Hiztegia

Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago

oso ofiziala. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) guay, la monda, la leche, tremendo. Ona, sekulakoa, mundiala.

ospa egin. ad. (Bestelakoak) darse el piro, largarse. Alde egin.

oste. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) resaca, clavo. Biharamuna, parranda osteko ondoeza.

ostiakue hartu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) mamarse, cocerse, pillar(se) un pedo, agarrarse un pedo. Mozkortuta egon/ibili.

ostiona izan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

ostixena jo. ad. (Haserrearen adierazleak) tocar los cojones. Intentzio txarrarekin zirikatu edo lata eman. Hi, beste batena jun hai ostixena jotzea! (AZK)

ostiyek saltsa berdin. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡anda ya!, ¡sí hombre!. Biyer’e nei tokatze zatela tabernie irikitzie! Ostiyek saltsa berdin! Jutie zaukek beak nahi baldin badik! (AN)

ostizaparraie euki. ad. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) estar en forma. Hoi den ostizaparraie daukena hire anayek! Urreta 7 minutun alleau omen den! (AN)

Otxandixora pikutara bialdu. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu. (BB)

otxandu hai!. int. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) ¡relájate!. Hi, zea, otxandu hai, e?! Nei hola ez hitzein, bestela bakarrizketan segiukoek! (AN)

ozpindu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) amargado/a. 1. Umore garratzeko pertsona. (I)

panderoa jo. ad. (Amodioa eta sexua) masturbarse. Emakumezkoa masturbatu.

panparroi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chulo, chuloputa. 1. Harroputza. (I)

panpin. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena. 1. Emakume polita edo ederki apaindua. "Horiek neska panpinak!"

panpota. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) mozo/a. 1- Pertsona puztua edo sendoa dela adierazteko.

panpotie. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) tranquilo/a, sosegado/a. Hire ume jayoberri hori panpotatxo bat den, hoi den patxarie daukena! (AN)

panpoxa. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tía buena, lindo/a, bonito/a.

Paolaik ez, hi!. int. (Bestelakoak) ¡no me ralles!. Alferrikako azalpenik ez emateko. Paolaik ez, hi! Aitzeki gutxiyo jarri ta lan geyo eizak!(AN)

Paolak kontau. ad. (Bestelakoak) andar con cuentos. Ipuinekin edo garrantzi gutxiko kontuekin etorri edo ibili. Kalien presaka nijuela harrapau natxin eta paolak kontatzen hasi ziten, azkenien moztu ta aldein in zonat!(AN)

papalote. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. 1. Potolo samarra, lodikotea. (I)

papeljale. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lameculos, pelota, pelotillero/a. Gauzak gehiegi laudatzen dituen pertsona eta, gainera, bere onerako. (BB)

paper erre. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) inútil, inútil. 1. Deus balio ez duena. (I)

parranda galanta bota. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) correrse una juerga, cascarse una buena.

parrandazale. adj. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) juerguista. Parranda egitea asko gustatzen zaion pertsona.

partxisean aritu. ad. (Amodioa eta sexua) cascarse una paja, masturbarse. Gizonezkoa masturbatu.

pasatuta egon/ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili.

pastela bota. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potar, echar la pela. Zerbaitek kalte egin eta sabelean daukaguna ahotik bota.

paxa paxa eginda joan/ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Paxa-paxa inda hoa!

paxpana. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Oso argia ez den emakumezkoa.

pedua. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) borrachera, pedo, melocotón, cogorza. Mozkorra.

pega-pega eginda egon/ibili. ad. (Amodioa eta sexua) darse el lote, morrearse, comerse los mocos. Elkar musukatzen ibili.

pekotza egin. ad. (Bestelakoak) jiñar, echar un tordo. Kaka egin.

pepelontzo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, alelado/a, bobo/a, atontado/a, lerdo/a. Memeloa. (BGP)

perka. iz. (Haserrearen adierazleak) colleja. Beste pertsona bati buruaren atzealdean eskuarekin ematen zaion kolpea.

perkaxa. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pija/o, refinado/a. Hoixe nexkakoxkor perkaxa daukezutena etxien! Beti apain-apain!(AN)

peta. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro. Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa.

petardo. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro. Porroa. Oiñ´e petardue eskun dula dao, kafie hartzen.

peto jo/egon. ad. (Bestelakoak) estar sin blanca, no tener pelas. Poltsikoan dirurik ez izan. Zentimoik´e etzaukenat, peto natxion / Nik peto jo diñat eta ezin diñat ezerre gehixo pagau. (AZK)

petral. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, irritable, borde. Erraz haserretzen den pertsona.

pigurebako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pintas, amorfo/a. Itxura eskasekoa edo itsusia. (BGP)

piku. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua. Ha zuan ha pikua eta ez San Migeletakuak! (BB)

pikua siku euki. ad. (Amodioa eta sexua) ser estrecha. Hotza izan sexu kontuetan (emakumezkoa). Alperrik dok horren atzetik ibiltzia, burua berotu besterik ez dok egin bihar. Horrek pikua sikua jakak. (BB)

pikue. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a. Pertsona ergela.