Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

gogaittu. ad. (Haserrearen adierazleak) poner hasta las pelotas, poner hasta el moño. Amorrarazi; higuindu. Eskolako lanak eta dakagun irakasle higuingarrixak gogaittu egitten nabe. (BB)

gogor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) fuerte. 1. Erdarazko "fuerte" eta "heavy" hitzen euskarazko ordaina.

gogorra jarri. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

gogortu. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu. Goortute zaukeat.

gogue hankazpiyen. adj. (Bestelakoak) torpe, desgarbado/a, basto/a. Behingoz hasi inberko niki lanien baño… goue hankazpiyen!(AN)

golpe goorrik jo gabe egon. ad. (Haserrearen adierazleak) no dar un palo al agua. Atsalde osue golpe goorrik jo gabe pasau ta, nekaute haola?! (AN)

gomaorruen ibili. ad. (Bestelakoak) pisar a fondo. Ziztu bizian edo oso azkar ibili autoarekin.

gonazale. adj. (Amodioa eta sexua) calentorro/a, mujeriego/a. Andreen atzetik dabilena. Gonazalia neu be banok, baiña hori mandaeulixa baiño txarragua dok, higuingarrixa! (BB)

gorraizea eduki. ad. (Bestelakoak) hacerse el sueco. Gor pasakorra eduki zerbait entzutea ez denean komeni. Gorraixia ala? Hik ez dok entzun gura hiretako komenigarrixa ez danik! (BB)

gorri egon. ad. (Bestelakoak) estar sin blanca, no tener pelas. Poltsikoan dirurik ez izan. Ordaindduko don heuk tragua, atzo gabian urten egin najonan eta gorri najaon gaur. (BB)

gorri-hotsian ibili. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios.

gorriak ikusi. ad. (Bestelakoak) pasarlas putas, pasarlas canutas, pasarlas moradas. Egoera larriak edo arriskutsuak igaro. Eskalatzera juan eta lurretik hogei metrora sokia apurtu jakuan; gorrixak ikusi giñuazen handik urtetzeko. (BB)

gorringo biko arrautzak euki. ad. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) tener un buen par de cojones, tener los huevos bien puestos, ser un echado para adelante. Pertsona adoretsua, aurkako egoerei aurre egiten diena izan. Gizonezkoentzat erabili izan da. Gauzak gaizki urten arren, ez jok horrek atzera egingo: gorringo biko arrautzak jakazak-eta! (BB)

gose. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) codicioso/a. Dirua edo bestelako gauzak edukitzeko grina handia duen pertsona. Biharrian nerekin diharduena gosia don; ama be saldu egingo leuke dakana baiño gehixau lortzeko. (BB)

gotxo jarri. ad. (Bestelakoak) ponerse las botas comiendo.

goxo-lagun. iz. (Amodioa eta sexua) amante. Maitalea.

goxua egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Goxua hoa!

gozoa egon. ad. (Haserrearen adierazleak) estar rebotado. Zeharo haserretuta egon. Gauzia bero-bero jaok, hor ez jaok barregurarik; gauziak aldrebes urten jok, eta gozua egongo dok enkargaua! (BB)

griñak. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) greñas. Ile luze eta nahasia.

grua eruan. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar aplatanado/a, estar apalancado/a.

gruakin egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar aplatanado/a, estar apalancado/a.

guaia. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) guay, la monda, la leche, tremendo. Zerbait edo norbait modan dagoenean edo primerakoa denean.

guarino. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Pertsona apetatsua, egun batean sekulako agurra egin eta beste batean kasurik ere egiten ez duena. (Iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)

hagin-handi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) dentudo/a, dientes de conejo. Hortz edo hagin handiak dituena. (BGP)

haixe. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Tenperamentuz edo aldartez erraz aldatzen duena. Gure maixua baiño haixiagorik! Horri ez jaok antzik emoteik. (BB)

haixeatuta egon. ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Harrotuta. Nei ez hai haixeatu, haiziek ti-ta bajakotxiat eta!(AN)

haizea (bezalakoa) izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inestable. Norbait edo zerbait aldakorra dela adierazteko esamoldea.

haizea hartzera bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.

haizeburu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. "Aizak Laxaro, ba al dakik zer egin duen Koxmek? Ba, hori den haizeburuarekin edozein gauza!" (I)

haizetsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) veleta. Tenperamentuz edo aldartez erraz aldatzen duena.

haizpurutxo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro. Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa. Hik hire etxian batutako marijuania mundiala jaok; hiru haizpurutxokin edarra atxurkillia harrapau giñuan. (BB)

halamoduzko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) dudoso/a, deficiente. Kalitate txarrekoa, pertsona edo tresna. - Hori kanpiñori halamoduzkua don. - Orduan, jabia modukua. (BB)

hamabiak jo. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

hanka-jokua etara. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse, salir por patas. Alde egin. (BB) Lenguen sagarrak harrapatzea jun gitxinan goiko basarrire ta nagusiye azaldu zanien hoi den hanka-jokue atea genduna!(AN)

hanka-jotia etara. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse, salir por patas. Alde egin. (BB)

hanka-luze. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a.

hanka-mehe. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a.