Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
pikulittara bialdu. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu. Juatia jakak alkatiak pikulittara! Tabernak 01:30ian itxi? Zeiñen buruan sartzen dok hori? (BB)
pikupasa. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho. Alua. (BB)
pikutara bidali. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu. (BB)
pikutero/a. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) chivato/a, correveidile, soplón/a, acusica. Salataria. Hi pikutero bat haiz; heu juan haiz irakasliagana kristala zeiñek apurtu daben esaten. (BB)
pilula. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pasti. Droga desberdinez egindako pilulei erreferentzia egiten dio.
pintxategi. iz. (Amodioa eta sexua) ligón, ligona. Asko ligatzen duena.
pipatu. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) fumar. Erre.
piper. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) cascarrabias, borde. Pertsona errea, oso erraz haserretzen dena. Marisa maistrie piperra hunan behintzet! (AZK)
piperra baino erreago izan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) de mal genio.
piperrik ere ez jakin. ad. (Bestelakoak) no tener ni puta idea. Ezer ez jakin.
pipertu. ad. (Haserrearen adierazleak) ponerse de mala leche, cabrearse, mosquearse. Jenio bizian jarri, haserretu. Pipertu ein den nerekin. (AZK)
pipor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) rechoncho, -a, chaparro, -a, regordete, -a.
pitia. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) cigarrillo, cigarro, pitillo.
pitilinbako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pichacorta. Zakila oso txikia duena. (BGP)
pitilingorri. adj. (Amodioa eta sexua) cachondo/a. 1. Sexu harremanerarako beti prest dagoen gizonezkoari esaten zaio. (I)
pito. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
pitobero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) putero, calentorro/a, mujeriego/a. Beti sexurako prest dagoen gizonezkoa, sexu zalea.
pittin. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
pittirri-pittirri egon. ad. (Amodioa eta sexua) estar cachondo/a, estar caliente. Sexurako gogoz egon. Agarraue pea pea inde iteakun pittirri-pittirri jartze naun!(AN)
pitxu. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) speed.
pitxurri. iz. (Amodioa eta sexua) cari, chati/o. Maite duzunari zuzentzerakoan erabiltzen den hitz goxoa.
pitzatuta egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar pirado, estar como una cabra. Erotuta egon. Benetan erokeria hori egin duk? Hi pitzatuta hago!
piurie eduki. adj. (Bestelakoak) curioso, peculiar, extravagante. Hoi den piurie daukena horrek! Ibili inber din erropa hoyekin…!(AN)
pixaluze. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) meón, -a.
pixati. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) meón, -a.
pixontzi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) meón, -a.
piztia. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Haserrearen adierazleak) bestia, animal, ladronzuelo/a. 1.Bere jardueran burua gutxi eta, gehienetan, indarra erabiltzen duen pertsona. 2. Lapurra
planta ona. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) cachas.
platanitue harrapau. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ciego. Droga baten ondorioen menpe egon. Lenguen platanitue harrapau nian eta kuadrilakuek lagundu ziteaben etxea.(AN)
platano. iz. (Amodioa eta sexua) nabo, rabo, cipote, polla. Zakila.
ple egin. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar hasta las cartolas de comida o bebida, estar hasta las cejas. Jatekoarekin edo edatekoarekin bete. (BB)
popajole. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) maricón. 1. Marikoia, atzelaria.(I)
popatik hartzera bidali/joan. ad. (Haserrearen adierazleak) mandar a la mierda. Gauza edo pertsonaren bat zakar arbuiatu.
popaundi. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) culón/a. 1. Ipurdi handia duen emakumeari esaten zaio. " an, jan beldur barik, popaundi horrek!" (I)
popazale. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Amodioa eta sexua) maricón. 1. Marikoia, atzelaria. (I)
popero. iz., adj. (Amodioa eta sexua) afeminado, maricón. Gay. Hori don idiskua hori! Baiña ez jakanau zeregiñik, poperua don-eta. (BB)
porra. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) napia grande, tocha. Sudur handia. Horrek jakak porria! Oiñetakuekin baiño lehen surrakin joko leuke hormia. (BB)
porro bat in. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) liar un porro.
porru eginda. adlg. (Bestelakoak) hecho polvo.
porrua. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) peta, canuto, porro. Marihuanarekin edo hatxisarekin egindako zigarroa.
Pot eginda egon/gelditu. ad. (Bestelakoak) estar hecho/a polvo, estar para el arrastre. Nik ezin diñat gehixo, pott einde geldiu naun! (AZK)
pote batzuk hartzera joan. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) potear, ir de tragos.
poteoan ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) ir de tragos.
potin. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) canijo/a, pequeñajo/a, enano/a. Txiki-txikia. (BGP)
potor. iz. (Amodioa eta sexua) potorro, chocho, coño. Alua. Potor zuloaiño natxion lan honekin! (AZK)
potor zuloraino. adlg. (Haserrearen adierazleak) hasta lo/as mismísimos/as, hasta el coño. Leporaino, nazka-nazka eginda. Potor zuloaiño einde natxion hoinbeste fubolekin. (AZK)
potot(a). iz., adj. (Amodioa eta sexua) vago/a, potorro, chocho, coño, vagoneta. Alua.
pototaundi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) vago/a, vagoneta.
pototo/a. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) gordo/a, gordinflón/a. Gizena.