Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
saio. iz. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar.
saiua euki. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo. Larrua jo.
sakea eduki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener apetito. Jateko gogo handia eduki. Horrek zaukek sakie, katxapue bezela jarrikok. (AZK)
sakutik hartzera bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.
santa ageda kantatu. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
santuartu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) enchufado/a. Zerbaitetan aurrera egitea lortzen duena beste baten laguntzari esker. Bedeinkaziño guztiekin sartu zuen biharrian alkatiaren santuartu hori. (BB)
sarkor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. 1.Sudurluzea, besteen arazoetan sartzen dena. (I)
sarnoso. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) deforme. 1. Aurpegian akatsak/deformazioak dituenari deitzen zaio.
sasijakintsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sabiondo.
sasiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta.
sasikume. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta, cabrón, capullo.
sasiletratu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sabiondo.
sasiletrau. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sabiondo, listillo, pedante. Bere ustetan jakintsua dena eta jakintsu itxura egin nahi duena. Horrek sasiletrauorrek abadiak baiño berba haundixauak erabiltzen jittuk. Artaburua galanta, bai! (BB)
sasipizti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
saskil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, cerdo/a, mugriento/a, cochambroso/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a, desaliñado/a. Zikina, narrasa. (BGP)
saskilon(tzo/a). adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, sucio/a, guarro/a. Saskil handia. (BGP)
segail. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a.
segapoto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
seine. iz. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) niño/a. Etxeko txikia.
seitterdietan egon/euki. ad. (Amodioa eta sexua) ser estrecho. Zakila ez tentetu, hotza izan sexu kontuetan (gizonezkoa). Hau dok jiria! Gaba osua neska batekin ibilli eta erlojua beti seitterdietan. (BB)
sekulako besta bota/in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
semaforogorri. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mandona. 1. Dena galarazten duenari esaten zaio. (I)
senperrenak esan. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios.
sesioan ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) estar de bronca. Eztabaidan jardun gogor.
siku. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) agarrado/a, tacaño/a, seco/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. Hori don izateko sikua, dirua nahikua eta basuraik basura ibiltzen don jateko billa! (BB)
simaurpila. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica, cobarde. 1. Kakatia, beldurtia. (I)
sinkulin. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica. 1. Ndegartia. (I)
sitxa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, jeta, descarado/a, travieso/a, pillo/a, malo/a. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria.
soberan egon. ad. (Amodioa eta sexua) ir de carabina, ir de sujetavelas.
soinubakar. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pesado/a, pelma. 1. Beti gauza bera errepikatzen duena. (I)
sokatan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo
soman egon. ad. (Bestelakoak) estar al loro, estar atento/a. Erne egon. (BB)
sorgin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bruja. Izaera bihurri edo gaiztoko emakumea.
sorgin afaria. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.
sorgints. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) feo/a.
sua. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
suak eta garrak hartuta egon. ad. (Haserrearen adierazleak) como un/a energúmeno/a. Oso haserre egon. San Prudentzioko bide kurutzian bape kulpa barik atzetik jo najuan aurreko autua, eta han urten juan txoferran aldamenekuak suak eta garrak hartuta. (BB)
subiak pikau. ad. (Amodioa eta sexua) estar preñada. Haurdun egon. Subiak pikauta jaok. Sei hillabetekua bai, gutxienez. (BB)
subida bat izan. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche. Ikaragarria edo oso pozgarria denean zerbait.
sudurra zuritu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) meterse una raya, meterse un tiro. Marra bat sartu. Edarra illaria jauan komunian sartzeko, surra zuri-zuri makillauta urtetzen juan jentiak. (BB)
sudursartu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla.
sugea baino beroagoa izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a.
sugemihi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mentiroso/a. 1. Hitz faltsuez mintzo dena. (I)
sugepozoin. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Gaizto samarra, zital handia. (I)
sukaldelapiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena.
supixtailie. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) tocar los cojones. Zer haiz ba hi, supixtailie halakue! Hi etorri arte danok pake-pakien gatxaudean eta hi etorri ta danok diskusiyuen jarri gaituk! (AN)
sur-handi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) narigudo/a, narizotas. Sudur handia duena. (BGP)
sur-kako. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña. Sudur okerra. Horren sur-kakua eta lorito baten pikua antzerakuak. (BB)
sur-karakote. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña. Sudur okerra. (EAH)
sur-makur. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) ganchudo/a, aguileño/a. Sudur okerra duena. (BGP)