Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
lafiau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, colocarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Burua garbi ez eduki alkohol larregi edategatik edo beste zerbaitegatik. - Zer moduz Oñatiko San Migeletan? - Betikua, ligau gutxi eta lafiada edarra harrapau. (BB)
lala. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre. 1. Gatzik gabekoa. (I)
lanbas. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
lanberri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Beti lanez aldatzen ari delako, alferra den norbait definitzeko adjektiboa.
langa. iz. (Amodioa eta sexua) polla dura, pedazo de polla. Gogortuta dagoen zakila. Normalean tamaina handikoa denean erabiltzen da.
lanixetu. ad. (Bestelakoak) ponerse gallito, farruco/a. Harrotu. Partidue irebazi diekela-ta, ez lanixetu, eh?!(AN)
lanpuxker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
lapa zorrixe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta. Alferra. Hik beti dek aitzekin bat lanik ez iteko… lapa-zorriye baño alperro haiz!(AN)
lapatx. iz. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) bueno en el juego.
lapazorri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
lapiko. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Kaikua, tentela. Beti negarrez hao, lapiko! (AZK)
lapikotxiki. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a, correveidile, soplón/a, acusica. Kontakatilua. Ixildu hai, lapikotxiki! (AZK)
lapur bilddurrik barik juan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir doblado/a. Mozkor-mozkor eginda joan.
lapurretero/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mangui, ladronzuelo/a. Lapurra. Tipo hori lapurretero hutse dek! Beti hemendik eta handik lapurretan!(AN)
lardabaiyue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Hi haiz lardabaiyue! Hori nola ingoek ba?!(AN)
lardats. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chapucero/a.
lardaxkaie. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarrería. Ez hai ibili hor lardaxkan! Hartu tenedorie ta jantzan fundamentuz!(AN)
larru sendo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a. Pertsona bihurri eta lotsa gutxikoa.
larru-lagun. iz. (Amodioa eta sexua) follamigo.
larrua jo. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar.
larrutan egin. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.
larrutu. ad. (Haserrearen adierazleak) poner a caldo a alguien.
laski. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, mugriento/a, cochino/a, sucio/a, desaliñado/a. Zikina. (BGP)
lastofardo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
lataputero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) latoso/a. Ez hai izen lataputerue, ta alde ein zak hamendik!
lataputie emon. ad. (Bestelakoak) dar la brasa.
latza. adj., int. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay. Ona, sekulakoa, mundiala. Festie latza jun hunan. (AZK)
latza bota/in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
lau pelau. adlg. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa), (Bestelakoak) cuatro pelaos. Kriston kontziertue montau ziaben eta lau pelau gatxaudean publikuen…(AN)
laztana. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
legatza harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.
lehor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, agarrado/a, tacaño/a, seco/a, soso/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. 3- Geldoa edo ekintzak egitera animatzen ez dena. Zegamako festata jun giñen ta dantza pillo bat ein gendun, baiñe nere gizon hau polborie baiño lehorro zan ba, ta ez zun bate dantzaik ein. Oiñ´e leheno bezelakotxe lehorra da; ez da ezertako animatzen! (AZK)
lehorranekua. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) seco/a, soso/a, sin sangre. Egun onik ere eztit esan… lehorranekue izen!(AN)
leka galantakin joan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Leka galantakin doie hori.
lekutan egon. ad. (Bestelakoak) en el quinto pino.
lekutekue. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala. Eztala aberatsa? Lekuteko etxie zaukek! (AN)
lekuz kanpo egon. ad. (Amodioa eta sexua) ir de carabina, ir de sujetavelas.
lelo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a. Adimen gutxi duen pertsona.
lepabeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarro/a.
lepazamarreaño. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Lepazamarreaño inde nitxiok hirekin! Beste holako bat ite baiek haizie hartzea bialduko haut! (AN)
lepazuri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a.
lepo. adlg. (Bestelakoak) a saco, mogollón. Asko. Eran ta jan, lepo ein gendun. (AZK) Kristona izan dek! Lepo gustau zitek herriko taldien kontziertue!
lepo jarri. ad. (Bestelakoak) ponerse las botas comiendo.
lepoaño inda eon. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
lepoker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla. 1. Besteek zer egiten duten jakin nahian dabilena. (I)
lera eta gurdikue euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Kriston leatagurdikuekin alleau nitxian etxea… bal al dakik zenbat eran gendun? (AN)
lerdelio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a.
lerdezakuto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a.
lerdo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, bobo/a, ligero/-a de cascos, atontado/a, lerdo/a. Tontoa, kaikua. Lerdue zea ba, beti txorakei iguelak eitten ibiltzen zea. (AZK)
lerdotu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu. Atzo earki lerdotu hitzean!(AN)