Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
uzkur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
windos. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
xagu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) travieso/a. 1. Bihurria, maltzurra... adierazteko erabiltzen den iraina. (I)
xaguxar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga. 1. Gautxori. Gauez bizia egiten duena. (I)
xakilixut. adj. (Amodioa eta sexua) follador/a. 1. Larrutarako beti prest dagoena. (I)
xakue. iz. (Bestelakoak) paliza. Kirolaren ondorioz leher eginda geratzea. Kriston xakaue hartu giñean mendira iyotzeakuen!(AN)
xalaitu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Xalaituai, hi! Ze presa daukek?(AN)
xalaue. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pocholo/a, gracioso/a, como para comerselo/a. Maitagarria den norbaiti erreferentzia egiteko.
xamingoxo. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa. Hazia.
xanue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Xanue den, ba, zuen semie! Bate malizik etzauken!(AN)
xapoton. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desmañado/a, poco hábil. Edozein jarduera ikasten zailtasunak dituena edo jarduerak zuzen eta behar den moduan egiten ez dituena.
xatelite. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pesado/a, pelma. 1. Besteen inguruan jira-biraka dabilen matrakosoa. (I)
xehetuta egon. ad. (Bestelakoak) estar depre.
xelebre. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) curioso, peculiar, extravagante.
xemeikoik be egon . ad. (Bestelakoak) estar sin blanca, no tener pelas. Poltsikoan dirurik ez izan. Atzo gastau nitxian diruak eta gaur xemeikoik pe nitxiok.
xerbel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Gatz gutxiko pertsona.
xetume. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.
xiano. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) feliciano/a.
ximaur. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.
ximaur potea. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. Pertsona nardagarria, nazkagarria.
xinpro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza.
xixa. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) china.
xixante. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) provocador/a.
xixko inda eon. ad. (Bestelakoak) estar depre.
xupositorio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acoplado/a. 1. Apurka-apurka toki edo lagunarte batean sartzen dena. (I)
xur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) agarrado/a, tacaño/a, seco/a. Duena beretzako gordetzen duena. Zentimoik´e ez du barkatzen. Xurre da, ba! (AZK)
zafraldi. iz. (Haserrearen adierazleak) paliza.
zakar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, torpe, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. Izaeran leuntasunik ez duen pertsona. Geo ta zakarro dao gure hori! (AZK)
zakar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) choja, pasta. Dirua. Horri eskau kajie ipintzeko, e! zakarra lepo zauken-da.
zakar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) speed.
zakarraldiye euki. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, seco/a, soso/a. Takar erantzuten duena. Ze pasau zikon gaur horrei? Kriston zakarraldiye zauken! Etzonat hitz goxo bat aitu egun osuen!(AN)
zakarrik ez euki. ad. (Bestelakoak) no tener pelas.
zakarripurdi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) brusco/a.
zakil. iz., adj. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. 1. Buztana. 2. babalorea.
zakilixut. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a.
zakilkeitan ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) venir con tonterías.
zakilmotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. 1. Ergela. (I)
zaku. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) barriga.
zaku-patata. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena. Negurako preparatzen ala? Zaku-patata tipua hartzen hasi haiz. (BB)
zaku-patatia emon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon. Zaku-patatia bezelaxe dago.
zakur. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
zakurraren ipurdira bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.
zakurraren kaskabilak. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda.
zakurraren putza. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!.
Zakutik hartzen jun. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda.
zakuto. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rechoncho, -a. Txikia, gizena eta sendoa (https://www.argia.eus/blogak/imanol-epelde/wp-content/uploads/2011/09/esanindarra1.pdf)
zalapartero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
zale. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a, juerguista. 1-Sarri mozkortzen dena. 2-Parrandan ibiltzea gustatzen zaiona.
zangarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cagaprisas. 1. Beti korrika eta presaka dabilena. (I)
zangobihur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. 1. Hanka mehe eta okerrak dituenari esaten zaio. (I)