Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
koipesto. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.
koipetsu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) baboso/a. Gozoa izan nahi eta higuingarria besterik ez dena.
koipezto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, mugriento/a, cochambroso/a, cochino/a, sucio/a. Ugerdo zikina. (BGP)
koitadu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bobalicón/a, ingenuo/a, alelado/a, pringado/a, desgraciado/a. 1-Maleziarik gabekoa eta lasaia. 2-Zorte txarra iza(te)n duena edo besteen mende egon ohi dena.
koittak kontau. ad. (Bestelakoak) contar penas. Norbere penak kontatu.
koko. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) picolo.
kokolo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a. Adimen gutxi duen pertsona. Kokolua izatia hori dok! Emongo nixkio pare bat belarrondoko espabillatzeko. (BB)
kokoteko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Kokotean hartzen edo ematen den kolpea. Ez neban gehixago aguantatzen eta kokoteko bat emon dotsat!
kokoteko zuloaño ein. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Kokoteko zuloaño inda nitxion gure bizilagunen zaatakin!
kokoteraino egon/jarri. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri.
komediante. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
kontakatilu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a, chivato/a, correveidile, soplón/a, acusica. Salataria.
kontrabista. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) bizco/a, virojo/a. Begi-okerra. (BGP)
Kontulari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotorro/a. 1. Berritsua, kontakatilua. (I)
kopaua egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) jamar algo. Zerbait jan. Kopaua egingo jonau? Ordua badon, gaiñera, tripa zorrixak jakanaraz. (BB)
kopetabeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a, antisocial.
kopetadun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza. 1. Kopeta handia duena. Ausartegia dena. Lotsagabea. (I)
kopetaundi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza. 1. Lotsagabea. (I)
koplekin etorri. ad. (Bestelakoak) venir con chorradas, venir con tonterías, andar con chorradas, andar con cuentos. Ipuinekin edo garrantzi gutxiko kontuekin etorri edo ibili. Ez hadi koplekin etorri eta serixo ekin aurrian dakanari. (BB)
kopletan ibili. ad. (Bestelakoak) venir con chorradas, venir con tonterías, andar con chorradas, andar con cuentos. Ipuinekin edo garrantzi gutxiko kontuekin etorri edo ibili.
korritu. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Orgasmora iritsi.
korriuberrin. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) emocionado/a. Lenguen Lujanbiok bota zitun bertsukin publikue korriuberrin geldiu huan. (AN)
koskabilluak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones. Barrabilak. Ura hotza jauan eta koskabilluak nun direnik be ez! (BB) Holako lasaitasunekin bizi leike, moteil. Hoixek dittuk koskabiluk! (AZK)
koskabilluak zimurtu. ad. (Bestelakoak) rajarse, acojonarse, achantarse, echarse para atrás. Egoera larri batean edo estutasunean atzera egin. Harro usaiñekin etorri dok, baiña harek morroiak aurrian ikusi orduko, majo zimurtu jakozak koskabilluak. (BB)
koskobilaundi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
koskorrak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones. Barrabilak. Baloiek juxtu koskorretan eman zixon. (AZK)
koskorrak ikutu. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman.
koskorreko. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buru hezurrean eman edo hartutako kolpea. Oiñ´e hartu du koskorrekue leixukin. (AZK)
koskorretako. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan eman edo hartutako kolpea. Koskorretako galanta hartu du atin kontra. (AZK)
koskorretakoa hartu. ad. (Bestelakoak) llevarse una hostia. Zerbait gaizki ateratzearen ondorioz atsekabea sortu. Lanetik bota zebenin kriston koskorretakue hartu zun.
koskorretaraino. adlg. (Haserrearen adierazleak) hasta los huevos, hasta lo/as mismísimos/as, hasta las pelotas. Leporaino, nazka-nazka eginda.
kriston atsuak. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska onak edo itxurazkoak.
kriston besta bota/in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
kriston fallua euki. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar para Tudela, estar como una cabra.
kriston ganadue. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.
kriston gixauakin ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.
kriston paketia bildu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortu.
kriston pare. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) de puta madre.
kristona. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
kristona bota. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena. Parranda handia egin.
kristona harrapatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo.
kristonak entzun. ad. (Haserrearen adierazleak) oir las de dios. Norberaren kontra haserre esandakoak entzun. Kristonak entzun jittunan Mikelek Gaztetxeko batzarrian; izan be, ahozabal bat don-eta. (BB)
kristonak esan. ad. (Haserrearen adierazleak) decir las de dios, montar un pollo, montar el chocho. Norbaiten kontra, zeharo haserretuta, handiak esan.
kuadro inda geratu. ad. (Bestelakoak) flipar. Kuatro inda geldiu nitxian kontau zunin! Ezin nian xinixtu!(AN)
kukua entzun ez. ad. (Bestelakoak) estar a punto de palmarla, quedarle dos telediarios, estar en las últimas. Hilzorian egon. Ez jakiñat horrek kukurik entzungo daben aurten. (BB)
kulape emon. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan.
Kusin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. 1. Gutxi jaten duena. (I)
kuxkuxero/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cotilla.
la ordiga. int. (Haserrearen adierazleak) ¡joder!.
labea berotu. ad. (Amodioa eta sexua) excitar, calentar. Emakumezkoa sexurako gogoz jarri, berotu.