Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
mingainluze. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a. 1. Sekreturik gordetzen ez dakienari esaten zio. (I)
mingainmotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tartamudo/a.
ministro. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
minontzi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) débil.
mirubuztan. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
mizkin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) de mal comer, melindroso/a, callado/a, antisocial. 1.Oso gutxi jaten duen pertsona, eta ez edozer. 2. Beti isilik dagoena, jendeareakin egotea maite ez duena. Umetan mizkiña zuan jaten, baiña kankaillu ederra egin dok. (BB)
mizto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a.
miztoluze. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
mokofin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. Beti onetik eta gozo jaten duena.
mokogoxo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. 1. Bere gutiziak, besterik ez, jaten dituena. (I)
mokokari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) peleón/a.
mokoker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Gauzak erdizka eta modu txarrean esaten dituena. (I)
mokolo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a. Adimen gutxi duen pertsona.
mokomehar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) deforme.
mokordo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) amorfo/a. Oso itsusia. (BGP)
mokordoustel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Pertsona gaizto eta ustela. Ustelkerietarako besterik balio ez duena. (I)
mokoti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mocoso/a. Mukiak dariola dabilena. (BGP)
mokox. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) deforme.
mokozikin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Zikin eta zabar mintzo dena. (I)
moldakaitz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desmañado/a, poco hábil. Edozein jarduera ikasten zailtasunak dituena edo jarduerak zuzen eta behar den moduan egiten ez dituena. Unibersidadian ibillittakua izango dok, baiña holako moldakatxik ezin leikek topau hasi Bilbon eta Donostiara bittartian. (BB)
moldegabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe. 1. Traketsa oso. (I)
momorro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a. 1. Isila, maltzurra. (I)
mondejue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela.
mortadelue. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cegato/a, gafotas.
mostrongona. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tosca, seria. Kopeta iluna izaten duena edo beti serio egoten dena. Hori don mostrongonia, ikustiak be bilddurra emoten jon. (BB)
mosumerke. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) besucón, -a. Muxuak erraz ematen dituenari esaten zaio, arrazoi barik muxuak emateko ohitura duenari. (Iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)
moteltzio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) soso/a.
mottel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, soso/a, sin sangre. Gatz gutxiko pertsona.
motz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Kaskarin eta kirten samarra.
motz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a. Txikia, gizena eta sendoa
motza izan. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ser tonto, -a, ser corto, -a.
motzanekue izen. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ser tonto, -a, ser corto, -a. Motzanekue den hori, eztin txiste bat harrapatzen!(AN)
motzolina. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a, rechoncho, -a. Gizena. (Neskekin erabiltzen da normalean) Neska motzolina batek erten zin atea. Harek zauken gerri-bueltie!
mozkorpoto. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. Sarri mozkortzen dena.
mozkorti. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. Sarri mozkortzen dena.
mozkortzio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. Asko edan ohi duenari esaten zaio. Oiñ´e eranin, ze mozkortzio haiz hi! (AZK)
mozkote. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rechoncho, -a.
mozolo/a. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela.
moztaka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pequeñajo/a, chaparro, -a.
muku. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
muturbero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
muturfin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita.
muturluze. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. 1. Muturra besteen gauzetan sartzeko ohitura duena. (I)
muturrandi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) deforme.
muturtsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tosca, seria. Kopeta iluna izaten duena edo beti serio egoten dena.
muturtxuri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita, de mal comer. 1. Jale txarra. (I)
muturzorrotz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
mutzurdin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) viejales.
muxurdin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
muzkin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica.