Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

kankar. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza.

kanpaia jo. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.

kanpin denda egin. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

kanpin egon. ad. (Amodioa eta sexua) empalmarse, ponerse dura. Zakila gogortu.

kanpolarrosa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) obsequioso/a con los de fuera de casa. Etxetik kanpora portaera zintzo eta atsegina duena; etxean, aldiz, erabat aurkakoa. Kalian gizon atsegiña zuan, baiña etxian bizimodu ona ez jotsak emon andriari. Kanpolarrosia izan, besteik ez jaok hamen! (BB)

karakari. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a. 1. Isilik egoten ez dakiena. (I)

kardantxilo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia duena.

kardatx. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) nudo (del pelo).

kargatuta. adlg. (Amodioa eta sexua) preñada, con el bombo. Haurdun. Hamaxei urtekin kargaute geldiu den. (AZK)

kargau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu. Sapaturo bezela, etxea kargaute. (AZK)

karkara. iz. (Bestelakoak) callejuela.

karkaxa. iz. (Bestelakoak) japo.

kartutxo. iz. (Amodioa eta sexua) tampón. Tanpaxa. Tio Ameriketatik etorri jatan, eta kartutxo eta guzti urten jonat kalera. (BB)

kaskagogor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki. Kaskagogorra haiz, neska! hori ez den hola!

kaskajo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ligero/-a de cascos, insensato/a, majadero/a. Kaskarin eta kirten samarra.

kaskamotz. iz. (Bestelakoak) cabeza rapada, skin. Ilea zerora moztuta ibiltzen dena; ziutateko tribu bat. Kaskamotzak izan zittuan morua egurtu ebenak. (BB)

kaskarin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos. Ganora gutxiz eta arinkeriaz jokatzen duena.

kaskauta egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Ertzaiñen aurrin goma-orruk atatzen ibili dek Jon. Hori kaskaute ziok!

kaskazu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, cabezota, ser cabezota.

kasketaldixa emon. ad. (Bestelakoak) darle el punto, cruzársele los cables. Buruan sartutako kapritxo edo bitxikeria bat egiteko bidean jarri. Kasketaldixa emon eta urtebete jaroiak etxian sartuta, urten barik. (BB)

kasketoso. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cabezón/a, terco/a, tozudo/a, cabezota, testarudo/a, duro de mollera. Bereari eusten diona nahiz eta arrazoirik ez eduki.

katamilla. iz. (Bestelakoak) lio.

katar. iz. (Amodioa eta sexua) ligón. Asko ligatzen duen edo ligatzea asko gustatzen zaion mutila. Neska bat inguruan ikusi orduko, hor dok gure katarra. (BB)

katua harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.

katxalotie. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

kaxka hartu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu.

kaxkarri. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) asqueroso/a. 1. Zikin eta zarpail ibiltzen dena. (I)

kazkar. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua, buru hezurra.

kazkarreko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan hartu edo emandako kolpea.

kedarria baiño baltzagua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) más negro que los cojones de un grillo. Larru azal beltzaranekoa. Ordubete solariumian egin, eta kedarria baiño baltzagua urten juan Mikelek. (BB)

keiana egin. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse, esfumarse. Alde egin. Pikoluak atzetik eta keiana egin jok kalian behera. (BB)

kerten. iz. (Amodioa eta sexua) polla dura, pedazo de polla. Gogortuta dagoen zakila. Normalean tamaina handikoa denean erabiltzen da. Atzo pornua ikusten egon giñuazen eta harek morroiak jakan kertena! (BB)

keto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre, latoso/a, molesto/a. 1- Geldo, motel. 2- Nekagarri, gogaikarri. (BGP)

kider. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

kikil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonado/a, miedica, cagado/a, achantado/a, cobarde, gallina. (Mugitzeko) adorerik ez duena. (BGP)

kikili usaina. iz. (Bestelakoak) olor a tigre, olor a humanidad. Izerdi usaina. Horrek aurrekuorrek astebete jaroiak dutxau barik. Hori dok kikili usaiña! (BB)

kilin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita, sin sangre. 1. Ganora gabekoa. 2. Janariarekin muturtxuri eta mizkina dena. "Hau dok hau neska kilina!" (I)

kinkiña jota egon. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon.

kintalapollan. adlg. (Bestelakoak) en el quinto pino.

kirten. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bruto/a, ligero/-a de cascos, gamberro/a, insensato/a, majadero/a. 1- Ergela, adimen gutxikoa. 2- Izaeraz zakarra dena.

klabea izan. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) la leche, la clave. 1. Ezinbestekoa den zerbait, zerbait lortzeko gakoa denari erreferentzia egiten dio. 2.Ikaragarria, pozgarria edo mundiala dena.

klentxo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro.

kogu. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.

koipelustre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) descuidado/a, dejado/a, cerdo/a, mugriento/a, cochino/a, sucio/a. Fardel, narras eta zikina. (BGP)