Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
letxona. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tetón, -a, tetudo, -a. Titi handiak dituena
liatu. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar, darse el lote, morrearse, comerse los mocos.
likiportto. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) rudo/a.
likits. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) falso/a, sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.
litrada. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) botellón, litronas.
litroak. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) botellón, litronas.
litxarrero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) goloso/a, chorizo, mangui, ladronzuelo/a. 1- Ganora gutxirekin jaten duena, desorduetan eta, gehienbat, gozokiak. 2- Lapur txikia. 1- Zer zabizie hor armarixuan, letxarreruok? 2- Ez dok hori, ez, bankuetxe batera lapurretara juango; beti iblliko dok frutia, kolonia eta holakuak osten. Letxarrerua dok-eta! (BB)
lixibie eman. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Atzo Altunak kriston lixibie eman ziyoan kontrayuei! 6yen laga zian! (AN)
lizun. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.
lohi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) sucio/a, salido/a, obsceno/a, lascivo/a.
lora-lora inde egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. (AN)
loran egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar buena una chica. Oso ederra edo erakargarria izan emakumea. Berrogei urte eukiko jittuan, baiña oindio loran jaon. (BB)
loraute egon. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Atzo pixket loraute alleau nitxinan etxea eta han jardun niñenan sukaldin dantzan bakar-bakarrik!(AN)
lorrin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, sucio/a, chapucero/a. Gauzak trakets eta zikin egiten dituena. (BGP)
lortu. ad. (Amodioa eta sexua) pillar cacho, mojar.
lotsabako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a, sinvergüenza. Lotsa gutxiko pertsona. Hori don izateko lotsabakua, amari be barre egitten jotsan horrek! (BB)
lotsagabe. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) jeta, descarado/a, sinvergüenza. Lotsa gutxiko pertsona.
loxintxero. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos.
lukainka. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
lumatu. ad. (Bestelakoak) desplumar (el dinero).
lumitara jun. ad. (Amodioa eta sexua) ir de putas.
lupu. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a, ruin, mezquino/a. Azpijokoan dabilena. Argi horrekin, lupu bat besteik ez dok-eta. (BB)
lur azpiyan eon. ad. (Bestelakoak) estar depre.
luzia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estrecho/a, larguirucho/a, flacucho/a, alambre.
mailu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) brusco/a.
mainontzi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica. 1. Marruz eta negarrez, mainak eginez aritzen dena. (I)
maiñoso/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica, llorón/a. Negar handiak egiten dituena (umeekin erabiltzen da batez ere). Hi umetan maiñoso bat hintzan, batez be gabaz. (BB)
maitale. iz. (Amodioa eta sexua) amante.
maitea. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
makailaua. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak), (Amodioa eta sexua) tio bueno.
makailu hazur. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a, palillo, alambre. Argal-argala dena. (BGP)
makal. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) enclenque. Indar gutxi duena, ahula. Ene, makala da, ba! Ezertako kemenik ez dauke. (AZK)
makartzu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) guarro/a.
makatz. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.
makatzian ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkorra egon/ibili.
makera. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cerdo/a, cochino/a, guarro/a. Urdama. (BGP)
makerazar. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) grandullón/a. Andre handia. (BGP)
makina. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
malahostiye harrapau. ad. (Haserrearen adierazleak) cabrear, poner hasta las pelotas, inflar los huevos, poner hasta el moño, ponerse de mala leche. Gaur goizien kotxie hartzea jun da multie zaukela ikusi detenien kriston malahostiye harrapau diat! (AN)
malapartatu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) maldito/a.
maltzur. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a, marrullero, -a, marrajo, -a.
maluta. iz. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Amodioa eta sexua) tía buena. Neska ederra (iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)
mamal. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
manbo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) marcha. Parranda-giro ona. Hi, gaur erten ber al den? Kriston manbue zion!
manbue bota. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.
mandaeuli. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) plasta, plomo, pesado/a. Pertsona astuna.
mandokirtena. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) burro/a, torpe, bruto/a, animal. Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona.
mandokua in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potar, echar la pela.
mantar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desgarbado/a. Zarpaila, trauskila. (BGP)