Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

negarti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica, llorón/a. Negar handiak egiten dituena.

neska anpolari. iz. (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón. Neska ederra eta erakargarria.

neska/mutil katxarruak. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.

neska/mutil puskak. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak.

neskatan egin. ad. (Amodioa eta sexua) ligar. Neskekin ligatu. Mutrikuko Madalenetan neskatan egittia erreza dala jiñuek. (BB)

ni baino hobeto bizi dena, putakume galanta!. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Bestelakoak) si esto es guerra, vengan balas. Primeran bizi dela adierazteko.

ninfo. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena, sexu zalea.

ñirñirkari. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1. Bere burua besteen aurrean goratzeko joera duena. (I)

nokierokue eman. ad. (Amodioa eta sexua) dar calabazas, largar. Norbaitek besteari nahi duena ukatu, batez ere ligatze kontuetan. Ze, nokierokue eman al din? Lasai, hurrungun onartukoin inbitaziyue!(AN)

norbaitek bere onetik irten. ad. (Haserrearen adierazleak) perder el temple. Pazientzia galdu. Neure onetik etaratzen najon potrozorri horrek. (BB)

norbaitek beste bat bere onetik atera. ad. (Haserrearen adierazleak) poner del hígado. Pazientzia galdu eragin. Mikel berekoi jartzen danian nere onetik etaratzen nau. (BB)

norbaitenak egin. ad. (Bestelakoak) no haber nada que rascar. Ezertarako aukerarik ez eduki.

norberanismo. iz. (Bestelakoak) alamb. Berekoikeria. Unibersidadian iñork be ez jittun apuntiak lagatzen; kriston norberanismua jaon. (BB)

obarioetaraino egon/jarri. ad. (Haserrearen adierazleak) poner hasta el moño, ponerse de mala leche, cabrearse, cansado/a de. Lasai dagoena urduri eta haserre jarri. Emakumezkoek erabili izan dute.

obixpo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1.Bere burua besteen gainetik nabarmendu nahi duenari esaten zaio. (I)

odolbako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo. Gatz gutxiko pertsona. (BGP)

odolbizi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) nervioso/a. 1. Edozein eginbeharrekorekin urduri jartzen dena. (I)

odolki. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

odolkia sartu. ad. (Amodioa eta sexua) echar un polvo, follar, chingar. Larrua jo.

odoloste. iz. (Amodioa eta sexua) picha flácida. Biguna dagoen zakila. Hogeta hamar zerbeza edan ostian, ordua aillegau zanian, odolostia moduan najakan: haundi-haundixa, bigun-biguna eta bal-baltza. Ezetarako be ez! (BB)

odoltxar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Pertsona gaizto eta zitala. (I)

ohaide. iz. (Amodioa eta sexua) amante. 1. Maitalea. (I)

oilar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1. Harroputza. (I)

oilargizon. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) miedica, cobarde. 1. Koldarra. (I)

oillandia. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tía buena, bombón, lindo/a, bonito/a. Neska ederra eta erakargarria.

oilo habiye. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) canalillo. Gure amamak oilo-habiyen gorde ohi zinenan ezpañetako pinturie.(AN)

ok egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar hasta las cartolas de comida o bebida, estar hasta las cejas. Jatekoarekin edo edatekoarekin bete. Ez juat beste garagardorik nahi, ok egin juat. (BB)

okil. iz. (Amodioa eta sexua) ligona. Asko ligatzen duen neska. Gaur ez jon azarik hartuko gure okillak, ondo preparauta etorri don erropa barrixekin. (BB)

olagarro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pulpo. 1. Eskua sartuz, zirri egiten ibiltzen dena. "Kentzak esku hori nire hanka gainetik, olagarro horrek!"

olentzero izan. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.

olluen ipurdiye janda egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) loro, cotorro/a, charlatán/a, parlanchín/a. Hitz jario handia izan. Olluen ipurdiye jan al dek? Ez haiz ixildu’re in alleau haizenetik!(AN)

ondo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, gehiegi jan-edan ostean izaten den ondoeza. Ondo pasau bai, baiñe hurrengo eguneko ondue´re latza jun hunan. (AZK) Ez zak ataa zarataik, faborez! Kriston ondue zaukeat!

ondo betebako lukainka. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) impaciente. 1. Pazientzia gutxiko pertsona. "Josetxuk ez du pazientziarik, ondo betebako lukainkie dozu!" (I)

ondorio. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, parranda osteko ondoeza.

onenak emonda egon. ad. (Bestelakoak) estar para el arrastre, estar para Tudela. Gauza edo pertsona batek sasoia pasatuta eduki. Mendiko bizikleta ederra izan dok, baiña hainbeste kilometro egin eta gero, onenak emonda jaok. (BB)

onenan pare egon. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) de puta madre. Hamakan etzanda onenan pare nitxion, batematek zumotxo bat ekartzie bakarrik falta ziten!(AN)

ordue. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, festa ondorengo ondoeza.