Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

danak jorratu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).

danbatekoa harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.

danborra. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga.

dangatero. adj. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Zurrutari ematen diona. (I)

dantzan balantzan ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

dardaizio. iz. (Bestelakoak) paliza.

demandan egin. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de bronca. Eztabaidan jardun gogor. Etxera berandu aillegau eta, gaiñera, demandan egin najuan aittakin. (BB)

demasa. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.

desditxie. iz. (Bestelakoak) lio, bulla, jaleo. Bahuan han bullie ta desditxie motel!(AN)

dirua xahutu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).

ditxosozko. adj. (Haserrearen adierazleak) dichoso. Hi al hitzean ditxosozko Mikel hori? Banakean gogue hi ezautzeko! (AN)

dixkurau. ad. (Bestelakoak) confundirse. Euskerako azterketan dixkurau in nitxunan galdera baten, ta irakaslie ezten konturau!(AN)

dixkuruen. adlg. (Bestelakoak) sin darse cuenta. Dixkuruen okerreko botoiei zapaldu nitxoan, ta kontaktu danak borrau ziztek mobilletik...(AN)

dizerdit. ad. (Bestelakoak) me la suda.

doilor. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ruin, mezquino/a. Pertsona zital eta harroa. Doillorra haiz hi, doillorra; eskolan burrukan hi baiño gutxiago direnekin bakarrik sartzen haiz, billau egixaz heure taillakuak. (BB)

dontsu. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) feliciano/a, happyflower. Pozik bizi den pertsona. Dontsua izateko gure arrebia moduan bizi bihar dok: egun osua iretargixari begira. (BB)

dotore. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) de puta madre, distingido, elegante, ¡que buena!.

drixken ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de bronca. Ontxen’e drixken zabiltzen bi hoyek… beti berdin ditun! (AN)

drogoso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) broncas, follonero/a. Zalaparta guztietan ibili eta zalapartak asmatzen dituena. Drogosuak Arrasateko kuadrilla horretakuak; beti jaleo danen erdi-erdixan harrapatzen jittune. (BB)

duango. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gorrón, chupóptero/a, parásito. Inoiz ordaintzen ez duena, edo doakoak diren kontuetara bakarrik apuntatzen dena. Habilidadia euki bihar dok, txikiteuan zapatuero egin eta sekula ordainddu ez. Eskerrak kuadrillan duango bakarra daguan! (BB)

dunbelakin. adlg. (Amodioa eta sexua) preñada, con el bombo. Haurdun.

durdula. iz. (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón. Neska ederra eta erakargarria. Hori dok durdulia hori! Demasekua jaok! (BB)

earki baten. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) de puta madre. Earki baten ibili giñen Herri Urratsen!

earra jun. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena. Atzokua earra jun huan!

edarra. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a.

ederra. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.

edu egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

egositako espageti. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sangre de nabo, sin sangre. Gatz gutxiko pertsona.

egoskor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Beti hik euki ber arrazoie! Egoskorro haiz egoskorro!

egoskorrean inork eraman ez. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ser cabezota. Norbait oso egoskorra dela adierazteko erabiltzen den esamoldea. Bai, horrek temai eutsikoyo, bai! Horri egoskorrian eztiyo iñork eamango. (ZH)

egundokoa. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.

egundokoak bota/esan. ad. (Haserrearen adierazleak) cantar las cuarenta.

egurra eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

egurtu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.

eleketan aritu. ad. (Bestelakoak) estar de palique.

Elorrio eduki. ad. (Haserrearen adierazleak) tener un marrón.