Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
behatza(k) sartu. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.
behia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.
behobiara joan. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas.
behor gaztie. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, lindo/a, bonito/a. Hoi dek behor gaztie!
bekainilun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
bekets. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envidioso/a.
bekozko iluna jarri. ad. (Haserrearen adierazleak) fruncir el ceño. Haserre aurpegia jarri, bekokia zimurtu.
bekozkoa eduki. ad. (Haserrearen adierazleak) tener careto de cabreado. Haserre aurpegia eduki.
bekozkoa ipini. ad. (Haserrearen adierazleak) fruncir el ceño. Haserre aurpegia jarri, bekokia zimurtu.
belar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marihuana.
belarertzekue eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman. Ixiltze ez bahaiz belarrertzeko bat emangoiat! (AN)
belarri-handi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) orejón/a. Belarri handi-handiak dituena.
belarriko zolda baino eskasagoa izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
belarrimotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Euskaraz ongi hitz egiten ez dakiena.
belarritaraino jarri. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida, ponerse las botas comiendo.
belarriyak gorri jarri. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) poner a caldo a alguien.
belarrizkinakoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman. Mutikuak, formal ez bazabizie, belarrezkiñako bana emongo dotsuet. (BB)
belarrondokoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.
belaxka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) poco hábil, blandengue.
beldurti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a. Erraz beldurtzen den pertsona.
belendrin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chinche, travieso/a. Ume zirikatzaileak edo bihurriak izendatzeko erabiltzen da. Zertan habil hor belendriñori; harrapatzen bahaut, ikusiko don! (BB)
beleta. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inestable. Norbait aldakorra dela adierazteko adjektiboa.
belunabo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo. Gatz gutxiko pertsona. Ez haizela konturatu zer egin daben, hi haiz izateko belunabua! (BB)
berbalapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. Ezin jonat berbalapiko horren onduan egon, kriston abarketia jakan-eta. (BB)
berbatu. ad. (Bestelakoak) hacer tongo. Zerbait jokoan egon eta arerioari irabazten utzi.
berde bat. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro.
berdiek. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) picolo.
bere kasa. adlg. (Bestelakoak) a su bola, a su rollo.
bereak eta bi entzun. ad. (Haserrearen adierazleak) oir las de dios. Norberaren kontra haserre esandakoak entzun.
bereak eta bi esan. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios, montar un pollo, montar el chocho. Norbaiten kontra, zeharo haserretuta, handiak esan. Kristonak eta bi esan jittuan alkatian kontra. (BB)
berekoi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) egoísta. Bere buruarengan bakarrik pentsatzen duena. Berekoi hutse izen den Mikelekin ertetzen hasitte! Bazakiñan neri´re gustatzen zitela.
berezi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tiquismiquis, quisquilloso/a.
bero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.
bero-bero egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente, estar excitado/a. Sexurako gogoz egon.
beroaldia euki. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexurako gogoz egon.
berotu arraio iña (egon). ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente, estar excitado/a. Sexurako gogoz egon.
berotua eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.
berotuta egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente, estar excitado/a. Sexu gogoz egon.
berritsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena.
berue emon. ad. (Bestelakoak) dar la brasa, meter la chapa. Jardun astuna izan norbaitek. Hoi dek berue ematen ai haizena! Nazkau inber nauk…!(AN)
besamotza. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) de brazo corto.
bestondo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.
bete-betean asmatu. ad. (Bestelakoak) dar en el clavo.
betekada. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
betekax. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Mozkor franko harrapatzen duenari esaten zaio. (I)
beteta. adlg. (Amodioa eta sexua) preñada, con el bombo. Haurdun.
beteta egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar preñada. Haurdun egon.
beti presaka. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cagaprisas.
betiko asto zakilak. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) picolo.
biaje. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) chute.