Hiztegia: Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

Kontulari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotorro/a. 1. Berritsua, kontakatilua. (I)

kopetadun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza. 1. Kopeta handia duena. Ausartegia dena. Lotsagabea. (I)

kopetaundi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza. 1. Lotsagabea. (I)

kriston fallua euki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar para Tudela, estar como una cabra.

Kusin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. 1. Gutxi jaten duena. (I)

lala. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre. 1. Gatzik gabekoa. (I)

lanberri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Beti lanez aldatzen ari delako, alferra den norbait definitzeko adjektiboa.

lapa zorrixe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Alferra. Hik beti dek aitzekin bat lanik ez iteko… lapa-zorriye baño alperro haiz!(AN)

lapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Kaikua, tentela. Beti negarrez hao, lapiko! (AZK)

lapikotxiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a, correveidile, soplón/a, acusica. Kontakatilua. Ixildu hai, lapikotxiki! (AZK)

lapurretero/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mangui, ladronzuelo/a. Lapurra. Tipo hori lapurretero hutse dek! Beti hemendik eta handik lapurretan!(AN)

lardabaiyue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Hi haiz lardabaiyue! Hori nola ingoek ba?!(AN)

lardaxkaie. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarrería. Ez hai ibili hor lardaxkan! Hartu tenedorie ta jantzan fundamentuz!(AN)

larru sendo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a. Pertsona bihurri eta lotsa gutxikoa.

laski. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, mugriento/a, cochino/a, sucio/a, desaliñado/a. Zikina. (BGP)

lataputero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) latoso/a. Ez hai izen lataputerue, ta alde ein zak hamendik!

lehor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, agarrado/a, tacaño/a, seco/a, soso/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. 3- Geldoa edo ekintzak egitera animatzen ez dena. Zegamako festata jun giñen ta dantza pillo bat ein gendun, baiñe nere gizon hau polborie baiño lehorro zan ba, ta ez zun bate dantzaik ein. Oiñ´e leheno bezelakotxe lehorra da; ez da ezertako animatzen! (AZK)

lehorranekua. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) seco/a, soso/a, sin sangre. Egun onik ere eztit esan… lehorranekue izen!(AN)

lelo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a. Adimen gutxi duen pertsona.

lepoker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. 1. Besteek zer egiten duten jakin nahian dabilena. (I)

lerdo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, bobo/a, ligero/-a de cascos, atontado/a, lerdo/a. Tontoa, kaikua. Lerdue zea ba, beti txorakei iguelak eitten ibiltzen zea. (AZK)

letxona. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena

likits. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) falso/a, sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.

litxarrero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) goloso/a, chorizo, mangui, ladronzuelo/a. 1- Ganora gutxirekin jaten duena, desorduetan eta, gehienbat, gozokiak. 2- Lapur txikia. 1- Zer zabizie hor armarixuan, letxarreruok? 2- Ez dok hori, ez, bankuetxe batera lapurretara juango; beti iblliko dok frutia, kolonia eta holakuak osten. Letxarrerua dok-eta! (BB)

lizun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.

lohi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.

lorrin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, sucio/a, chapucero/a. Gauzak trakets eta zikin egiten dituena. (BGP)

lotsabako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a, sinvergüenza. Lotsa gutxiko pertsona. Hori don izateko lotsabakua, amari be barre egitten jotsan horrek! (BB)

lotsagabe. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a, sinvergüenza. Lotsa gutxiko pertsona.

lupu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, ruin, mezquino/a. Azpijokoan dabilena. Argi horrekin, lupu bat besteik ez dok-eta. (BB)

mainontzi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica. 1. Marruz eta negarrez, mainak eginez aritzen dena. (I)

maiñoso/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica, llorón/a. Negar handiak egiten dituena (umeekin erabiltzen da batez ere). Hi umetan maiñoso bat hintzan, batez be gabaz. (BB)

makailu hazur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena. (BGP)