Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
ergela. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
ergelputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
erlamiño. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) plasta, plomo, pesado/a. Pertsona astuna. Hori erlamiñuori aldemenian eukitta, kaja bat aspirina gutxi dok. (BB)
ernegatu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal genio.
erokaskailu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.
eroputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
erozakil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loco/a.
erre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Oso erraz haserretzen dena. Ezin leixo larregi zirikatu, erriagua dok zera baiño. (BB)
erreta. adlg. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chinado/a, amargado/a.
erretxin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Oso erraz haserretzen dena.
erretxin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) impaciente.
erromes. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarro/a.
eskergaizto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desagradecido/a.
eskuarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, peleón/a.
eskuluze. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ladronzuelo/a, sobón/a, pulpo. 1.Asko ukitzen edo laztantzen duen pertsona (zentzu gaitzesgarrian). 2. Lapurra
eskumakil. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos.
espantuntzi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
etxaperro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pobre.
etxekalte. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) despilfarrador/-a. Norbere etxearen edo interesen kontra ari dena. Askotan broma giroan erabiltzen da. Ze ibili haiz etxeko ollaskoik onena lagunai errealatzen? Hi haiz etxekalte, hi! (ZE)
euli. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
euli kapau. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo. Gatz gutxiko pertsona.
eulikaka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
euskalkaitz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Euskaraz gaizki hitz egiten duena, hizkuntza ongi erabiltzen ez duena.
exkallu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena.
ezinbizi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) codicioso/a.
ezinsufritu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envidioso/a.
fandanga. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pingo, pendón, golfa. Parranda asko gustatzen zaion emakumea. Fandanga ederra izan zonan gaztetan, eta oin be, lehengo lepotik burua. Ondo egitten jon, eginddakua egindda! (BB)
fardel. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desgarbado/a, dejado/a, desaliñado/a. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona.
farfail. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
farol. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan. Bergara aldian ez jaok kalian argi biharrik han dagozen farol pilliakin. (BB)
faxista. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) broncas.
flamenka. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pingo, pendón, golfa. Parranda asko gustatzen zaion emakumea.
fraidemutur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. 1. Mokofina, goxozalea. (I)
frakalaso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rudo/a.
freskatxona. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pingo, pendón, golfa. Parranda asko gustatzen zaion emakumea.
funsgabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
futitu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza, sin sangre.
gaizki bataiatua. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Pertsona gaiztoa. (I)
gaizkijaio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
gajomarta. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Hi haiz, hi, gajomarta! (AN)
galtierro. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) derrochador/a.
galtzaundi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.
gamelu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lento/a.
ganadu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona.
ganbaratik egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar para Tudela.
ganbelu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
gangar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a, insensato/a, creído,-a, engreído, -a, atolondrado, -a. Ergela, harroa, zentzu gutxikoa.
gangil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial, sin sangre. Bizitasun gabeko pertsona, arranke gabekoa. Baita gauzak ganora gutxirekin egiten dituena ere. (Iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)
ganorabako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial. Bizitasunik eta ganorarik ez duen pertsona.
gantzopil. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Odolbakoa. (BGP)