Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

susa. iz., adj. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) peleón/a.

susalbero. adj. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, cachondo/a. 1. Segituan susaltzen dena. Sexuañki bero-bero eginda egoten dena. (I)

susara egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexu gogoz egon. Emakumezkoentzat erabili izan da. Atso hoi susaa ziok.

susara juan. ad. (Amodioa eta sexua) estar caliente.

sustantzibako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre. 1. Geldoa, motela.

sutan jarri/egon. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri.

sutu. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño. Asko haserretu.

takar. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, bruto/a, bestia, animal. 1. Abileziarik edo trebetasunik gabea. 2. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. Izaeraz zakarra. 1. Hi oso takarra haiz lan fin hauek eitteko! (AZK) 2. Hain da takarra, iñok ez dula nahi izeten bearekin jolasin ibili. (AZK)

taket. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Tentela, motela. (I)

taket. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, grandullón/a. Handikotea, baldarra. Lekeition kirolen batean txarra denari esaten zaio (https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/). Taket galanta ein da zure semia / Zure seme taketak eindako astokerixia.

talaian egon. ad. (Bestelakoak) estar al loro, estar atento/a. Erne egon. Talaixan egon biharko gaittun, bestela ez jonau txokolate berorik jango. (BB)

talo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a.

talo-aurpegi. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cara de pastel. Aurpegi handi eta biribila. (BGP) Hoi talo-arpeye dakena zuen etxepeko horrek! Marrazki bizidunetako pertsonaje bat ematein!(AN)

tarrapatari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cagaprisas. 1. Beti korrika eta presaka dabilena. (I)

tarratero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. 1. Uzkertia. (I)

tartail. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cochino/a, guarro/a.

tartaka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) charlatán/a. 1. Berritsua, kalakaria. (I)

tartera zahar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a. Mugimendu gutxikoa. (BGP)

tatan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) insignificante. 1. Txikia, baliorik gabea. (I)

temati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki.

temoso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki.

tenker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.

tente. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena.

tente jarri. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

tentel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, atontado/a.

tentetu. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

tiki-tiki egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

tinba . iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona. Tinba earra zeuan atzo!

tio Ameriketatik etorri. ad. (Amodioa eta sexua) venir la berza, bajar la regla. Hilekoa etorri. Bilddurtuta najaon. Oin dala hiru egun zonan etortzeko tio Ameriketatik, eta ez jakiñat abioia galdu-edo. (BB)

tipulaburu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. 1. Txoriburua, ergela. (I)

tipulanegar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Negar faltsutan aritzen dena. (I)

tirtiri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inquieto, guindilla, culo inquieto/a. Leku batean geldirik egon ezin dena. Ezin du geldik eon, tirtiri hutse da. (AZK)

tirue in arte jan. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.

titi punting euki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tener los pezones en punta o duros.

titi-handi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena

titibalantzie. iz. (Amodioa eta sexua) balanceo de los pechos. Sostenak jaztie ahaztuta erten niñenan laxtreka itea eta hoi den titibalantzie ibili nuna!(AN)

titoli. iz., adj. (Amodioa eta sexua) afeminado. Maritxua. Igorri nesken gauzek, danak gustatzen zaizko. Hori titolixe dana! (AZK)

tongolari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tramposo/a. 1. Tranpati samarra. (I)

tonto plantan. adlg. (Bestelakoak) sin darse cuenta. Akordatu/konturatu ere egin gabe. Tonto plantan mozkor galanta harrapau gendun. (AZK)

tontoharrue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ponerse gallito, farruco/a. Dana jakingo balu bezela hitzeitein baño tontoharro bat den!(AN)

tontolapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela. Tontolapikue haiz ba! Ez haiz festikin enteratzen! (AZK)

tope jarri. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu. Neska hue ikusi nunen tope jarri nitzen.