Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

biajea izan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

biboterre. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) picolo. 1. Izaera txarrekoa, militarra, goardia zibila. "Hik azkenean biboterre bat ekarriko don etxera".

biharamun. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Festa ondorengo ondoeza. Buf... ze ibili giñonazen atzo? Demaseko bixamonakin esnatu non!

bihotz(a). iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.

bilaba. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Zitala, faltsu samarra. (I)

billaba. adj. (Bestelakoak) travieso/a.

biolin jotzailea izan. ad. (Amodioa eta sexua) ir de carabina, ir de sujetavelas.

bisigu begiak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ojos de clavo. Parranda egin ondoren, biharamunean geratzen zaizkigun begi gorri eta handituak. Zer, gaba osuan elektrikiakin sopletatzen ibilli haiz ala? Horrek dittuk bisigu begixak! (BB)

bixigu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a, deforme. 1. Ergela. 2. Aurpegian akatsak/deformazioak dituena.

biziztura. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vivaracho, inquieto, guindilla. Pertsona bizia, geldirik egoten ez dena. Horrendako ez jaok lotuko daben sokaik. Hori dok bizizturia! (BB)

bokalak ahotik erorita ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

bonboarekin. adlg. (Amodioa eta sexua) preñada, con el bombo. Haurdun.

bortitza. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.

botia zimurtu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) darle culo a la bota. Zahato barruan dagoen dena edan. Ez jok denpora asko egin botia zimurtzen, arraixua! (BB)

brageterre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guindilla, culo inquieto/a. Zirikatzailea. Malizirik gabeko okerkeriak egiten dituzten haurrei deitzen zaie horrela, gauzak hankaz gora jartzean adibidez. (https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)

brutala. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.

bueltarik ez izan. ad. (Bestelakoak) no tener remedio.

buerda batean egon. ad. (Bestelakoak) estar sufriendo.

bukatu. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Orgasmora iritsi.

bultzada. iz. (Amodioa eta sexua) echar un polvo.

burduntzipalu. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) larguirucho/a, palillo, alambre. Mehea eta luzea. (BGP)

buruarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. Ganora gutxiz eta arinkeriaz jokatzen duena.

burueskax. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a.

burugogor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki. Jaionek Intxortako puntia Bizkaixa dala, eta aldemeneko danak ezetz. Gero Zaragozakuak direla burugogorrak! (BB)

burura jo. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) subirse a la cabeza. Alkoholak edo beste gauzaren batek burura igo. Goizeko zortziretan baraurik haizpurutxu bat erre najuan eta aguro jo jostan burura. (BB)

burutik behera kaka egin. ad. (Bestelakoak) tomar el pelo.

burutik jota egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Anek etxetik alde egingo duela dio. Burutik jota dago!

busti. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Orgasmora iritsi.

busti. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar.

busti. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

busti. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. Sarri mozkortzen dena. Oin´e kopie eskuen hartute? Bustixe haiz gero!

buztan. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

buztangabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica. 1. Gizona ez dena, koldarra. (I)

buztanzorrotz. adj. (Amodioa eta sexua) cachondo/a. 1. Larrutarako prest dagoena. (I)