Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

metaziri. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.

mihibiko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) falso/a. 1. Faltsu samarra. (I)

mihigabe. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a. 1.Beti isilik egoten dena. (I)

mihiluze. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a. 1. Gauzak, ezin gordean, edozein tokitan zabaltzen dituena. (I)

mihizital. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Hitzen bitartez besteen kaltea bilatzen duena. (I)

mika. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal comer, melindroso/a. Jatekoarekin berezia den pertsona. Beti platerran bueltan zeoze lagatzeu mike horrek. (AZK)

mikroondas. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) calentorro/a, calientapollas. Beti sexurako prest dagoena.

miku. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) llorica, llorón/a. Negar handiak egiten dituena.

milinga. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) débil. 1. Makal edo indarrik gabea. (I)

mingainbeltz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Hitz zikin eta lohiez mintzo dena. (I)

mingainluze. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a. 1. Sekreturik gordetzen ez dakienari esaten zio. (I)

mitxelina. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) panza, barriga.

mizkin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) de mal comer, melindroso/a, callado/a, antisocial. 1.Oso gutxi jaten duen pertsona, eta ez edozer. 2. Beti isilik dagoena, jendeareakin egotea maite ez duena. Umetan mizkiña zuan jaten, baiña kankaillu ederra egin dok. (BB)

miztue bota. ad. (Haserrearen adierazleak) lanzar pullas. Hire lagunekin ez hasarrauta hobe, miztue botatzeik-eta! (AN)

mokodun. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) charlatán/a, narigudo/a, narizotas. 1. Sudur edota kokots luzea duena. 2. Berritsua. (I)

mokofin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. Beti onetik eta gozo jaten duena.

mokogoxo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sibarita. 1. Bere gutiziak, besterik ez, jaten dituena. (I)

mokoker. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Gauzak erdizka eta modu txarrean esaten dituena. (I)

mokolo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a. Adimen gutxi duen pertsona.

mokordoustel. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Pertsona gaizto eta ustela. Ustelkerietarako besterik balio ez duena. (I)

mokoti. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) mocoso/a. Mukiak dariola dabilena. (BGP)

mokozikin. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malhablado/a. 1. Zikin eta zabar mintzo dena. (I)

moldakaitz. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe, desmañado/a, poco hábil. Edozein jarduera ikasten zailtasunak dituena edo jarduerak zuzen eta behar den moduan egiten ez dituena. Unibersidadian ibillittakua izango dok, baiña holako moldakatxik ezin leikek topau hasi Bilbon eta Donostiara bittartian. (BB)

moldegabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe. 1. Traketsa oso. (I)

moloton antza. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Lodia. (BGP)

momorro. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) callado/a. 1. Isila, maltzurra. (I)

mondejue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela.

mormosiñuan ibili. ad. (Bestelakoak) poner a caldo a alguien, chascarrillear, cotillear. Norbaiten gainean gaizki esaka edo haren kontu pertsonalen inguruan hizketan ibili, bera aurrean ez dagoenean.

mormoxetan ibili. ad. (Bestelakoak) poner a caldo a alguien, chascarrillear, cotillear. Norbaiten gainean gaizki esaka edo haren kontu pertsonalen inguruan hizketan ibili, bera aurrean ez dagoenean. Mormoxetan ibiltzia baiño hobe dok gauzak bihar diren lekuan eta danon aurrian esatia. (BB)

moroia. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ciego. Droga baten ondorioen menpe egon.

morokilla. iz. (Bestelakoak) lio. Istilua.

morroxko. iz., adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas. Handia eta indartsua.

mostrongona. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tosca, seria. Kopeta iluna izaten duena edo beti serio egoten dena. Hori don mostrongonia, ikustiak be bilddurra emoten jon. (BB)

mosumerke. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) besucón, -a. Muxuak erraz ematen dituenari esaten zaio, arrazoi barik muxuak emateko ohitura duenari. (Iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)