusi orduko gaixotu egitten dok. (BB)

zuringo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) blancazo, chungazo, pálida.

zurittu. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) blancazo, chungazo, pálida. Hori da zurittue daukena!

zuritu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).

zurrutean ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir de tragos. Tragoak hartzen ibili. Goixaldera arte ibili giñuazan zurrutian. (BB)

zutitu. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.