Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
hontzarmario. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
hordi mokor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
hortzetakoa hartu. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Bestelakoak) llevarse una hostia. Kixton hortzetakue hartu dik tipo horrek eskiatzen.(AN)
hotsaundi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) bulloso/a.
hotzaatik bazabilen/k!. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Hotzaatik bazabilean atzo hire lagune! Gaur jaxue eongoek!(AN)
hozkildu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) friolero/a.
hustu. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Gizonezkoa orgasmora iritsi.
idiarena egin/jo. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.
idiota merkie. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a. Pertsona ergela. Eztek erreza hi baño lerduo izetie! Idiota merkie!(AN)
idixko. iz. (Amodioa eta sexua) tío bueno, macizorro, -a. Gizon ederra eta erakargarria. "Idisko" hitzetik dator. Hori don idixkua; Orlando Bloom bera be txiki lagatzen jon. (BB)
idor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, borde, codicioso/a, agarrado/a, tacaño/a, seco/a, soso/a. 1- Duena beretzako gordetzen duena. 2- Jarrera atseginik erakusten ez duena. 3- Geldoa edo ekintzak egitera animatzen ez dena.
igurtzi. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano.
igurtziak egin. ad. (Amodioa eta sexua) sobar, meter mano. Ferekatu, laztandu. Igurtzi batzuk egin najotsazen automobillian. (BB)
ihar. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, flacucho/a, palillo, alambre. Argala.
ijito. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) ladronzuelo/a. 1. Lapurra, ohoina. Iruzurtia. (I)
ikaragarria. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.
ikaratu. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) acojonarse.
ikutu. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.
iltze. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza. Atzo parrandan ibili giñen ta gaur sekuleko untziaz esnatu naz.
ilupa. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial, inútil. Ganora gutxiko pertsona.
inka. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
inozo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, necio/a.
inpernuko etsaie. adj. (Haserrearen adierazleak) malo/a.
inpernuko txikitue baño gaixtuo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona, bihurria. Bihurriye bakarrik? inpernuko txikitue baino gaiztuo dek!(AN)
intxantie. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) extravagante, gracioso/a. Horrek zauzken erteerak, intxantie den!(AN)
intxaurrek. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones. Barrabilak.
iñuzente. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela.
iñuzentekeriak esan. ad. (Haserrearen adierazleak) venir con tonterías.
ipur txuntxurrian ostikuakin jo. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una patada en la punta de la canaleta. Bizkar hezurra amaitzen den lekuan ostikoz jo. Ha zelako saltua emon eban ipur txuntxurrian ostikuakin jo nebanian! (BB)
ipurdantzari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a.
ipurdi agerin utzi. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).
ipurdi estuarekin ibili/egon. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a.
ipurdi jale. iz. (Amodioa eta sexua) maricón.
ipurdifrontoi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. 1. Oso ipurdi handia dutenei esaten zaien gutxiespeneko iraina. (I)
ipurdiharro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa.
ipurdimilikatzaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos.
ipurgarbitzaile. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos, pelota, pelotillero/a. Gauzak gehiegi laudatzen dituen pertsona eta, gainera, bere onerako. Egunen baten nagusixan frakei pegauta geratu bihar haiz, ipurgarbitzaillioi! (BB)
ipurloka. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inquieto, culo inquieto/a. Leku batean geldirik egon ezin dena. Egon hadi geldik, ipurlokioi! (BB)
ipurrigar. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi estuko pertsona. Bata atzebikotxa, bestia ipurrigarra; anaiak direnik be ez jone emoten. (BB)
ipurtandi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. Ipurdi masailak handiak dituena.
ipurterre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde, nervioso/a. Haserretzeko edo kezkatzeko gauza gutxi behar izaten duena.
ipurtestu. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, de culo enjuto. Ipurdi estuko pertsona.
ipurtxar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. mehea, iharra
ipurtxuntxur. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) sacro.
ipurtzuloaño eon. ad. (Bestelakoak) estar hasta las cartolas de comida o bebida.
ipurtzuloko bat eman. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar de hostias. Horrek ipurtzuloko bat merezi du! Ipurtzuloko bat eman dit!
ipurzale. iz. (Amodioa eta sexua) maricón.
ipurzikin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) guarro/a.
irentsi. adj., ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) devorar, tragar la comida, envidioso/a. Jatekoa azkar jan, ia kalte egiteko moduan. Hik jan ez dok jaten, hik iruntsi egitten dok. (BB)
irixku. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas.