Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

hanka-oker. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. Hankak parentesi forman dituena. Itxuria, hire onduan dagon hankaokerra zaldi gaiñian ibiltzen gazteik hasi zonan; edo, bestela, horren koskabilluak astunak dittun. (BB)

hankamakilek. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a. Hanka meheak eta luzeak dituen pertsona. Nik etzakiat hankamakile hoyekin Xoxotea hain axkar nola iyotzean!(AN)

hankapalo. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) zanquivano/a, patilargo/a.

hankatarte. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua.

hankatrebero/a. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) patizambo/a. Hanka-okerra. (BGP)

haraxeiño. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.

hariye segiu. ad. (Bestelakoak) seguir el rollo.

harri kozkor. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tener un marrón, rollo, chungo.

harrikada eduki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Mendixen gora hankautsik antxintxike ikusi diñat. Horrek zauken harrikadie!

harro usaiña (euki). iz., ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Afankeria; harrokeria.

harrobi. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.

harrokillo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena. Harrokillo galanta hori, eta txakurran putza be ez jok balio. (BB)

harroputz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante.

harrosko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa, presumido/a, arrogante. Bere ustetan besteak baino gehiago dena.

harrotu. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

hartu arte i konpañia!. ad., int. (Haserrearen adierazleak) se esta sorteando un premio y tienes todos los boletos. Xaxa ta xaxa ai haiz… ze, hartu arte i konpañia?(AN)

hartxabal. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) placa. Hatxis zati handia. Ez jon merke ipiñi hartxabala, baiña besterik ez jaon. (BB)

hartxinga. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) china. Hatxis zati txikia. Hartxinga dezentia sartu egixon, jente asko gaonaz-eta. (BB)

hartxinga zuri. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) roca. Kokaina harria denean, eta ez hautsa. Hartxinga zurixa besterik ez jauan, hautsa ikusi be ez. (BB)

hartzekuekin etorri. ad. (Bestelakoak) pedir cuentas. Arrazoi gabe arrazoia daukan moduan azaldu. Ez daukak arrazoirik eta ez hadi neregana hartzekuekin etorri! (BB)

hau da hau!. int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) ¡esto si!, ¡que chollo!, ¡que buena!.

hau dek estanoie!. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Bestelakoak) ¡vaya panorama!. Ni etxea presaka jun eta hoi da estanpie bilau nuna… bat zurrunkaka ta bestie telebisiyun aurrin atontaute!(AN)

haundi añe lerdo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Barkaien, baño… hire gizona haundi añe lerdo den!(AN)

haundigurako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan.

haundiusteko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. Bera dena baino gehiago erakutsi nahi duena edozein alorretan.

hazi. iz. (Amodioa eta sexua) semen, lefa.

hazienda ederra. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak. Hazienda ederra dago!

hezibako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) salvaje. Inongo errespeturik ez diena ez pertsonei, ez gauzei.

Hi haiz andaluze!. ad., int. (Bestelakoak) bocazas, exagerado/a. Handiak botatzen dituena, ia-ia sinestezinak. 50 pastel jan hituala?! Hi haiz andaluze! Seguru 5 ere ez hituala jan!(AN)

hi potro!. int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) "¡Eh tú!". Mutilei lagun artean esaten zaie. Hi potro! Ze kontatzeituk?(AN)

Hik flipau eitek!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡tú flipas!. Hiru buelta in ditukela gaur Xoxotea? Hik flipau itek! (AN)

hiletak jo. ad. (Bestelakoak) contar penas. Norbere penak kontatu. Bizi guztia hilletak joten ibili don, eta oin autoko karneta etaratzeko zortzi bidar kale egin eta gero, haundixauak joten jittun. (BB)

hiltzeko minutue falta. ad. (Bestelakoak) asfixiarse. Itota egon kirola egin ondoren. Hiltzeko minutue falta zian meta alleau zanin! Eskerrak gu han geunden!(AN)

hitz-aspertu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotorro/a. 1. Hizketan hasi eta denak gogaitzen dituena. (I)

Hitz-faltsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Faltsua, bere hitza betetzen ez duen pertsona. (I)

hitzin eta hortzin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena. Etzakiat nola arreglatze haizen, baino hik, madarikaziyuek hitzin ta hortzin beti!(AN)

hitzontzia. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a, chivato/a, correveidile, soplón/a. Kontakatilua.

Hodeibeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gafe. 1. Zorte txarra erakartzen duena. (I)

hoi mobidie!. adj., int. (Bestelakoak) tener un marrón, rollo, chungo. Hoi mobidie eduki nuna gurasukin familiko bazkaira berandu alleau nitzelako!(AN)

hondue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Klaro! Bart kixton parrandie bota ta gaur honduei bueltie eman ezinde hao. (AN)