Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

potro-handi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.

potroak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones. Barrabilak.

potroak ukitu. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman.

potrojorran. adlg. (Bestelakoak) tocándose los huevos. Alferkerian, ezer egin gabe. Egun guztia potrojorran pasatzen dau horrek!

potroso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos, suertudo/a. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.

potrotakoa hartu. ad. (Bestelakoak) llevarse una hostia. Zerbait gaizki ateratzearen ondorioz atsekabea sortu.

potrotaraino. adlg. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos, hasta lo/as mismísimos/as, hasta las pelotas. Leporaino, nazka-nazka eginda.

potrozorri. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) fastidioso/a, mosca cojonera, irritante. Amorrua edo asperdura sortu edo eragiten duena.

potruak zimurtu. ad. (Bestelakoak) rajarse, acojonarse, achantarse, echarse para atrás. Egoera larri batean edo estutasunean atzera egin. (BB)

pott inda eon. adlg. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar aplatanado/a, estar apalancado/a. Nik ezin diñat gehixo, pott einde geldiu naun. (AZK)

pottobero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) cachondo/a. 1. Sexu harremanetarako beti pronto dagoen emakumea. (I)

pottoka. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

pottola/o. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.

pottolin. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

potxokeye. adj. (Bestelakoak) desgarbado/a, dejado/a. Buztiñezko figura bat iten sayau naiz ta hoi potxokeye erten zatena!(AN)

potxolo/a. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pocholo/a, gracioso/a, como para comerselo/a. Maitagarria dena.

potzolo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rechoncho, -a, regordete, -a.

poxpolin. adj. (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón. Neska ederra eta erakargarria.

pozean egon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon.

prakanasai. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.

pulpa-zakua emon. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar gordo/a. Gizena egon.

puntapaitza. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.

punttalakulo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante. Ezdeusa, ahula, gaixoa.

puntxe eduki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar como un roble. Puntx pixket falta zan… rokodromuen entrenau zan eta ikusikoen nola irebazikoenan!(AN)

purrunero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. 1. Ume puzkertia. (I)

purtzil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante, cerdo/a, guarro/a, marrano/a, despreciable. 1. Narrasa. Hi haiz neska purtzille! (AZK) 2. Txikia, kaskarra, arbuiagarria. Ziztrina.

putakume. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta, cabrón, capullo.

putaseme. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta, cabrón, capullo.

putre. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) buitre, águila. Beti zain-zain dagoena, ligatzeari dagokionez.

puxika. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) avispado/a, espabilado/a.

puzkarrero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. 1. Puzker pila botatzen duena. (I)

puzkerretero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pedorro/a. Puzkerrak botatzen dituena.

sabelehor. adj. (Amodioa eta sexua) estéril. 1. Emakume antzua. (I)

sagarrondo. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cabezón/a, pelota, melón. Buru handi-handia duena.

sagua klikatu. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.