Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
argi gorritara jun. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas.
argiollarra. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) avispado/a, espabilado/a. Hori dek argiollarra! Beste danok tontuek geala pentsatzeik! (AN)
Argurian ibili. ad. (Bestelakoak) charlar.
arimabeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
arkaizto. adj. (Amodioa eta sexua) estéril. 1. Neska antzua. (I)
arkera egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Emakumezkoentzat erabili izan da. Argi ibiltzia jaken aldemenian dabizen mutillak, arkera samar najaon-eta. (BB)
arlote. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, desgarbado/a, dejado/a, harapiento/a, andrajoso/a, desaliñado/a. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona.
armatente. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cachondo/a, calentorro/a. 1. Harreman sexualetarako beti prest dagoen gizona. (I)
armatroste. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas. Handia eta indartsua.
arnasia hartzeko astirik ez euki. ad. (Bestelakoak) andar agobiado/a, andar estresado/a. Lanez gainezka eta astirik gabe ibili. Bateko matematikak, besteko hizkuntzia, firin-faran ibiltzia be gustau eta, azkenian, ez jakat arnasia hartzeko astirik be. Bizimodu petrala! (BB)
arpajole. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vacilón/a.
arperi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) comehombres. 1. Neska edo emakume gizonzalea. Batez ere, gizon ezkonduen atzetik dabilena. "Hemen, hemen arperi hori!" (I)
arrabixagarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) fastidioso/a, mosca cojonera, odioso/a, irritante. Amorrua edo asperdura sortu edo eragiten duena.
arraildu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.
arrain. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona. Edarra arraiña egindda jaok; beria berandako eta bestiena erdibana. (BB)
arraixo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) maldito/a, del demonio.
arrano. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
arranopola. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) maldito/a, del demonio.
arrantzan ibili. ad. (Amodioa eta sexua) ligar.
arraso juana egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado.
arrastada. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa. Hazia.
arrastaria bota. ad. (Bestelakoak) echar una meada. Txiza egin. Hainbeste edan eta gero, hobe arrastaria botatzia. (BB)
arrasto. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) raya, tiro.
arrastoik ez euki. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea.
arraultzandi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
arraundioso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
arrautza-handi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia. (I)
arrautzak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones.
arrautzak ipini. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin.
arraye. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. Pertsona gaizto eta zitala. Gaur arratsaldien ere jai iteko morue in al den? Hi haiz arraye! (AN)
artaburu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela. Horri ezer esatia alperrikua don, artaburu galanta don-eta. (BB)
artalak!. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!, ¡sí hombre!.
artale bat falta (izan). ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ser tonto, -a, ser corto, -a. Txoriburua, ergela izan Usteiat hire bizilagunei artale bat falta zakola…(AN)
artamaluta. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela.
artobero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) egoísta. 1. Bere burua goraipatzen duena. "Hoa hemendik artobero!" (I)
artopil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
ase in. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
asko sakatu. ad. (Bestelakoak) pisar a fondo.
astakilo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, torpe, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. Eskolan astokillua zan eta urtiekin ez dok bape aldatu. (BB)
astakirten. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, torpe. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
astapistola. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, torpe. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. (I)
astapito. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. (I)
astapotro. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. (I)
astapuska. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
astaputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
astar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
astarraldixa euki. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Gizonezkoekin erabili izan da. Zer, astarraldixa ala? Torero tipua hartzen dok-eta. (BB)
astazakil. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. (I)
astelehen. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, parranda osteko ondoeza.
astinalditxo. iz. (Amodioa eta sexua) paja. Gizonezkoaren masturbazioa.