Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
irkin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) agarrado/a, tacaño/a. Duena beretzako gordetzen duena.
irutxur egin. ad. (Bestelakoak) hacer tongo. Zerbait jokoan egon eta arerioari irabazten utzi. (BB) Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur egitten jok sarri-eta.
isatsandi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) pedazo de polla. 1. Zakil handia duen gizonezkoa. (I)
isatsdun. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) pedazo de polla. 1. Zakil handia duen gizonezkoa. (I)
isipu. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila. Han jauan isipua etara eta txiza egiñan hormara. (BB)
isipua gogortu. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.
iskixu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
itsua. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ciego. Droga baten ondorioen menpe egon.
itsusia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) feo/a.
itxuragabeko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia.
itxurante. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) charlatán/a.
itxurosua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, tío bueno, lindo/a, bonito/a.
itzela. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
itzontzikerik esan. ad. (Haserrearen adierazleak) venir con tonterías.
ixkue. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas. Hoi ixkue dana pelotai hori! Telebisiyuen eztu hainbestekue ematen…(AN)
izerdia partekatu. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.
izorrai. ad. (Haserrearen adierazleak) ¡joder!.
izugarria. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
jai euki. ad. (Bestelakoak) no haber nada que rascar. Ezertarako aukerarik ez eduki. Hau penaltixau atezaiñak ez bajok geratzen, guriak egin jok, benetan jai jakagu partidua irabazteko. (BB)
jaiki. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena.
jainkotxiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sabiondo. 1. Bere ustez, beti arrazoia duena, dena dakiena. "Hi bai haizela jainkottikia! Zer uste duk hirea bakarrik dela ala?" (I).
jakile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) comilón/a. 1. Asko jaten duena. Tripontzia. (I)
jakonitxokek/n. ad. (Haserrearen adierazleak) ¡le daba de hostias!, hasta recibir una hostia. Jakonitxokek zapla bat atzeko aho-haundi horrei… ia behingoz ixiltzean! (AN)
jale. iz. (Amodioa eta sexua) ligón, ligona.
jan. ad. (Amodioa eta sexua) hacer una mamada.
jangartsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal comer.
jankaye. iz. (Bestelakoak) comilona.
jantxakur. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gorrón, chupóptero/a, parásito. Besteren kontura ibiltzen den edo bizi den pertsona. Politiko jende hori dana jantxakurrek dittuk. (AZK)
janzulo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) comilón/a.
japu. iz. (Bestelakoak) japo.
jarduion/k!. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman.
jardune eduki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia izan. Hi, ardo-zopak jan al ditu hire lagunek? Hoi den jardune daukena!(AN)
jaregin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) desgarbado/a, dejado/a. Norberaren itxurari edo eginbeharrei erraz uzten diona. Hain jareiña izetia! Danari laga jotsak; begiratik ze ule griña eta erropa jira darabillen. (BB)
jaxue egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) tener resaca. Jaxue eongo nitxian ni, porlos, bi ordu bakarrik lo in banitun! (AN)
jira-jira inda egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Atzo ardo-egune zan eta atsaldeko lauretako jira-jira inda neon… xiexta junber izen nun!(AN)
jiraue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra. Hoi jiraue harrapau genduna atzo tonto-plantan! Ezta hasiberriyek izen baninen’e!(AN)
jittie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, sinvergüenza. Lotsa gutxiko pertsona. Sekuleko jittie dake zure ahizpek, beti nahi duna iteu!(AN)
jo. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.
jolasean ibili. ad. (Amodioa eta sexua) meter mano, hacer carantoñas. Pertsona biren artean laztandu, maite egin...
Jorgek egunonak emon. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu. Gaur goizeko zazpiretan Jorgek egunonak emon jostazak izarapetik. (BB)
jornaie. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra. Aze jornaie harrapau huana lengokuen, eh? Ez hitzean bapue eongo hurrungo egunien!(AN)
jorra. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
josepatxo. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua. Nik bidet-ien garbitzen nere Joxepatxo.(AN)
jota. adlg. (Bestelakoak) hecho polvo, para el arrastre, jodido/a.
jota egon. ad. (Bestelakoak) estar hecho/a polvo. Fisikoki nekatuta, gorputz txarreko edo moral bajuarekin egon. Atzo neskiakin apartau nitzuan eta jota najaok, ez jakat barriketarako gogorik. (BB)
jota-jota. iz. (Amodioa eta sexua) semental, macho ibérico. Beti larrutan dabilen gizonezkoa. Hor jatok gure jota-jotia gaba edarra pasauta. (BB)
jotama. ad. (Bestelakoak) flipar.
joxe-joxepa. iz., adj. (Amodioa eta sexua) lesbiana. Emakume homosexuala. Gizonakin hamar urtian bizi eta gero, konturau zan joxe-joxepia zala. (BB)
juerga. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona.
junde eon. ad. (Bestelakoak) estar en la luna.