Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
babalore. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bobalicón/a, alelado/a, soso/a, sin sangre. Maleziarik gabekoa eta lasaia. Hi haiz izateko babaloria! Zelan esan dotsan hori Mikeli? Ikusiko don bueltia. (BB)
babazto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a. Adurra dariola berbetan dagoena.
babo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Mutil hori babua galanta!
badaezpadako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dudoso/a, deficiente. Kalitate txarrekoa, pertsona edo tresna.
badek hiletie!. adj. (Haserrearen adierazleak) quejica. Oaiñ ere kejan ai al haiz? Badek hiletie! (AN)
bainepalu. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a. Handia, argala eta luzea.
bajaai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Bajaai, hi! Ze presa daukek?! (AN)
baju egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar depre. Baju eon nauk, baiño asteburukin pentsaute, hasi nauk animatzen!
balakari. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Norbaiten onginahia irabazteko hitz faltsu ederrak esaten dizkiona. (I)
baldar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desgarbado/a.
baldarrio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
baldur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Handi-handia eta ibilera traketsa daukana. (BGP)
bandera. iz. (Amodioa eta sexua) chica fácil. Ligatzeko neska erraza. Nahixago neukek gaur gabian neska bandera batekin tope egingo baneu. (BB)
bandera kerten. iz. (Amodioa eta sexua) chico fácil. Ligatzeko mutil erraza. Horixe don zapatu gaba pasatzeko falta jatan bandera kertena. (BB)
bano. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
baranda. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a. Pertsona bihurri eta lotsa gutxikoa. Bere etxian halako barandia badok, kalian zer izango ete dok. (BB)
barau eta bijilixa. iz. (Amodioa eta sexua) no comerse un rosco. Jarduera gutxi sexu kontuetan. Garizumia luzia dala? Hau barau eta bijilixa aldixau ez dok askoz motzaua! (BB)
baraua apurtu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) jamar, llenar la panza. Aurreko egunetik, gutxienez, datorren jan ezari amaiera eman zerbait janda. Txorixo mutur batekin apurtu giñuan baraua goizeko zortziretan. (BB)
baraua hausi. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) jamar, llenar la panza. Aurreko egunetik, gutxienez, datorren jan ezari amaiera eman zerbait janda.
bare. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) soso/a.
barea bezala arrastoa utzi. ad. (Amodioa eta sexua) babeando, cayéndosele la baba.
bargasta. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descarada, fresca, echado/a para adelante. Emakume matraka, bihurria, bizia, ausarta eta lotsa gutxikoa. Txanpan pixka batekin eztarria bustiz, Ikusi berria naiz pesta ona guztiz, neska bargasta batek egin zun striptis, ai, ai, egin zun striptis, begiak ase ditut ipurdiz ta titiz. (Trikiti kopla; hitzak: Imanol Lazkano)
bargastona. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descarada, fresca, echado/a para adelante. Itxura baldar eta lotsa gutxiko emakumea.
barraban. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla, pillo/a. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria.
barrabas. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salsero/a.
barrabilak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones.
barrabilak ukan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
barrabilandi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
barraka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
barraxketa. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) irresponsable.
barre ustela. iz. (Bestelakoak) risa de conejo, risa falsa. Gogo gabeko barrea edo plantekin egiten dena izan. Ez du poztasunik adierazten. Ez jaukak gauza onik horrek buruan. Begiratu egixok dakan barre ustelari. (BB)
barrengaldu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
barriketan jardun. ad. (Bestelakoak) estar de palique, estar de cháchara. Hitz jario ugaria eta askotan ganora gutxikoa izan. Arratsalde osuan barriketan jardun giñuan gaztetxian; badakin, porro bat erre, zerbezatxo bat edan... giro edarra! (BB)
barriketero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. (ARA)
barru. iz. (Bestelakoak) cárcel. Zulora sartu, barruan egon.
basa. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a.
basaganau. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salvaje. Inongo errespeturik ez diena ez pertsonei, ez gauzei. Aperrik ibiliko zuan eskola onian. Lasturko zezenak baiño basaganau haundixagua dok! (BB)
basapizti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
basati. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salvaje. Inongo errespeturik ez diena ez pertsonei, ez gauzei.
basati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
basurde. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
baxtarta. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta.
bazter guziyak jan. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
bazter-nahastaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) liante. Saltsa guztietan parte hartzeko zaletasuna duena, baina nahi eta ezinean ibiltzen dena. Baztar-nahastaille hutsa don; oin be edarra egin jon Gaztetxerako bafliak erostiakin. Gozua jaon jentia! (BB)
begi-handi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla.
begi-oker. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) bizco/a, virojo/a. Begiak alde ezberdinetara begira dituena. Heuri begira daguelakuan, aldemenera begiratzen jon horrek begiokerrorrek. (BB)
begigose. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) comilón/a.
begioker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. 1. Beti kuxkuxeatzen dabilena. (I)
begittan hartu. ad. (Bestelakoak) coger manía, coger tirria, coger asco. Norbaitenganako gorrotoa edo nazka sortu. Begittan hartu juat zerbitzen egoten dan tipua. Ez juat begi bistan ikusteik be gura! (BB)
begiurri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envidioso/a.