Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
Elorrixo ikusi. ad. (Bestelakoak) pasarlas putas, pasarlas canutas, pasarlas moradas. Egoera larriak edo arriskutsuak igaro.
eltzeandi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
eltzetzu. iz. (Bestelakoak) picolo.
elur. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) cocaína. Kokaina.
emaneziñe. adj. (Haserrearen adierazleak) insoportable. Hoi da emanezine daukebena bi anai hoyek! (AN)
ematallie. adj. (Bestelakoak) generoso/a. Daukana errez ematen duena. Oso ematallie da nere iloba. Bere goxokiyek lagun danai eskeintze dizko.(AN)
emaxte gizona. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
emiak. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska onak edo itxurazkoak.
emoten dabena. adj. (Amodioa eta sexua) echado/a para adelante. Beroa den pertsona. Zapatuan egon nintzuan berakin, eta ze ondo! Loran jaok, eta emoten dabena dok, gaiñera. (BB)
endelu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
ene!. int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) ¡ay!, ¡que chollo!, ¡que buena!.
enpagugarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. Higuingarria. (BGP)
enpalagosoak. adj. (Amodioa eta sexua) pareja enamorada babosa, pareja sobona.
enrollatu. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar, darse el lote, morrearse, comerse los mocos.
entierro zibila egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) llevar a rastras a casa. Asko edan duenari etxeraino lagun egin, bera bakarrik joateko gauza ez delako. Bart harrapau juan harrapatzeko atxurra! Kerten eta guztikua. Azkenian entierro zibilla egin jotsen. (BB)
entramia euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener apetito. Jateko gogo handia eduki. Horrek jakak entramia! Txahal osua jango leuke. (BB)
epel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sangre de nabo, sin sangre. Besteekiko harremanetan beti ondo gelditzea nahi duena. Gatz gutxiko pertsona. Beti danan atzetik, epela dek ba! (AZK)
epelak eman/hartu. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu. Hartu dittuk epelak, gixajo horrek!
eperdisakuto. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi handiak dituena. (BGP)
eperditxikola. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi gauzeztana duena. (BGP)
epo. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki ezereza. (BGP)
eragin. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
erausian egon. ad. (Bestelakoak) estar de palique.
erdel. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) codicioso/a.
erdezu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarro/a.
erdibitartekue. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Bestelakoak) ni grande ni pequeño. Ez nakiñan ze talla beherko zun, ta erdibitarteko bat hartu nitxonan.(AN)
erdiko kaleko jaiak. iz. (Amodioa eta sexua) regla, berza. Hilekoa. -Ze, astebukaeran parranda? -Bai zea, parranda gutxi erdiko kaleko jaixetan...
ergela. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
ergelputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
erlamiño. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) plasta, plomo, pesado/a. Pertsona astuna. Hori erlamiñuori aldemenian eukitta, kaja bat aspirina gutxi dok. (BB)
ernari. adj., adlg. (Amodioa eta sexua) preñada, con el bombo. Haurdun.
ernegatu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal genio.
ernegatu eragin. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri. Umiak, kalera! Ernegau erain besterik ez dozue egitten-eta. (BB)
erokaskailu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.
eroputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
erozakil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loco/a.
errape puska. iz. (Amodioa eta sexua) buena delantera.
errape-handi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena
errapeak. iz. (Amodioa eta sexua) perolas, delantera. Titi handiak. Ez jakixat mardurarik daken, baiña horrek dittuk errapiak! (BB)
erre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Oso erraz haserretzen dena. Ezin leixo larregi zirikatu, erriagua dok zera baiño. (BB)
erregeari karta bat bidali. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin. Erregiei karta bat bieldu deutset eta gustora geratu naz.
errekaua egin. ad. (Amodioa eta sexua) declararse. Emakume edo gizonezko bati berarekin ibiltzea nahi duzula esan. Denpora asko pasau zuan errekaua egin orduko, baiña azkenian hasi zittuan alkarrekin goxo-goxo. (BB)
erreminta. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
errentia pagatzera juan. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin. Errentia pagatzera juan bihar juat, honek dittuk tripako miñak. (BB)
erreta. adlg. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chinado/a, amargado/a.
erretolikia euki. ad. (Bestelakoak) dar la brasa, meter la chapa. Jardun astuna izan norbaitek.
erretxin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Oso erraz haserretzen dena.
erretxin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) impaciente.
erretxindu. ad. (Haserrearen adierazleak) ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Jenio bizian jarri, haserretu. Tabernan etxera juan ezinga geratu giñuazen, eta juan ez banintzuan hobe; etxian zaharra erretxinduta jauan-eta. (BB)
erromes. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarro/a.