Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

aker usaina. iz. (Bestelakoak) olor a tigre, olor a humanidad. Izerdi usaina.

aketz. iz. (Amodioa eta sexua) cachondo/a. 1. Beti harreman sexualak edukitzeko prest dagoena. 2. Gizonezkoa. 3. Antzutua. (I)

albora kargia eruan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir doblado/a. Mozkor-mozkor eginda joan. Hamaikak arte txikiteuan egin eta albora karga ederra eruan jon. (BB)

aldebiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, hipócrita. Borondate onaren edo gogo onaren itxurakeriak egiten dituena, alderantziz izanda. Argi horrekin, aldebikua don-eta. Zer komeni jakon, haxe egin; batzutan alde batera, bestietan bestera. (BB)

aldi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Tenperamentuz edo aldartez erraz aldatzen duena.

aldie!. int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) ¡mucho mejor!. Eskubiko bidie hartu diat azkenien eta… aldie! (AN)

aldrebes. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desmañado/a, poco hábil. Edozein jarduera ikasten zailtasunak dituena edo jarduerak zuzen eta behar den moduan egiten ez dituena.

alkohol jana egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ponerse hasta el culo de alcohol, ponerse hasta las orejas de alcohol. Tokatzen den alkoholetik ugari edan. Adibidez: ardo jana egin, garagardo jana egin edo patxaran jana egin. Poton tabernan hanka geldixan ardau jan dezentia egin giñuan afal aurretik. (BB)

almeja jan. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.

altan egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Ikusten dittuten neska danak edarrak jaozak; hau altan egotiau ez dok bape ona. (BB)

alu. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño.

ama perrien imi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta. 1. Putasemea, sasikumea. "Bakotxik...jun popatik hartzen ama perrien imi hori!" (I)

amama euki/izan. ad. (Bestelakoak) tener potra, tener a huevo, (estar) chupado, tener un chollo. 1- Zortea izan. 2- Gauzaren bat egiteko erraz eduki. 1- Amama dakan horrekin mutillorrekin: altua, aberatsa..., penagarrixa garbostu bat falta izana. (BB) 2- Atezaiñaren aurrian amama euki jon gola sartzeko eta kale egin. Hori don artaburua!

amandola. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. 1. Emakume gizen eta alfer samarrei esan ohi zaie, beren gizentasunagatik gehienbat. "Mañoli, hi beti hor eserita, berriz amandola galanta egongo haiz!" (I)

amazulo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) enmadrado/a, apegado/a a la madre. Amaren gonapetik ateratzen ez dena. Ume-umetatik amazulua izan dok eta oin edozer egitteko laguna bihar. (BB)

Ameriketako tio etorri. ad. (Amodioa eta sexua) venir la berza, bajar la regla. Hilekoa etorri.

amorragarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) fastidioso/a, mosca cojonera, odioso/a, irritante. Amorrua edo asperdura sortu edo eragiten duena.

amorraye. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. Pertsona gaizto eta zitala. Hi haiz amorraye!(AN)

amote!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡anda ya!, ¡sí hombre!.

anabasia. iz. (Bestelakoak) lio. Istilua. HH-ko gela hartan kiston anabasie zeoan, ta irakaslie lasai-lasai exerite...(AN)

Anboto txapelarekin egon. ad. (Haserrearen adierazleak) tener careto de cabreado. Haserre aurpegia eduki. Argi ibilli hadi tabernarixakin eskatzeko orduan, Anboto txapelakin jaok-eta. (BB)

andapandangun ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena. Atzo andapandangun ibiliko hitzean eta gaur jaiki ezin! (AN)

animalia. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.

antipar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gafotas. 1. Betaurrekoduna gaitzesteko iraina. (I)

antzarrak ferratzera bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

apajo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria. Hi haiz hi apajue! Beti geiztokeixen! (I)

aparejue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona. Apajo earra inde zion hire iloba hori!(AN)

apatx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zarpa, manaza. Esku handia. Pluralean erabiltzen da sarritan. Horrek ez dittuk eskuak, horrek apatxak dittuk. (BB)

apo. iz. (Amodioa eta sexua) putero. Apotan asko egiten duena. (BB)

apo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a, marrano/a. Motza (itsusia, zatarra) eta zikina. (BGP)

apotan egin. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas. Larrutan ordainduta egin. Apotan habillenian txapela buruan eta... baitta kertenian be. (BB)

apote. iz. (Amodioa eta sexua) putero. Apotan asko egiten duena. Apote ederra egindda jaok; soldata erdixa lagatzen jok, narru joten! (BB)

aprobetxategi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gorrón, chupóptero/a, parásito. Inoiz ordaintzen ez duena, edo doakoak diren kontuetara bakarrik apuntatzen dena.

ardagaye baño lehorro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, seco/a, soso/a. Jarrera atseginik erakusten ez duena. Tipo hori ardagaye baño lehorro den, beti hasarraute bezela zion eta beakin konbertsaziyo batien tokau ezkeo eztin iye kasoik iten. (AN)

ardoz beteta egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba.

ardurabako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) irresponsable, descuidado/a. Izakeragatik edo beste arrazoi batengatik norbere jardueran ardurarik hartzen ez duena. Ardurabako galanta hori! Urtebetian ez jotsen jaramonik egin alkarteko kontuei. (BB)