Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
txaplata. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, caharlatana, ligero/-a de cascos, atontado/a. 1. Ganora handirik gabe hitz egiten duen edo ganora handirik ez duen neska. 2. Hitz jario handia duen neska. Isilduko haiz, txaplatiori; inguru dana aspertu bihar don-eta. (BB)
txarnahi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Besteekiko kaltea nahi duena. (I)
txarritto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, mugriento/a, cochambroso/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. Ugerdo, zikina. (BGP)
txatxal,-a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, atontado/a. Zentzu gabeko gauzak, ganoragabekeriak esaten dituena. Buruarina, oso argia ez dena. Isilik egon hadi, txatxaliori! (BB)
txatxar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Garaieraz txikia dena.
txatxolia euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkorra egon/ibili.
txatxu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
txepel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial. Bizitasunik ez duen pertsona. Horrek ez gatzik eta ez berakatzik, txepel hutsa don. (BB)
txepetx. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia dena. (BGP)
txerbel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a. 1. Mutur berotua, pixka bat edan duena baina mozkorturik ez dagoena. (I)
txerrama. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarro/a. 1. Zikina, lizun samarra den emakumea. Urdanga, emagaldua. (I)
txerrapelekue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra. Hoi txerrapelekue harrapau genduna lengokuen!(AN)
txetu. ad. (Bestelakoak) cansarse.
txiki. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
txiki-txiki egin. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.
txikiteoa egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potear, privar. Tabernarik taberna ardoak, zuritoak, mostoa... edaten ibili. Txikiteuan hamar txikito jo eta lapur bilddurrik barik joan giñuazen etxera. (BB)
txikitu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.
txikiute. adlg. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) hecho polvo.
txikle einda egon. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) harto/a, cansado/a de. Zerbait edo norbaiti itxaroteaz gogaituta edo aspertuta egotea.
txilibitu. iz. (Amodioa eta sexua) polla.
txilibriskau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik. (BB)
txilikuko urekin bataiatua izan. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) bueno/a.
tximak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) greñas. Ile luze eta nahasia. Ezer ikusten dok horrekin tximokin? Ipiñik zinttaren bat edo zeozer. (BB)
tximetaño egon. ad. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos, harto/a, cansado/a de. Zerbait edo norbaitekin gogaituta edo aspertuta egotea. Tximetaño nao zure aitzekiyekin!(AN)
tximino. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mono.
tximiñua euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener mono. Atzotik erre barik dao eta tximiñua daka.
txinatu. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Jenio bizian jarri, haserretu.
txingalari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) follador/a. 1. Larrutan asko ibiltzen dena. (I)
txinparta. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a. 1. Bizi-bizia denari esaten zaio. (I)
txinpartak dariola egon. ad. (Haserrearen adierazleak) como un/a energúmeno/a. Oso haserre egon.
txintxarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotorro/a. 1. Asko eta ozenki mintzo dena. Berritsu eta alegera. (I)
txintxin. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.
txipiroi. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
txipiroia garbitu. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu. Han ibili nintzonan atsaldian txipiroi garbitzen atzamarrakin, premiñia be bai gero! (BB)
txipiroie sartu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) meterse una raya, meterse un tiro. Marra bat sartu. Nei txipiroie sartziek baño geyo eragiteit kafe bat hartziek.(AN)
txiringo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) garito, tasca. Guazemak hemendik, txiringue itxitte ziok eta!
txirri. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro.
txirri bat in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) liar un porro.
txirrinta. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mono.
txirula. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
txirula jo. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.
txispau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pillar el punto. Erdi mozkortu.
txitak adina ez jan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal comer.
txitiak beste jan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) comer como un pajarito. Oso gutxi jan. Bardin dok horrekin babak ipiñi, makarroiak edo azia, txitiak beste jaten jok-eta. (BB)
txitxarro. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
txitxarrua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tio bueno.
txitxi. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.
txitxilinbako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pichacorta. Zakila oso txikia duena. (BGP)
txiza belarrira egin. ad. (Bestelakoak) reirse a la cara, mofarse. Batek besteari nahi duen guztia egin. (BB)
Txo. iz. (Bestelakoak) colega. "Hi" esateko modu bat.