Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
garda. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) marrullero, -a, marrajo, -a.
gatzipe(ye). adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, soso/a. Gatz gutxiko pertsona. Gatzipeye den ba neska hori! Gustoko mutille ikusi ta ezta ikeraik´e!
gatzipeko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, soso/a. Gatz gutxiko pertsona.
gauez egindako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
gautxori. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
gauzeztan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pequeñajo/a, insignificante, enano/a. 1-Txikia. 2- Ez duena ezertarako balio.
gaztalehor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
gaztanbera. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Ganora gutxiz eta arinkeriaz jokatzen duena.
geldo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Pertsona motela.
gezurtero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) trolero/a, mentiroso/a. Gezurrak barra-barra esaten dituena. Gizurtero patatero, ogi txiki panadero. (BB)
gezurti. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) trolero/a, mentiroso/a. Gezurrak barra-barra esaten dituena.
gibel-handi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia. Gibelaundixa haiz gero, afarirako arrautzak ekartzekotan heu geratu eta ekarri ez! (BB)
gizagaixo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pringado/a, mojigato/a, empanao, desgraciado/a.
gizajo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pringado/a, mojigato/a, empanao, desgraciado/a.
gizon usaia. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) olor a tigre, olor a humanidad.
gogaikarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) plasta, pelma, fastidioso/a. Amorrua edo asperdura sortu edo eragiten duena. Burutik gora egindda najaok hirekin, gogaikarrixori! (BB)
gogor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) fuerte. 1. Erdarazko "fuerte" eta "heavy" hitzen euskarazko ordaina.
gori goriye. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) estar caliente.
gorotza bezain alferra izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
gose. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) codicioso/a. Dirua edo bestelako gauzak edukitzeko grina handia duen pertsona. Biharrian nerekin diharduena gosia don; ama be saldu egingo leuke dakana baiño gehixau lortzeko. (BB)
gosepasatu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pobre, comilón/a.
grua eruan. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar aplatanado/a, estar apalancado/a.
gruakin egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar aplatanado/a, estar apalancado/a.
guarino. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Pertsona apetatsua, egun batean sekulako agurra egin eta beste batean kasurik ere egiten ez duena. (Iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)
haixe. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Tenperamentuz edo aldartez erraz aldatzen duena. Gure maixua baiño haixiagorik! Horri ez jaok antzik emoteik. (BB)
haize. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) charlatán/a.
haizea (bezalakoa) izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inestable. Norbait edo zerbait aldakorra dela adierazteko esamoldea.
haizeburu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. "Aizak Laxaro, ba al dakik zer egin duen Koxmek? Ba, hori den haizeburuarekin edozein gauza!" (I)
haizepoltsa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loco/a.
haizeputz. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
haizetsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Tenperamentuz edo aldartez erraz aldatzen duena.
haizetsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a.
halamoduzko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dudoso/a, deficiente. Kalitate txarrekoa, pertsona edo tresna. - Hori kanpiñori halamoduzkua don. - Orduan, jabia modukua. (BB)
handipot. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
hankazikin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) guarro/a.
harri kozkor. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tener un marrón, rollo, chungo.
harrikada eduki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Mendixen gora hankautsik antxintxike ikusi diñat. Horrek zauken harrikadie!
harrokillo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena. Harrokillo galanta hori, eta txakurran putza be ez jok balio. (BB)
harroputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante.
harrosko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena.
hau dek estanoie!. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) ¡vaya panorama!. Ni etxea presaka jun eta hoi da estanpie bilau nuna… bat zurrunkaka ta bestie telebisiyun aurrin atontaute!(AN)
haundi añe lerdo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Barkaien, baño… hire gizona haundi añe lerdo den!(AN)
haundigurako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan.
haundimaundi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
haundiusteko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan.
hezibako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salvaje. Inongo errespeturik ez diena ez pertsonei, ez gauzei.
hezurbeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) extranjero/a.
higuingarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a.
hitz-aspertu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotorro/a. 1. Hizketan hasi eta denak gogaitzen dituena. (I)
Hitz-faltsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Faltsua, bere hitza betetzen ez duen pertsona. (I)