Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
kakahuts. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a, insignificante. 1. Ezertarako balio ez duena. (I)
kakaiñero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a. Beldur handia duen pertsona.
kakalardo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, mentiroso/a.
kakalarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cagaprisas.
kakalehorra. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela.
kakamokordo. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica.
kakanahastaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salsero/a.
kakanarru. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Garaieraz txikia dena. Hi, mutikua, zer egitten dok tabernan, ondiok barrara be ez haiz aillegatzen-eta? Kanpora, kakanarruori! (BB)
kakaneskatila. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) niñato/a, crío/a. Oraindik ume dena, nerabe izatera iristen ez dena.
kakapirri. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inquieto, impaciente, culo inquieto/a. 1- Leku batean geldirik egon ezin dena edo lasai egoten ez dakiena. 2- Pazientziarik ez duena.
kakati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a, cobarde, gallina. Erraz beldurtzen den pertsona. Zezenan aurrian hire kantzontzilluak ikustekuak izango dittuk, kakatixori! (BB)
kakazabal. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a.
kakazorro. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. 1. Pertsona nardagarria, nazkagarria. (I)
kakazu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica, sinvergüenza.
kakerre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal genio.
kakin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a. Erraz beldurtzen den pertsona.
kakol. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
kakontzi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica.
kalabazero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mal estudiante.
kalamidadie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, lerdo/a. Hi haiz, hi, kalamidadie! Bat buena eztek iten!(AN)
kale txakur. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) golfo/a. Bizi osoa kalean ematen duena. Hamalau urte bete orduko kale txakur galanta zuan hori. (BB)
kamuflatu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
kankailu/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Pertsona handia eta ibilkeraz baldarra. Horrek gangailluorrek dakan itxuriakin gutxienez saskibaloiko jokalarixa izango don. (BB)
kanpolarrosa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) obsequioso/a con los de fuera de casa. Etxetik kanpora portaera zintzo eta atsegina duena; etxean, aldiz, erabat aurkakoa. Kalian gizon atsegiña zuan, baiña etxian bizimodu ona ez jotsak emon andriari. Kanpolarrosia izan, besteik ez jaok hamen! (BB)
karakari. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a. 1. Isilik egoten ez dakiena. (I)
kardantxilo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena.
karibezale. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vividor/a.
kaskagogor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki. Kaskagogorra haiz, neska! hori ez den hola!
kaskail. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) enclenque. Indar gutxi duena, ahula.
kaskajo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ligero/-a de cascos, insensato/a, majadero/a. Kaskarin eta kirten samarra.
kaskarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. Ganora gutxiz eta arinkeriaz jokatzen duena.
kaskauta egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Ertzaiñen aurrin goma-orruk atatzen ibili dek Jon. Hori kaskaute ziok!
kaskazu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.
kasketoso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki.
katubusti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica.
kaxkarri. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. 1. Zikin eta zarpail ibiltzen dena. (I)
ketatu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica.
keto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre, latoso/a, molesto/a. 1- Geldo, motel. 2- Nekagarri, gogaikarri. (BGP)
kikil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a, cobarde, gallina. (Mugitzeko) adorerik ez duena. (BGP)
kilin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita, sin sangre. 1. Ganora gabekoa. 2. Janariarekin muturtxuri eta mizkina dena. "Hau dok hau neska kilina!" (I)
kirten. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bruto/a, ligero/-a de cascos, gamberro/a, insensato/a, majadero/a. 1- Ergela, adimen gutxikoa. 2- Izaeraz zakarra dena.
kitolis. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
koipelustre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, dejado/a, cerdo/a, mugriento/a, cochino/a, sucio/a. Fardel, narras eta zikina. (BGP)
koipetsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a. Gozoa izan nahi eta higuingarria besterik ez dena.
koipezto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, mugriento/a, cochambroso/a, cochino/a, sucio/a. Ugerdo zikina. (BGP)
koitadu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bobalicón/a, ingenuo/a, alelado/a, pringado/a, desgraciado/a. 1-Maleziarik gabekoa eta lasaia. 2-Zorte txarra iza(te)n duena edo besteen mende egon ohi dena.
koko. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) picolo.
kokolo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a. Adimen gutxi duen pertsona. Kokolua izatia hori dok! Emongo nixkio pare bat belarrondoko espabillatzeko. (BB)
komediante. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
kontakatilu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a, chivato/a, correveidile, soplón/a, acusica. Salataria.