Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

marduria ipiñi. ad. (Bestelakoak) ponerse silicona. Betegarria jarri gorputzean. Horren neskiorren gorputza gustau? Dana marduria dok barren! (BB)

mari-bandera. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) chica fácil. Ospe txarreko emakumea.

mari-buztan. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) chica fácil. 1. Mutilen atzetik dabilena. (I)

mari-maistra. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) marisabidilla. Besteei irakaspenak ematea edo gauzak bere erara egitea gustatzen zaion emakumezkoa. Agintzea gustatzen zaionari ere esaten zaio. Pentsatzen du beti bearek nahi duna ein ber deula. Mari-maixtra hutse da. (AZK)

mari-matraka. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, revoltosa. Geldirik egoten ez den neska, bazterrak nahasten ibiltzen dena. Eskolan formalagua izango haiz hi, marimatrakiori! (BB)

mari-mutil. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) marichico, marimacho. Mutilen joerak dituen neskari esan ohi zaio. Haixen ama mari-mutille ta takarra da, ba! (AZK)

marifesta. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga. 1. Festaz festa dabilenan. (I)

marihandi. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Emakume oso handia, kankaila. (BGP)

marijuana. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marihuana. Marihuana belarra. Hiru marijuana landaratik kriston poltsakadia etara jon Mikelek. (BB)

marikupel. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachuzo/a. 1. Asko edaten duenari esan ohi zaio. (I)

marisarjentu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mandona. Agintzea asko gustatzen zion emakumezkoa. Hori dok izateko marisarjentua; danak hartzen jittuk mendian. (BB)

marmarrien jarduna. ad. (Haserrearen adierazleak) refunfuñar. Hoyek marmarrien jardun bai lepo, baño geo eztebe ezerre iten! (AN)

marmarti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) gruñón/a. Beti marmarrean edo kexu dabilena.

marmitak. iz. (Amodioa eta sexua) huevos, pelotas, cojones. Barrabilak. Hik dauzkek marmittek, moteill!

marmitak hustu. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Hazia isuri.

martxantera. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) revoltosa. Geldirik egoten ez den neska, bazterrak nahasten ibiltzen dena.

martxia. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona.

masailekoa eman. ad. (Haserrearen adierazleak) dar un sopapo, dar una bofetada, dar una torta. Eskua zabal-zabalik dela, masailean zaplada eman.

masusta galanta ebatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu.

material ona. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.

matraka. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) revoltosa. Geldirik egoten ez den neska, bazterrak nahasten ibiltzen dena.

matxardie. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Emakume matxardie hunan gure amama, eozeñek etzonan harei kontra iten!(AN)

maxiatu. ad. (Bestelakoak) poner a caldo a alguien, chascarrillear, cotillear. Norbaiten gainean gaizki esaka edo haren kontu pertsonalen inguruan hizketan ibili, bera aurrean ez dagoenean. Hoixek maxixau besteik ez debe eitten. (AZK)

maxpaxtute. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) arrugado/a. Erten hai azkar bañeratik, dana maxpaxtute geldiuko haiz bestela!(AN)

meladie harrapau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo. Mozkortu. Atzo´re sagardoteire jun ta meladie harrapau giñian. (AZK)

melaute ibili/joan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir doblado/a. Mozkor-mozkor eginda joan/ibili. Ardo potzo galanta ean ta dana melaute azaldu zan etxea. (AZK)

melenga. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) empalagoso/a. Gozoaren gozoz, gogaikarria dena. Hori don izateko melengia! Dan gozuakin eulixak be gogaittuko littuke. (BB)

meloia. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a. Pertsona ergela.

melokotoi. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.

melokotoia euki. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkorra egon/ibili.

memelo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, torpe, alelado/a, bobo/a, insustancial. 1- Adimen gutxi duen pertsona. 2- Bizitasunik ez duen pertsona.

menbrilloa. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.

merkezurrean ibili. ad. (Bestelakoak) andar con tacañería, andar con roñería. Zuhurkerian ibili. Beti merkexurrin ibiltzen da pezeta bat nundik ateako. (AZK)