Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

astindu bat emun. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.

astindue eman. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano.

asto. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. (I)

astoaren putza. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda.

atala harrapau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik.

atsomotz. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, macizorro, -a. Emakume gordina, osasun onaren itxura duena, emakume erakargarria, edade pixka batekoa izanik ere. Iturria eta adibideak: https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/hiztegizaharra/1565603899527-atsomotz

atsomotz. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a. Mozkotea eta zabal-antzeko emakume adintsua; emakume gizentxoa (https://zarauzkohitza.eus/komunitatea/hiztegizaharra/1565603899527-atsomotz) Txikia, gizena eta sendoa (https://www.argia.eus/blogak/imanol-epelde/wp-content/uploads/2011/09/esanindarra1.pdf)

atuna harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.

atxituta egon. ad. (Bestelakoak) estar hecho/a polvo.

atxopabie. adj. (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón, lindo/a, bonito/a. Neska ederra eta erakargarria. Kriston atxopabie inde zion hire lengusue!(AN)

atxoputie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. Emakume gaizto eta zitala. Karreran euki genduk irakasle hure atxoputa bat hunan! (AN)

atxur. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkor.

atxurkillia harrapau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pillar el punto. Erdi mozkortu. Lau zerbeza eta marijuana haizpurutxo batekin atxurkilla politta harrapau giñuan. (BB)

atxurra harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo.

atxurtu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik.

atzamarrakin ibili. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.

atze ederrak. iz. (Amodioa eta sexua) culo macizo. Ipurdi polita eduki. Atzezabala dala? Zer diñon hik? Atziak edarrak jakanaz horrek! (BB)

atzebikotx. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena.

atzelari. iz., adj. (Amodioa eta sexua) afeminado, maricón. Gay.

atzeratu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, bobo/a, ligero/-a de cascos, atontado/a, lerdo/a, subnormal.

atzezabal. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena. Atzezabala don, baiña arpegi politta jakan. (BB)

aurrebero. iz., adj. (Amodioa eta sexua) cachondo/a. Sexu kontuan sutsua dena. Aurreberua don, baiña ordua danian hoztu be segittuan egitten don. (BB)

autubatzaile. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. Besteen kontuak jakin nahian ibiltzen dena. Kontuz horrekin, autubatzaille hutsa dok-eta. (BB)

azaburu. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cabezón. Buru handia. Azaburu galanta jakak, baiña lepo gaiñian erabiltzeko bakarrik. (BB)

azak emon. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan. Gaur mutillak "borondate haundiko" jaonaz, azak ugari emoten jittune.

azalili. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bobalicón/a, alelado/a, soso/a, sin sangre. 1. Adimenez motz samarra dena. (I)

azaorriak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) orejones, orejotas. Belarri handiak. Horrekin azaorrixokin ez jaok bentiladore faltarik. (BB)

azeri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ladronzuelo/a, malo/a. Tipo hori axaye den eta kontuz ibili.(AN)

azkenengo larakua jo. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian ego.

azkenenguak jo. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon.

azkenetan egon. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon.

azkenputz. iz. (Bestelakoak) último en llegar.

aztarranik ez eduki. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea.

aztartue eman. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano.

azukre kozkorra. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.

baba-kanpaiak jo. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) la hora de jamar. Bazkalordua heldu. Baba-kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biharko juau. (BB)