Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
erroskilla. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.
erruberan egin. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu. Aspaldixan baraurik najaok, eta erruberan besterik ez juat egitten. (BB)
erteerie bota. ad. (Bestelakoak) soltar disparates. Kriston erteerak botatzetxin hire alaba txikiyek! Nahiko parre iteñau!(AN)
eruana jo. ad. (Bestelakoak) hacer la vista gorda.
esango zoau!. int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) de nada. –Hi, eskerrik asko gaur laguntzeatiken! - Bai… esango zoau! (AN)
eskergaizto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desagradecido/a.
eskiatzera jun. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) meterse una raya, meterse un tiro. Marra bat sartu.
eskopeta garbitu. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
eskua sartu. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano.
eskuarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, peleón/a.
eskulanak egin. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano, hacer carantoñas. Pertsona biren artean laztandu, maite egin... jolasean ibili.
eskulanak ein. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse.
eskuluze. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ladronzuelo/a, sobón/a, pulpo. 1.Asko ukitzen edo laztantzen duen pertsona (zentzu gaitzesgarrian). 2. Lapurra
eskumakil. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos.
esne. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa. Semena, ernal-hazia.
espantuntzi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
esperoan egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar preñada. Haurdun egon.
espitoia. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) speed.
etxaperro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pobre.
etxekalte. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) despilfarrador/-a. Norbere etxearen edo interesen kontra ari dena. Askotan broma giroan erabiltzen da. Ze ibili haiz etxeko ollaskoik onena lagunai errealatzen? Hi haiz etxekalte, hi! (ZE)
etxerako modukoa. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, lindo/a, bonito/a.
euli. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
euli kapau. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo. Gatz gutxiko pertsona.
euliak kontatu. ad. (Bestelakoak) estar en la luna.
eulikaka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insignificante.
euskalkaitz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Euskaraz gaizki hitz egiten duena, hizkuntza ongi erabiltzen ez duena.
exkallu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena.
ezin hobea. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
ezinbizi. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) codicioso/a.
ezinsufritu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) envidioso/a.
ezta dixkurauta re!. int. (Haserrearen adierazleak) y una mierda, ¡anda ya!, ¡sí hombre!.
fandanga. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pingo, pendón, golfa. Parranda asko gustatzen zaion emakumea. Fandanga ederra izan zonan gaztetan, eta oin be, lehengo lepotik burua. Ondo egitten jon, eginddakua egindda! (BB)
fardel. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desgarbado/a, dejado/a, desaliñado/a. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona.
farfail. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
farol. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan. Bergara aldian ez jaok kalian argi biharrik han dagozen farol pilliakin. (BB)
farola hustu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) darle culo a la botella. Botila ardoa hustu. Lehenengo farola hustu juau, bigarrenari be gutxi falta jakok, eta holako martxan hirugarrenak perra-hots edarra eruan bihar jok. (BB)
farra. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona.
faxista. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) broncas.
felix-felix egon/ibili. ad. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) feliz, alegre, contento/a.
felixiano. iz., adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) feliciano/a, happyflower. Pozik bizi den pertsona.
fino/a izan. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) puto amo. Denean bikaina dena, fisikoki zein izaeran.
fitxak sartu. ad. (Amodioa eta sexua) ligar.
fiua baiño estuagua izan. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) ser un palillo. Oso pertsona iharra izan. Eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (BB)
flamenka. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pingo, pendón, golfa. Parranda asko gustatzen zaion emakumea.
fraidemutur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. 1. Mokofina, goxozalea. (I)
fraille berbetia. iz. (Bestelakoak) palabras huecas. Hitz jario handia, baina ezer gutxi esaten duena. Gaztetxekuok Udaletxera juan gaittuk zerbait konpontzera, hala ta be, fraille berbetia besterik ez juau entzun. (BB)
frakalaso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rudo/a.
frakazale. adj. (Amodioa eta sexua) calentorro/a. Gizonezkoen atzetik dabilena. Horrendako butanerua be balekua don; frakazale edarra don ba beroi! (BB)
fraketan sartu eziñik ibili. ad. (Bestelakoak) estar ufano/a. Pozez zoratzen egon; sarritan harrokeria puntu bat dauka. Fraketan sartu eziñik jabin disko bat grabatzeko esan dotsenetik. Badakin, munduko baterixa jotzailerik onena letxe. (BB)
freskatxona. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pingo, pendón, golfa. Parranda asko gustatzen zaion emakumea.