Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

kabitu ezin. iz. (Bestelakoak) inquietud.

kabroia. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) hijo de puta, cabrón, capullo.

kaiku. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a, insignificante. Pertsona ergela.

kaikutzar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. 1. Ergel handia. Oso adimen gutxiko pertsona. (I)

kaka. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.

kaka. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, parranda osteko ondoeza.

kaka bildu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu.

kaka biltzea biali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda.

kaka burutik behera egin. ad. (Bestelakoak) reirse a la cara, mofarse. Batek besteari nahi duen guztia egin. Honek mutiko zapuok adarra jo ez, kaka burutik behera egitten joskune. (BB)

kaka egina egon. ad. (Bestelakoak) estar depre.

kaka eman. ad. (Bestelakoak) dar la brasa.

kaka esplikau. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) explicar chorradas. Azalpenak ematea ezer ez azaltzeko. Tabernan kaka esplikatzen ai hunan eta danok aldein giñenan.(AN)

kaka praketan egin. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rajarse, acojonarse, achantarse. Egoera larri batean edo estutasunean atzera egin edo beldurtu.

kaka-mutiko. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) niñato/a, crío/a. Oraindik ume dena, nerabe izatera iristen ez dena. Zelan edango jok horrek kalimotxua? Kakamutikua dok barren! (BB)

kaka-ume. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) niñato/a, crío/a. Oraindik ume dena, nerabe izatera iristen ez dena.

kakahuts. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a, insignificante. 1. Ezertarako balio ez duena. (I)

kakaiñero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a. Beldur handia duen pertsona.

kakalehorra. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela.

kakanarru. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Garaieraz txikia dena. Hi, mutikua, zer egitten dok tabernan, ondiok barrara be ez haiz aillegatzen-eta? Kanpora, kakanarruori! (BB)

kakañea bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda.

kakaneskatila. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) niñato/a, crío/a. Oraindik ume dena, nerabe izatera iristen ez dena.

kakapirri. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inquieto, impaciente, culo inquieto/a. 1- Leku batean geldirik egon ezin dena edo lasai egoten ez dakiena. 2- Pazientziarik ez duena.

kakati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a, cobarde, gallina. Erraz beldurtzen den pertsona. Zezenan aurrian hire kantzontzilluak ikustekuak izango dittuk, kakatixori! (BB)

kakazorro. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. 1. Pertsona nardagarria, nazkagarria. (I)

kakin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a. Erraz beldurtzen den pertsona.

kako. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia aguileña, napia. Sudurra (batez ere handia edo okerra denean erabiltzen da). Horrek zaukek kakue! (AZK)

kalabazak eman/jaso. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar.

kalamidadie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, lerdo/a. Hi haiz, hi, kalamidadie! Bat buena eztek iten!(AN)

kale emon. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan.

kale txakur. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) golfo/a. Bizi osoa kalean ematen duena. Hamalau urte bete orduko kale txakur galanta zuan hori. (BB)

kalekume. iz. (Bestelakoak) urbanita. Hirian edo herri handian jaiotakoa. Kalekumiak dittun horrek, ez jakiñe "pagua" eta "haritza" zein zein dan esaten. (BB)

kamixeta txorterua. iz. (Amodioa eta sexua) camiseta sexy. Nun ingurau dek kamixeta txortero hori? Earki emateik!(AN)

kandelabro lanetan ibili. ad. (Amodioa eta sexua) ir de carabina, ir de sujetavelas.

kankailu/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) torpe, desgarbado/a, grandullón/a. Pertsona handia eta ibilkeraz baldarra. Horrek gangailluorrek dakan itxuriakin gutxienez saskibaloiko jokalarixa izango don. (BB)