Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
hitzin eta hortzin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. Etzakiat nola arreglatze haizen, baino hik, madarikaziyuek hitzin ta hortzin beti!(AN)
hitzontzia. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a, chivato/a, correveidile, soplón/a. Kontakatilua.
Hodeibeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gafe. 1. Zorte txarra erakartzen duena. (I)
hontz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
hontza. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
hontzarmario. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
hordi mokor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
hotsaundi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
hozkildu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) friolero/a.
idiota merkie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela. Eztek erreza hi baño lerduo izetie! Idiota merkie!(AN)
idor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, codicioso/a, agarrado/a, tacaño/a, seco/a, soso/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. 3- Geldoa edo ekintzak egitera animatzen ez dena.
ijito. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ladronzuelo/a. 1. Lapurra, ohoina. Iruzurtia. (I)
ikaratu. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonarse.
ilupa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial, inútil. Ganora gutxiko pertsona.
inozo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a.
inpernuko txikitue baño gaixtuo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria. Bihurriye bakarrik? inpernuko txikitue baino gaiztuo dek!(AN)
iñuzente. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela.
ipurdantzari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a.
ipurdi estuarekin ibili/egon. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a.
ipurdiharro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
ipurdimilikatzaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos.
ipurgarbitzaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos, pelota, pelotillero/a. Gauzak gehiegi laudatzen dituen pertsona eta, gainera, bere onerako. Egunen baten nagusixan frakei pegauta geratu bihar haiz, ipurgarbitzaillioi! (BB)
ipurloka. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inquieto, culo inquieto/a. Leku batean geldirik egon ezin dena. Egon hadi geldik, ipurlokioi! (BB)
ipurterre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde, nervioso/a. Haserretzeko edo kezkatzeko gauza gutxi behar izaten duena.
ipurtxar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. mehea, iharra
ipurtzuloko bat eman. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar de hostias. Horrek ipurtzuloko bat merezi du! Ipurtzuloko bat eman dit!
ipurzikin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) guarro/a.
irentsi. adj., ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) devorar, tragar la comida, envidioso/a. Jatekoa azkar jan, ia kalte egiteko moduan. Hik jan ez dok jaten, hik iruntsi egitten dok. (BB)
irkin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) agarrado/a, tacaño/a. Duena beretzako gordetzen duena.
iskixu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
itxuragabeko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia.
itxurante. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) charlatán/a.
jaiki. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena.
jainkotxiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sabiondo. 1. Bere ustez, beti arrazoia duena, dena dakiena. "Hi bai haizela jainkottikia! Zer uste duk hirea bakarrik dela ala?" (I).
jakile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) comilón/a. 1. Asko jaten duena. Tripontzia. (I)
jangartsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal comer.
jantxakur. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gorrón, chupóptero/a, parásito. Besteren kontura ibiltzen den edo bizi den pertsona. Politiko jende hori dana jantxakurrek dittuk. (AZK)
janzulo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) comilón/a.
jardune eduki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia izan. Hi, ardo-zopak jan al ditu hire lagunek? Hoi den jardune daukena!(AN)
jaregin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desgarbado/a, dejado/a. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona. Hain jareiña izetia! Danari laga jotsak; begiratik ze ule griña eta erropa jira darabillen. (BB)
jittie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, sinvergüenza. Lotsa gutxiko pertsona. Sekuleko jittie dake zure ahizpek, beti nahi duna iteu!(AN)
kabroia. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta, cabrón, capullo.
kaiku. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a, insignificante. Pertsona ergela.
kaikutzar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. 1. Ergel handia. Oso adimen gutxiko pertsona. (I)
kaka esplikau. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) explicar chorradas. Azalpenak ematea ezer ez azaltzeko. Tabernan kaka esplikatzen ai hunan eta danok aldein giñenan.(AN)
kaka praketan egin. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rajarse, acojonarse, achantarse. Egoera larri batean edo estutasunean atzera egin edo beldurtu.
kaka-mutiko. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) niñato/a, crío/a. Oraindik ume dena, nerabe izatera iristen ez dena. Zelan edango jok horrek kalimotxua? Kakamutikua dok barren! (BB)
kaka-ume. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) niñato/a, crío/a. Oraindik ume dena, nerabe izatera iristen ez dena.
kakaberatu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica.
kakagizon. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica.