Hiztegia
Hiztegi honetan bildu nahi izan ditugu lagunarteko hizkerako berba eta erranaldiak. Oinarrian "Berbeta berua" liburuko hiztegia dago (A. Telleria, Badihardugu Elkartea 2003). Horri gehitu zaizkio: batetik, beste zenbait liburutan jasotako hitzak; bestetik, eta batez ere, gazteei egindako elkarrizketa eta inkestetan batutako hitzak. Marrazkiak: Roberto Landa 'Mundina'. Informazio gehiago
frontoia. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) frente grande. Kopeta handia.
funsgabe. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sin sangre.
futitu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) sinvergüenza, sin sangre.
gain egurra emon. ad. (Haserrearen adierazleak) dar una somanta, dar(les) para el pelo, dar de hostias, dar una paliza. Jipoitu.
gaiñezka egin. ad. (Amodioa eta sexua) correrse. Gizonezkoa orgasmora iritsi. Sartziaz bat egin najuan gaiñezka. (BB)
gaizki bataiatua. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a. 1. Pertsona gaiztoa. (I)
gaizkijaio. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) malo/a.
gajomarta. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Txoriburua, ergela. Hi haiz, hi, gajomarta! (AN)
galanta. adj. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) flipante, guay, la monda, la leche, tremendo. Gaurkuen ere berandu al zetorren Patxi? Galanta dek!
galduteiro. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) gaupasero/a, desfasado/a. Gaupasa eginda hurrengo egunean tragoa eskuan duela noraezean dabilena. Makiña bat galduteiro jauan Gaztetxe aurrian goizeko zortziretan. (BB)
galtierro. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) derrochador/a.
galtzaundi. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia.
gamelu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) lento/a.
ganadu. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) zorro, bicho/a, canalla. Gaiztakeriarako joera duen pertsona.
ganadu ederra. iz. (Amodioa eta sexua) buen ganao, buen género. Neska edo mutil onak edo itxurazkoak. Ikusi zelako ganadu ederra dauen taberna horretan! (BB)
ganbara. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Hi ganbaratik ondo al hao? (AZK)
ganbaratik egon. ad. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) estar para Tudela.
ganbela. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Hori ez dabil ganbelatik ondo. (AZK)
ganbelako. iz. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruan hartu edo ematen den kolpea. Eskolako postikin ganbelakue hartu det. (AZK)
ganbelakue euki. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkorra egon/ibili. Horrek zaukek ganbelakue horrek!
ganbelu. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
gangar. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a, insensato/a, creído,-a, engreído, -a, atolondrado, -a. Ergela, harroa, zentzu gutxikoa.
gangil. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial, sin sangre. Bizitasun gabeko pertsona, arranke gabekoa. Baita gauzak ganora gutxirekin egiten dituena ere. (Iturria: https://zuzeu.eus/buruari-bueltaka/lekittoko-berbak-ii/)
ganorabako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) insustancial. Bizitasunik eta ganorarik ez duen pertsona.
gantzopil. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Odolbakoa. (BGP)
garda. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) marrullero, -a, marrajo, -a.
garrotie euki. ad. (Pozaren adierazleak edo positiboak izan daitezkeenak) estar en forma. Hire alaba horrek kriston garrotie zaukek. Egun earra emango likik Xoxoten gora!
gatzipe(ye). adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, soso/a. Gatz gutxiko pertsona. Gatzipeye den ba neska hori! Gustoko mutille ikusi ta ezta ikeraik´e!
gatzipeko. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, soso/a. Gatz gutxiko pertsona.
gauez egindako. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) torpe.
gaupasa. iz. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) pasar toda la noche de juerga.
gautxori. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) borrachuzo/a.
gauzeztan. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak), (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) pequeñajo/a, insignificante, enano/a. 1-Txikia. 2- Ez duena ezertarako balio.
gaztai. iz. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) melón, cabeza, pelota. Burua. Harri batekin gaztaian jo ezkero, lurrera joiak. (BB)
gaztako. ad. (Haserrearen adierazleak), (Bestelakoak) colleja, coscorrón. Buruaren atzealdean hartu edo ematen den kolpea.
gaztalehor. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) necio/a.
gaztanbera. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) tonto/a, ligero/-a de cascos, majadero/a, atontado/a, lerdo/a. Ganora gutxiz eta arinkeriaz jokatzen duena.
geldo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) parado/a, sangre de nabo, sin sangre. Pertsona motela.
gerri buelta edarra izan. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tener michelines. Mamiak soberan eduki.
gezurtero. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) trolero/a, mentiroso/a. Gezurrak barra-barra esaten dituena. Gizurtero patatero, ogi txiki panadero. (BB)
gezurti. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) trolero/a, mentiroso/a. Gezurrak barra-barra esaten dituena.
gibel-handi. iz., adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) huevón, calzonazos. Asko arduratzen edo larritzen ez den pertsona, lasaia. Gibelaundixa haiz gero, afarirako arrautzak ekartzekotan heu geratu eta ekarri ez! (BB)
ginbalet. adj. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) flacucho/a. Argal tipo barregarria duena. (BGP)
girgilluak euki. ad. (Ezaugarri fisikoekin lotutakoak) tener michelines. Mamiak soberan eduki. Gimnasiora juaten hasi bihar nok, honek girgilluok kentzeko, laster jatok udia-eta. (BB)
gixa-gixa einde eon/ibili. ad. (Parranda, alkohola, drogak, taberna-giroa) estar pedo, estar como una cuba. Mozkortuta egon/ibili. Gixa-gixa einde zaon hori.
gizagaixo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pringado/a, mojigato/a, empanao, desgraciado/a.
gizajo. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) pringado/a, mojigato/a, empanao, desgraciado/a.
gizon usaia. iz. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) olor a tigre, olor a humanidad.
gogaikarri. adj. (Irainak eta gaizki-esateak edo adjektibo ezkorrak) plasta, pelma, fastidioso/a. Amorrua edo asperdura sortu edo eragiten duena. Burutik gora egindda najaok hirekin, gogaikarrixori! (BB)
gogait eragin. ad. (Haserrearen adierazleak) poner hasta las pelotas, poner hasta el moño. Amorrarazi; higuindu.